Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2010eko urriaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
4906

253/2010 DEKRETUA, urriaren 5ekoa, Bilboko Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kideak beren karguetatik kentzeko dena.

Estatuko portuei eta nabigazio zibilari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legea aldatzen duen abenduaren 26ko 62/1997 Legeak interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak arautzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.

Estatuaren lurraldea antolatzeko modua eta lurralde horretako interes orokorreko portuek autonomia erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta sozial handia kontuan hartuta, aipatutako legeak beharrezko neurriak ezartzen ditu erkidegoek portuetako agintaritzaren antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak artezten dituzten organoak dira.

Arestian, Interes orokorreko portuen erregimen ekonomikoari eta portuotan zerbitzuak eskaintzeari buruzko azaroaren 26ko 48/2003 Legea aldatu duen abuztuaren 5eko 33/2010 Legea sartu da indarrean Hori dela eta, dezenteko aldaketa gertatu da Bilboko eta Pasaiako portu-agintaritzetako lehendakariak eta beren administrazio-kontseiluetako kideak izendatzeko eta kentzeko araubidean.

Izan ere, lege horren azken xedapenetako bigarrenaren 10. paragrafoaren 1. eta 2. zenbakiak Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legearen aldaketari buruzkoak dira, eta horietan ezartzen denez

«1.- Administrazio Kontseilua....

b) Berezko kide bat; kide hori itsas kapitaina izango da.

c) Kide-kopuru bat, 10 eta 13 artekoa. Kanaria eta Balear uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiriei dagokie kopuru hori ezartzea, baita kideak izendatzea ere.

2.- Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiriek, c) idatz-zatian aipatu diren kideak izendatzerakoan, honako irizpideok errespetatuko dituzte:

Administrazio Orokorraren ordezkaritza kide horietako hiruk eta itsas kapitainak izango dute. Kideetako bat estatuaren abokatua izango da, eta bestea, Estatuko Portuak erakunde publikokoa.

Autonomia-erkidegoaren ordezkaritza bokal horietako lauk eta lehendakariak izango dute.

Kanaria Uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear Uharteetan ere, kontseilu bakoitzak ordezkari bat izango du.

Portuaren zerbitzugunea kokatuta dagoen udalerriek Kontseiluaren gainerako kideen 100eko 33ko ordezkaritza izango dute. Zerbitzugunea udalerri batean baino gehiagotan kokatuta egonez gero, ordezkaritza, lehenik, Portuko Agintaritzak administratutako portuari edo portuei izena emandako udalerriari edo udalerriei egokituko zaie; ondoren, gainerako udalerriei, zerbitzugunearen eraginpean duten azalerarekiko proportzioan.

Kontseiluko gainerako kideen ehuneko 66a honako hauen ordezkaritzari egokituta izendatuko da: merkataritza-, industria- eta nabigazio-ganberei, enpresa- eta sindikatu-erakundeei, eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoei.

Kideen izendapena, nahitaez, Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duten administrazio publikoek, erakundeek eta organismoek proposatuta egingo da. Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan, proposamen hori Estatuko Portuak erakunde publikoaren lehendakariak egingo du.

Administrazio Kontseiluko bokaleen izendapenak, c) idatz-zatian aipatzen denak, lau urteko indarraldia izango du. Izendapena berritu ahal izango da, hurrengo lerrokadan ezarritakoari kalterik egin gabe.

Kontseiluko kideak kargutik kentzeko erabakia autonomia-erkidegoko organo eskudunak hartuko du, kide horiek ordezkatzen dituzten antolakundeek, organismoek eta erakundeek hala proposatuta.

Aipatutako xedapenak betez, eta Interes Orokorreko Portuen Araubide Ekonomikoari eta portuotan Zerbitzuak Eskaintzeari buruzko azaroaren 26ko 48/2003 Legea aldatzen duen abuztuaren 5eko 33/2010 Legeak xedapen indargabetzaile bakarrean ezartzen duen arau-indargabetzeari jarraituz, kargutik kendu egin behar dira ekainaren 22ko 161/2010 Dekretuak, orduan indarrean zen araudiaren arabera, izendatu zituen kide guztiak, salbu eta Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari aritzeko izendatutako kideak.

Horrenbestez, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko urriaren 5ean egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Bilboko Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kide kargutik kentzea ondorengo zerrendan azaltzen diren pertsonak. Horiek guztiak izango dira aipatzen diren herri-administrazio, entitate eta erakundeen ordezkariak:

1.- Bilboko Udalaren ordezkaria:

Ibon Areso Mendiguren jauna.

2.- Zierbenako Udalaren ordezkaria:

Marcelino Elorza Talledo jauna.

3.- Santurtziko Udalaren ordezkaria:

Ricardo Ituarte Aspiazu jauna.

4.- Bizkaiko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialaren ordezkariak:

Juan Arana Uriarte jauna.

Juan Aguirre Aguirrezabal jauna.

José Manuel de la Sen Larrea jauna.

5.- ELA/STV erakunde sindikalaren ordezkaria:

Joseba Alkorta Gabilondo jauna.

Esteban Pereda Esteban jauna.

6.- Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren (CEBEK) ordezkaria:

José M.ª Vázquez Eguskiza jauna.

7.- Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkariak:

Itziar Garamendi Landa andrea.

Xabier Sagredo Ormaza jauna.

José Ramón Garai Iturriondobeitia jauna.

8.- Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren ordezkaria:

Pedro Gómez Damborenea jauna.

9.- Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ordezkaria:

Manuel Velasco Álvarez jauna.

10.- Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren ordezkariak:

Miguel Torres Lorenzo jauna.

Félix Joaquín Asensio Robles jauna.

Ernesto José Gasco Gonzalo jauna.

José Ignacio Aspichueta Larruscain jauna.

11.- Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkariak:

Miriam Frade Espinosa andrea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek, kendutako eta izendatutako ordezkariak nortzuk diren Bilboko Portuen Agintaritzako Administrazio Kontseiluko lehendakariari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango du indarra eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko urriaren 5ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala