Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2010eko urriaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
4912

IRAGARKIA, «Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa zentralizatuko eraikinetan 2011 eta 2012an eraberritze-lanak, konponketa txikiak edo mantentze-lanak egitea» xede duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzeko dena (Espedientea: KM/2011/001).

1.- Erakunde esleitzailea: Datu orokorrak eta agiriak eskuratzeko datuak.

a) Erakundea: Justizia eta Herri Administrazioko sailburua. Justizia eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia - Baliabide Orokorren Zuzendaritza (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua.

3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

4) Telefonoa: 945 01 85 17.

5) Telefaxa: 945 01 87 04.

6) Posta elektronikoa: tomas-orallo@ej-gv.es.

7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea.

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2010-11-10a.

d) Espedientearen zenbakia: KM/2011/001.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: obrak.

b) Deskribapena: Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa zentralizatuko eraikinetan 2011 eta 2012an eraberritze-lanak, konponketa txikiak edo mantentze-lanak egitea.

c) Loterik dagoen eta zenbat lote/unitate dauden: 3 lote.

- 1. lotea (Araba).

- 2. lotea (Gipuzkoa).

- 3. lotea (Bizkaia).

d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kudeaketa zentralizatuko eraikinak.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 2 urte, zuinketaren egiaztapen-akta izenpetzen den egunaren biharamunetik aurrera.

f) Luzapena onartzea: ez.

g) Esparru-akordio bat ezartzea (behar bada): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.

i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia).

Nomenklatura nagusia Nomenklatura osagarria

Xede nagusia

45200000-9

Xede gehigarriak

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago:

Prezioa Ponderazioa: 55,00

Kalitate teknikoa Ponderazioa: 45,00

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: milioi bat hirurehun eta hogeita bi mila hogeita hamahiru euro eta laurogeita hamar zentimo (1.322.033,90).

BEZA: % 18: berrehun eta hogeita hamazazpi mila bederatziehun eta hirurogeita sei euro eta hamar zentimo (237.966,10).

Zenbatekoa, guztira: milioi bat bostehun eta hirurogei mila (1.560.000) euro, 3 lotetan banatuta.

- 1. lotea:

Zenbateko garbia: laurehun eta sei mila zazpiehun eta hirurogeita hemeretzi euro eta hirurogeita sei zentimo (406.779,66).

BEZa: % 18: hirurogeita hamahiru mila berrehun eta hogei euro eta hogeita hamahiru zentimo (73.220,33).

Zenbatekoa, guztira: laurehun eta hirurogeita hemeretzi mila bederatziehun laurogeita hemeretzi euro eta laurogeita hemeretzi zentimo (479.999,99).

- 2. lotea:

Zenbateko garbia: ehun eta bat mila seiehun eta laurogeita hamalau euro eta laurogeita hamaika zentimo (101.694,91).

BEZa: % 18: hamazortzi mila hirurehun eta bost euro eta zortzi zentimo (18.305,08).

Zenbatekoa, guztira: ehun eta hemeretzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi euro eta laurogeita hemeretzi zentimo (119.999,99).

- 3. lotea:

Zenbateko garbia: ehun eta berrogeita hamabi mila bostehun eta berrogeita bi euro eta hogeita hamazazpi zentimo (152.542,37).

BEZa: % 18: hogeita zazpi mila laurehun eta berrogeita hamazazpi euro eta hirurogeita bi zentimo (27.457,62).

Zenbatekoa, guztira: ehun eta hirurogeita hemeretzi mila bederatziehun laurogeita hemeretzi euro eta laurogeita hemeretzi zentimo (179.999,99).

5.- Eskatutako fidantzak.

- 1. lotea:

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

- 2. lotea:

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

- 3. lotea:

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, hala badagokio (taldea, azpitaldeak eta kategoria):

- 1. lotea: taldea: C; azpitaldea: 4; kategoria: A.

- 2. lotea: taldea: C; azpitaldea: 4; kategoria: A.

- 3. lotea: taldea: C; azpitaldea: 4; kategoria: A.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero:

c) Bestelako betebehar bereziak: ez.

d) Erreserbatutako kontratuak: ez.

7.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2010-11-22ko 13:00ak baino lehen.

b) Aurkezteko modalitatea: eskura edo postaz.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1 - Lakua.

3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

4) Helbide elektronikoa: tomas-orallo@ej-gv.es.

d) Zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (prozedura murriztua): ez.

e) Aldaerak: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

8.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako bilera-gela.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 - Lakua.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Eguna eta ordua (balio-judizioak aplikatzearen ondoriozko esleipen-irizpideak): 2010-11-30a, 12:00etan.

Eguna eta ordua (formulen bidez ebaluatzeko irizpideak): 2010-12-15a, 12:00etan.

9.- EHAAko publizitate-gastuak: hirurehun eta laurogeita hamazortzi euro eta berrogeita hamabi zentimo (398,52).

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): ez zen bidali EBAOra.

11.- Bestelako argibideak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 29a.

Herri Administrazioko sailburuordea,

M.ª ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala