Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2010eko urriaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
4908

AGINDUA, 2010eko irailaren 27koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, ondoko agindua aldatzeko dena: «Agindua, 2010eko maiatzaren 26koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Bilboko udalerrian, 216 babes ofizialeko etxebizitza esleitzeko hautaketa-prozesua hasten duena eta hainbat zehaztasun finkatzen dituena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko maiatzaren 26ko Agindua 2010eko ekainaren 25ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (120. zk.). Agindu horren bidez Bilboko udalerrian, 216 babes ofizialeko etxebizitza esleitzeko hautaketa-prozesua hasten da eta hainbat zehaztasun finkatzen dira. Agindu horretan zenbait huts gertatu denez, dagokion aldaketa egiten da ondoren:

Horiek horrela, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko maiatzaren 26ko Aginduak, Bilboko udalerrian, 216 babes ofizialeko etxebizitza esleitzeko hautaketa-prozesua hasten du eta hainbat zehaztasun finkatzen ditu; Agindu horretan 3142/1. orrian,

Honakoa dioen lekuan:

«AGINDUA, 2010eko maiatzaren 26koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Bilboko udalerrian, 216 babes ofizialeko etxebizitza esleitzeko hautaketa-prozesua hasten duena eta hainbat zehaztasun finkatzen dituena».

Honakoa esan behar du:

«Agindua, 2010eko maiatzaren 26koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Bilboko udalerrian, 200 babes ofizialeko etxebizitza esleitzeko hautaketa-prozesua hasten duena eta hainbat zehaztasun finkatzen dituena».

3142/1 orrian, «GERTAKARIAK»en 4. puntuan, honakoa dioen lekuan:

«4.- Babes ofizialeko 176 etxebizitzen sustapena Bilbon kokatuta dago, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak sustatzen du eta aipatutako aginduak arautzen duen prozedura aplikatu behar zaio. Sustapen horrek 2008ko azaroaren 27an eskuratu zuen behin-behineko kalifikazioa eta EB2-1664/08-LE du espediente zenbakia».

Honakoa esan behar du:

«4.- Babes ofizialeko 120 etxebizitzen sustapena Bilbon kokatuta dago, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak sustatzen du eta aipatutako aginduak arautzen duen prozedura aplikatu behar zaio. Sustapen horrek 2007ko abenduaren 20an eskuratu zuen behin-behineko kalifikazioa eta EB2-1560/07-LE du espediente zenbakia».

3142/1 orrian, «GERTAKARIAK»en 5. puntu bat gehitu behar da:

«5.- Babes ofizialeko 40 etxebizitzen sustapena Bilbon kokatuta dago, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak bultzatzen du eta aipatutako aginduak arautzen duen prozedura aplikatu behar zaio. Sustapen horrek EB2-0757/10-LE du espediente zenbakia».

Agindu horretan 3142/2 orrian,

Honakoa dioen lekuan:

«EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Bilboko udalerrian 216 babes ofizialeko etxebizitza esleituko dira sustapen honetan».

Honakoa esan behar du:

«EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Bilboko udalerrian 200 babes ofizialeko etxebizitza esleituko dira sustapen honetan».

Honakoa dioen lekuan:

«Hirugarrena.- Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:

a) 10 Etxebizitza, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak. 2008ko apirilaren 16ko Aginduak, babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen duenak, 8. artikuluan aipatzen dituen 3 baremoetatik edozeinetan barne daudenak kupo honetan sartuko dira».

Honakoa esan behar du:

«Hirugarrena.- Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:

a) 11 Etxebizitza, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak. 2008ko apirilaren 16ko Aginduak, babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen duenak, 8. artikuluan aipatzen dituen 3 baremoetatik edozeinetan barne daudenak kupo honetan sartuko dira».

Agindu horretan 3142/3 orrian, honakoa dioen lekuan:

«c) 131 etxebizitza, gainerako eskatzaileentzat».

Honakoa esan behar du:

«c) 114 etxebizitza, gainerako eskatzaileentzat».

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 27a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala