Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2010eko urriaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4901

171/2010 DEKRETUA, ekainaren 29koa, eskubaloiko kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren irakaskuntzei dagokien curriculuma ezartzen duena eta horietara sartzeko probak eta baldintzak arautzen dituena.

Abenduaren 19ko 1913/1997 Errege Dekretuak erregimen bereziko irakaskuntzatzat hartu zituen kirol-teknikariaren titulu ofizialak ateratzekoak. Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrekoak, ezarritako zehaztapenetan oinarrituta eman zen Errege Dekretu hark kirol-irakaskuntzak hezkuntza-sisteman sartu zituen; hain zuzen, hala jaso zen Hezkuntza Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren 7.3 artikuluan.

Gerora, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren VIII. kapituluko 63., 64. eta 65. artikuluetan xedatu ziren horiei buruzko printzipio orokorrak, horiek antolatzeko modua, eta horien tituluak nahiz baliozkotzeak, hurrenez hurren.

Nolanahi ere, ordurako jada agertu ziren kirol-eremuarekin lotutako hainbat titulu. Esaterako, martxoaren 5eko 361/2004 Errege Dekretua, eskubaloiko kirol-teknikari eta goi-mailako kirol-teknikari tituluak ezarri, irakaskuntza komunak onartu eta irakaskuntza horietara sartzeko probak arautzen zituena. Gerora, aurrez aipatutako Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren garapenean, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretua eman zen, araubide bereziko kirol-irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzekoa.

Errege Dekretu horren bigarren xedapen iragankorrak arautzen duenez, abenduaren 19ko 1913/1997 Errege Dekretuaren babesean ezarritako ikasketak indarrean egongo dira titulu eta ikasketa berriak sortu arte, bertan adierazten diren modalitateetan eta espezialitateetan; horrez gain, aipatutako irakaskuntzetan aplikatu beharreko zenbait alderdi zehaztu zituen.

Hori dela-eta, Dekretu horren araudia garatzean kirol-teknikari eta goi-mailako kirol-teknikari tituluak aldatu arte edo berriak sortu arte, titulu horiek ezarri zituzten eta irakaskuntza horien gutxieneko irakaskuntzak nahiz horietara sartzeko frogak eta baldintzak onartu zituzten errege-dekretuak indarrean egongo dira.

Era berean, aipatutako urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoa betez, hezkuntza-administrazio eskudunek ezarriko dute modalitateen curriculuma, eta, hala badagokie, baita kirol-espezializazioak ere, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera. Horretarako, nork bere eskumeneko lurraldean dagoen kirol-sistemaren errealitatea izan behar du kontuan, irakaskuntzak eta kualifikazio-premiak bat etor daitezen.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 16. artikuluak ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio irakaskuntzak guztiz arautzea, maila, gradu, modalitate eta espezialitate guztietan. Hortaz, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan kirol-arloko modalitateen eta espezialitateen curriculum-garapena eta kirol-modalitate horiei dagozkien tituluetarako sarbidea arautzea, bai eta horiek ezartzeko oinarrizko alderdiak arautzea ere. Horrez gainera, sektorearen dibertsitateari eta egoerari erantzungo dion eskaintza-mota izan behar du.

Hori guztia hala izanik, eta Kultura Sailari kontsulta egin, Euskadiko Eskola Kontseiluari entzun eta otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoak ezarritako arauak bete eta gero, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorrita, irailaren 12ko 167/2006 Dekretuak onartutako antolamendu eta funtzionamendu erregelamenduaren 33. artikuluak zehazten duenez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak ekainaren 29an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu eta gero, hauxe

XEDATU DUT:

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.- Dekretuaren xedea.

Dekretu honen xedea da jarraian adieraziko diren tituluei dagokien curriculuma ezartzea eta horiek lortzeko irakaskuntzetara sartzeko berariazko probak arautzea, eskubaloiko kirol-teknikari eta goi-mailako kirol-teknikari tituluak ezarri zituen martxoaren 5eko 361/2004 Errege Dekretuaren 2. artikuluak ezarritakoaren arabera. Hauek dira tituluak:

a) Erdi-mailako ikasketak: eskubaloiko kirol-teknikaria.

b) Goi-mailako ikasketak: eskubaloiko goi-mailako kirol-teknikaria.

