205. zk., 2010eko urriaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4903
AGINDUA, 2010eko urriaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentralaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean hutsik dagoen lanpostu bat aukerako izendapenez betetzeko deialdia iragartzen duen sail horretako sailburuaren 2010eko irailaren 8ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2010eko urriaren 1eko EHAA), honako hau,
XEDATU DUT:
Lehenengoa.- María Inmaculada Cereceda Rioja andrea, Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentrala izendatzea.
Bigarrena.- Izendapen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratzen den egunean ondorio ekonomikoak eta administratiboak izango ditu.
Hirugarrena.- Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiren aurrean, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 22a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.