Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2010eko urriaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4905

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: «Ebazpena, 2010eko irailaren 21ekoa, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eta diru-laguntzak emateko erabakia hartzen duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako akatsak aurkitu dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariaren 2010eko irailaren 21eko Ebazpenean (2010eko urriaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 197. zk.); ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eta diru-laguntzak emateko erabakia hartzen da.

4692 (5) orrialdean, euskarazko bertsioan, eta 4692 (10) orrialdean, gaztelaniazkoan, bigarren ebazpen-zatian aipatzen den I. eranskinean,

Honako hau dioenean:

CPES Jesús Obrero BHIP Elektrizitatea eta Elektronika Instalazio elektriko eta automatikoak (GM) Elektroteknia

Barneko Instalazioak

Ingelesa

Elektronika

Honakoa esan behar du:

CPES Jesús Obrero BHIP Elektrizitatea eta Elektronika Produktu elektronikoen garapena Elektronika analogikoa

Logika digitala ea mikroprogramagarria

Programazio-teknikak

Kalitatea


Azterketa dokumentala