2. artikulua.- Aplikazio-eremua.

Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko eskumen-eremuan aplikatuko da.

II. KAPITULUA

IRAKASKUNTZEN XEDEA

3. artikulua.- Berariazko xedea.

1.- Dekretu honetan adierazitako tituluak lortzera zuzendutako irakaskuntzen helburua da ikasleei beharrezko prestakuntza ematea, eskubaloiko espezialitatean gaitasun teknikoa eta profesionala izan dezaten bermatzeko, eta, hain zuzen, ikasleak honako hauetarako gai izan daitezen:

a) Behar bezala eta kalitate onez aurre egiteko ikasleen ezaugarri anitzei eta kirol-jarduera mota guztiei (kirola guztiontzat, parte hartzeko kirola, errendimenduko kirola, errendimendu handiko kirola).

b) Heldutasun profesionala bermatzeko, etorkizunean ikasketa gehiago egitera eta aldaketetara egokitzera bultzatuko duen heldutasuna.

c) Integrazioa bultzatzeko eta aniztasunari behar duen arreta emango zaiola bermatzeko.

d) Kirol-modalitatearen eta -espezialitatearen ezaugarriak eta antolamendua ulertzeko eta dagokien jarduera gauzatzeak dakartzan eskubideak eta betebeharrak jakiteko.

e) Beharrezkoak diren ezaguerak eta trebetasunak eskuratzeko, dagokien lana segurtasun-baldintzetan, ingurumenarekiko errespetuzko baldintzetan eta pertsonen osasuna aintzat hartzen duten baldintzetan betetzeko.

f) Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin zerikusia duten hezkuntza- eta etika-balioak garatzeko, hedatzeko eta sustatzeko.

g) Gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna eta hizkuntzaren erabilera ez sexista sustatzeko, generoarekin eta androzentrismoarekin lotutako topikoak alde batera utzita.

III. KAPITULUA

IRAKASKUNTZEN ANTOLAMENDUA ETA EGITURA

4. artikulua.- Irakaskuntzen antolamendua.

Eskubaloiko kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren tituluak lortzera bideratutako irakaskuntzak bi mailatan antolatzen dira: erdi-mailakoa eta goi-mailakoa.

a) Erdi-mailako irakaskuntzak kirol-teknikariaren titulua lortzera bideratutako prestakuntza hartzen du bere baitan, eta bi mailatan antolatuko da: erdi-mailako lehen eta bigarren maila.

b) Goi-mailako irakaskuntzak, berriz, goi-mailako kirol-teknikariaren titulua lortzera bideratutako prestakuntza hartzen du bere baitan, eta maila bakar batean antolatuko da.

5. artikulua.- Maila bakoitzari dagokion irakaskuntzaren egitura.

1.- Maila bakoitzeko irakaskuntzak honela egituratuta daude: Bloke Komuna, Bloke Espezifikoa, Bloke Osagarria eta Prestakuntza Praktikoko Blokea.

2.- Bloke horietako irakaskuntzak modulu teorikoetan eta teoriko-praktikoetan antolatuko dira.

3.- Dekretu honetan ezarritakoari dagokionez, honako hau hartuko dugu modulutzat: prestakuntza-unitate koherentea, gaitasun-unitate batekin edo batzuekin lotura duena, edo tituluaren helburu profesionalekin, gizarte-heziketako helburuekin eta kirol-helburuekin lotura duena. Honako gutxieneko eduki hauek hartuko dituzte beren baitan prestakuntza-moduluek: izena eta kodea; moduluari lotutako gaitasun-unitatea; hezkuntza-helburuak irakaskuntza-emaitzetan adieraziak; oinarrizko edukiak; moduluaren gutxieneko ordu-iraupena eskola presentzialetan, eta ebaluazio-irizpideak.

4.- Irakaskuntza horiek antolatzen diren blokeez gain, goi-mailako ikasketak egiten dituztenek amaierako proiektua egin eta gainditu beharko dute, goi-mailako kirol-teknikariaren titulua lortzeko.

5.- Bloke Komuna.

Bloke Komuna zeharkako moduluez osatuko da, izaera zientifikoa, pedagogikoa, tekniko orokorra eta praktikoa izango dutenak. Horien bidez ezarriko dira oinarri orokorrak, mugimenduzko jardueren irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak behar bezala eta segurtasun-baldintzetan garatzeko etapa guztietan, bai eta kirol-entrenamenduen prozesuak behar bezala eta segurtasun-baldintzetan garatzeko ere, kirolarien premia eta interesak eta horiek gauzatzen diren egoerak kontuan hartuta. Prestakuntza-modulu horiek berberak dira kirol-modalitate eta -espezialitate guztietan, eta, halaber, derrigorrean egin beharrekoak dira. Hortaz, baliokideak dira kirol-modalitate edo -espezialitate guztietako maila edo gradu bereko irakaskuntzetan.

6.- Bloke Espezifikoa.

Bloke Espezifikoak kirol-modalitate edo -espezialitateari berariaz dagozkion prestakuntza-moduluak hartzen ditu bere baitan, izaera zientifikoa, teknikoa eta praktikoa dutenak.

7.- Bloke Osagarria.

Bloke Osagarriak bere baitan hartzen dituen moduluek honako gai hauekin dute lotura: teknologia-baliabideen erabilera, gutxitasunen bat duten pertsonenganako arreta, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak diren bi hizkuntzetako edo beste hizkuntza batzuetako terminologia espezifikoa.

8.- Prestakuntza Praktikoko Blokea.

a) Prestakuntza Praktikoko Blokea gaitasunekin lotutako prestakuntzaren atalak osatzen du. Izan ere, kirol-ingurunean eta benetako ingurune profesionalean osatu behar da prestakuntza, teknikari tituludun batek gainbegiratzen duela.

b) Maila edo gradu bakoitzeko Bloke Komuna, Bloke Espezifikoa eta Bloke Osagarria gainditu eta gero egin behar da bloke hau.

c) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emango ditu jarraibideak Prestakuntza Praktikoko Blokearekin lotura duten alderdiak arautzeko: antolaketa, garapena, ebaluazioa eta kudeaketa, bai eta ikastetxeetan horiek betetzen laguntzeko arauak ere.

d) Prestakuntza Praktikoa instituzioetan, erakundeetan, hezkuntza-fundazioetan eta/edo kirol-fundazioetan egingo da, edo kirolaren sektorearekin lotura duten beste batzuetan, izan titulartasun publikokoak, izan erakunde pribatukoak. Horrez gain, prestakuntza praktikoak nazioarteko truke-programen esparruan ere egin daitezke, ikasleek norberari dagokion prestakuntza-mailan eskuratutako ezaguerak eta trebetasunak aplikatu ahal izateko.

e) Irakaskuntza horiek irakatsiko dituen ikastetxeak praktika-hitzarmena sinatuko du Prestakuntza Praktikoko Blokea egingo den kirol-zentroarekin edo erakundearekin, horretarako ezarriko den araudia betez.

f) Bloke hau garatzeaz praktiketako tutorea arduratuko da, dagokion maila edo gradukoa. Tutore horrek behar adina informazio, aholku eta orientazio emango die ikasleei. Horretarako, maila, gradu eta espezialitate bakoitzerako ezarritako helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak hartuko ditu kontuan; horiek guztiak Dekretu honen II. eranskinean jasota daude.

g) Prestakuntza praktikoko blokea egitetik salbuetsita daude, erabat edo zati batean, kirol- edo lan-arloan esperientzia dutela egiaztatzen duten pertsonak, betiere izandako esperientziaren iraupena prestakuntza praktikoko blokearen iraupena baino handiagoa bada; halako bi baino gehiago, zehazki. Esperientzia horrek bat etorri behar du ikasitako mailari eta modalitateari edo espezialitateari dagozkien gaitasunekin, ezarriko den araudiari jarraiki.

