Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2010eko urriaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Herriko Unibertsitatea
4916

IRAGARKIA, Portugaleteko Nautika eta Itsasontzi Makineria Goi Eskola Teknikoko Areto Nagusia eta Zubi Altua eraberritzeko lanak adjudikatzeko prozedura irekiari dagokiona (52/10 PI).

1.- Kontratua eskaintzen duena.

a) Erakundea: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Gerentzia. Unibertsitateko Campusa, 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: 94 601 20 01, Faxa: 94 601 33 30.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketa Zerbitzua.

2.- Kontratuaren helburua.

a) Deskribapena: goiburuan adierazitakoa.

b) Unitate kopurua: ikusi proiektua.

c) Loteak eta kopurua: ez dago halakorik.

d) Egiteko lekua: Bizkaiko Campusa.

e) Emateko epea: 5 hilabete.

3.- Izapidetzea, prozedura eta era.

a) Izapidetzea: aurreratua.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait balorazio irizpideren araberako adjudikazioa.

4.- Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 1.237.100,20 euro, % 18ko BEZa barne.

5.- Behin-behineko bermea: ez.

6.- Dokumentuak eta argibideak.

a) Helbidea: Arco Sistemas (S. Antonio kalea 16, Vitoria-Gasteiz), Cianoplan (Rekakoetxe kalea 8, Bilbao) eta Comercial Askar (Bizkaia pasealekua 17 - Behea, Donostia-San Sebastián).

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2010eko abenduaren 14ra arte.

7.- Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi oinarrien orria.

8.- Eskaintzak aurkezteko.

a) Azken eguna: 2010eko abenduaren 14ra arte.

b) Dokumentazio: ikusi baldintza orria.

c) Aurkezteko lekua: UPV/EHUko Erregistro Orokorra (Errektoretza, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g E; 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroa (Ignacio M.ª Barriola eraikina, Elhuyar Plaza - Donostia) eta Arabako Campuseko Erregistroa (Izardui komandantea 2 - Vitoria-Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era, ostiraletan, udako lanaldi jarraituan, Aste Santu eta Gabonetako txandetan, 09:00etatik 13:00etara.

d) Eskaintza mantentzeko nahitaezko epea: bi hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez da halakorik.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1.a).

b) Eguna: 2010eko abenduaren 20a.

c) Ordua: 11:30ean.

10.- Iragarkiaren gastuak: adjudikaziodunaren kontura.

11.- Interneteko helbidea: www.contratacion.ehu.es.

Leioa, 2010eko irailaren 28a.

UPV/EHUren 2010eko apirilaren 23ko Ebazpenean egindako eskuordetzean oinarrituta sinatua.

Gerentea,

XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala