Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2010eko urriaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
4904

16/2010 DEKRETUA, irailaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuak Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako organoa arautu zuen Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden euskal gizatalde eta etxeen harremanak arautzen dituen maiatzaren 27ko 8/1994 Legea garatzen du. Eta dekretu horrek, 7. artikuluan, lehendakariari ematen dio Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak eta ordezkoak izendatzeko ahalmena. Kide horiek batzordean ordezkatuta dauden erakundeek aldez aurretik aukeratuko dituzte, lau urtetarako. Aldi hori luzatzeko aukera dago.

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideen azken izendapena maiatzaren 5eko 7/2004 Dekretu bidez egin zen. Geroztik, otsailaren 24ko 1/2006 Dekretua, urriaren 17ko 4/2007 Dekretua, azaroaren 12ko 5/2007 Dekretua eta azaroaren 3ko 17/2008 Dekretuaren bidez izendatuta zeuden kide batzuk berriztatu ziren.

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen agintaldiaren lau urteko epea igaro denez, eta egin beharreko proposamenak egin direnez, bidezkoa da beste organo hori osatuko dutenak izendatzea lau urtetarako.

Euskal etxeetako ordezkarien kasuan, Euskal Gizataldeen Batzarrari dagokio ordezkari horiek izendatzea lau urtetarako. Batzar hori egin ez denez eta aurretik izendatuta egon direnen ordezkaritza garaia bukatu denez, denbora hori luzatzea erabaki da Batzordeak hiru ordezkari berriak izendatu bitartean.

Ondorioz, apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hauxe,

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kidetzat, aurretik ordezkatzen dituzten erakundeek proposatuta, hala badagokio, honakoak izendatzea:

Lehendakaria: Francisco Javier López Álvarez jauna, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria.

Lehendakariordea: Guillermo Echenique González jauna, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.

Idazkaria: Julián Celaya Loyola jauna, Euskal Gizataldeekiko Harreman arloko arduradun gisa.

Bokalak:

José Ramón Martínez Martínez jauna, Ekonomia eta Ogasun Sailaren ordezkari gisa.

Javier Nogales Rodríguez jauna, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ordezkari gisa.

Inmaculada Freije Obregón jauna, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren ordezkari gisa.

Marta Ares Godoy andrea, Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailaren ordezkari gisa.

Esteban Elola Irulegui jauna, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren ordezkari gisa.

M.ª Aitzpea Goenaga Mendiola andrea, Kultura Sailaren ordezkari gisa.

Juan Carlos Peral Santos jauna, Arabako Foru Aldundiaren ordezkari gisa.

Josu Bergara López jauna, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari gisa.

Iñaki Galdos Irazabal jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari gisa.

Jokin Bildarratz Sorron jauna, euskal udalen ordezkari gisa.

Esozi Leturiondo Aranzamendi andrea, Eusko Legebiltzarraren ordezkari gisa.

Gorka Maneiro Labayen jauna, Eusko Legebiltzarraren ordezkari gisa.

Jasone Cenoz Iragi andrea, País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkari gisa.

Carlos Sosa Azpeitia jauna, euskal etxeen ordezkari gisa.

Xavier Felix Berrueta Elizaintzin jauna, euskal etxeen ordezkari gisa.

Jon Zaballa Uraga jauna, euskal etxeen ordezkari gisa.

Jose Luis Lizundia Askondo, Euskaltzaindiaren ordezkari gisa.

2. artikulua.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko irailaren 23an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala