Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2010eko urriaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

SPRI SA
4919

IRAGARKIA, «Renove Makina Erreminta» Programa aldatzeko dena.

2010eko urriaren 8an egindako bileran, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SAk Renove Makina Erreminta Programaren Araudiko 4. eta 7. artikuluak aldatzea eta I. eranskineko zerrendan makina mota berri bat sartzea erabaki zuen. Programa hori, 2010eko ekainaren 3ko EHAAn argitaratu zen.

Aipatu artikuluotan egindako aldaketek honako idazketa izango dute:

4. artikulua.- Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

Ondoko jarduerek jaso ahal izango dute diru-laguntza: laguntzak eskatzeko irekitako epearen barruan, eta programa hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, makineria berria eskuratu izana, betiere, alderdiek onartutako eskabidearen bidez egiaztatuta badago eta, gutxienez, fakturaren zenbatekoaren % 5 ordaindu bada.

Makineriak honako zehaztapen eta ezaugarri hauek bete beharko ditu:

a) Material solidoak (zura eta harria izan ezik) lantzeko makina-erreminta izatea, batez ere, metalak, hotzean, harroketa edo deformazio bidez lantzeko, edota makina-erreminta bidez egindako piezentzako metrologia-makina izatea. I. eranskinean zehazten da definizio horretan sartzen den makina-mota.

b) Automatizazioko osagarriak, osagaiak eta instalazioak lagundu ahal izango dira diruz, betiere aurreko paragrafoan zehaztu makinaren batekin batera erosiz gero.

c) Makineria berriaren erosketa-prezioa, gutxienez, 90.000 eurokoa (BEZa barne) izan beharko da, eta erakunde eskatzailearen ustiapen ekonomikoaren barruan, produkzio-prozesuari lotuta egongo da; horretaz gain, onuradunaren enpresara eraman eta bertan instalatu beharko da.

d) Makina-erreminta finantzatzeko egindako inbertsioak SPRI SAko «Produkzio Ekipoak Modernizatzea» Programaz baliatu gabekoa izan beharko du.

e) Inbertsioa finantza-errentamenduaren bidez finantzatu ahal izango da, eta diru-laguntza jaso ahal izango du, baldin eta enpresak erosteko aukera gauzatzeko konpromisoa hartzen badu, hain zuzen ere eragiketa egiten duen finantza-erakundearekin.

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak eskaera egiten den ekitaldi ekonomikoan zehar burutu beharko dira.

7. artikulua.- Laguntzen indarraldia.

Diru-laguntza jaso dezaketen artikuluak erosteko egiten diren laguntza-eskabideak onartu egingo dira, baldin eta epe honetan aurkezten badira: programa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik 2010eko abenduaren 31ra bitartean (biak barne), edo Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SAk programa honi eskainitako aurrekontua erabat agortu baino lehen. Beraz, aurrekontu-funtsak 2010eko abenduaren 31 baino lehen agortzen badira, agortze hori eragiten duen eskabidea erregistratzen den unean amaituko da laguntzak eskatzeko epea.

Makina-erreminta bidez egindako piezentzako metrologia-makinak erosteko diru-laguntzen aurrekontua milioi bat eurokoa izango da.

Kreditua agortu izanaren berri Interneteko helbide honetan emango da: www.spri.es.

Dagoeneko aurkeztuta eta izapide-fasean dauden eskabideei, esleituriko aurrekontu-hornidura agortu delako erantzun ezin izan bazaie, ezezkoa emango zaie arrazoi hori dela-eta, organo eskudunaren ebazpenaren bidez.

Programaren araudiko I. eranskineko zerrendan sartu behar den makina mota berria ondokoa da:

44.00 Metrologia

44.01 Ukipen bidezko neurri-kontroleko makinak.

44.02

Neurketak eta saiakuntzak egiteko gailuak.

Ukipenik gabeko neurri-neurketa egiteko sistemak

Neurri-kontroleko makinak eta makina-erremintak egiaztatzeko sistemak.

Bilbao, 2010eko urriaren 8a.

Zuzendari nagusia,

TOMAS ORBEA CELAYA.


Azterketa dokumentala