9.- Amaierako proiektua.

a) Goi-mailako kirol-teknikariaren titulua lortzeko, eta prestakuntza-prozesuari dagozkion bloke guztiak gainditu ondoren, ezinbestekoa da amaierako proiektua aurkeztea. Memoria bat izango da, justifikatzailea eta deskribatzailea, Dekretu honen II. eranskinean jasotako helburu, gai, eduki eta ebaluazio-irizpideei jarraiki egina.

b) Amaierako proiektua egiteko ez da beharrezkoa izango ikaslea eskolatzea. Dena dela, proiektua egiteko beharrezkoak diren baliabideak emango dizkio ikastetxeak, bertako zuzendaritzak horretarako ezarritako irizpideak betez.

c) Proiektu hori ikastetxean bertan edo beste nonbait egin daiteke, baita beste organismo, erakunde edo enpresa eskudun batzuekin lankidetzan ere.

d) Amaierako proiektua egiteko, ikasleak aurreproiektua aurkeztu behar du ikastetxeko zuzendaritzan. Aurreproiektu horretan, proposamenaren justifikazioa adierazi behar du, bai eta haren ezaugarriak eta edukia ere. Proposamena onartu edo ez erabakitzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan: interes globala, orijinaltasuna eta bideragarritasuna.

e) Modalitate edo espezialitateari dagozkion prestakuntza-moduluak irakatsiko dituen ikastetxeko irakasle batek zuzenduko du proiektua eta hura izango da tutorea; prestigiodun profesional batek ere zuzendu dezake proiektua. Proiektuaren garapen-prozesuan ikasleari aholkuak ematea, informatzea eta hari orientazioa ematea izango da haren eginkizuna. Proiektua prestigiodun profesional batek zuzentzen badu, irakasle-taldeko kideren batek egingo ditu tutoretza-lanak.

Tutoretza-saioak banakakoak zein taldekoak izango dira.

Ikastetxeko zuzendaritzak izendatuko du tutorea. Horrek txosten bat idatziko du ebaluazioa egin ahal izateko, eta, hala badagokio, koordinazio-lanak egingo ditu proiektua zuzenduko duen profesionalarekin.

f) Ordu guztien zenbaketarako, amaierako proiektuari 75 ordu esleituko zaizkio.

10.- Adierazitako bloke horiek guztiek kontuan izan behar dute zenbait eduki garatu behar direla zeharka; esate baterako, ingurumena babestu eta zaindu beharra, aniztasunarekiko arreta, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-printzipioak, eta, horiez gain, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezartzen dituen beste batzuk.

IV. KAPITULUA

IRAKASKUNTZEN CURRICULUMA ETA MAILA ETA GRADU BAKOITZEKO PROFESIONALEN PROFILA

6. artikulua.- Curriculumaren kontzeptua.

Honi deritzo curriculuma: helburu, oinarrizko gaitasun, eduki, metodo pedagogiko eta ebaluazio-irizpideen multzoa, kirol-irakaskuntzako ziklo bakoitzerako ezarritakoa.

7. artikulua.- Irakaskuntzen helburuak, oinarrizko edukiak, ebaluazio-irizpideak eta irakaskuntzen iraupena.

1.- Dekretu honen II. eranskinean ezarri dira eskubaloiko erdi-mailako eta goi-mailako irakaskuntzei dagozkien Bloke Komun, Espezifiko eta Osagarriko, Prestakuntza Praktikoko Blokeko, eta, eginez gero, amaierako proiektuko helburuak, oinarrizko edukiak, ebaluazio-irizpideak eta irakaskuntza horien gutxieneko iraupena. Horiez gain, prestakuntza-moduluekin lotutako gaitasun-unitateak ere II. eranskinean ezarri dira.

8. artikulua.- Curriculuma garatzeko orientazio metodologikoa

1.- Metodologiak esku hartu beharreko prozesuen ikuspegi orokorra eta koordinatua sustatuko du ikasleengan, II. eranskinean garatutako kirol-modalitate edo espezialitatearen irakaskuntzen eduki zientifiko, tekniko, praktiko, teknologiko eta antolamendu-arlokoen integrazioaren bidez; izan ere, beharrezkoa da integrazio hori.

9. artikulua.- Curriculum-egokitzapenak.

Kirol-irakaskuntzak egin nahi eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat, curriculumera sartzeko egokitzapenak egiteaz gain, curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak ere egingo dira zenbait modulutan; nolanahi ere, beti hartuko dira aintzat zikloaren helburu orokorrak. Egokitzapen horiek guztiak egiteko, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren berariazko baimena beharrezkoa da beti.

10. artikulua.- Curriculumaren garapena ikastetxeetan.

1.- Dekretu honen bidez araututako irakaskuntzak irakatsiko dituzten ikastetxeek garatuko dute eskubaloiko kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren tituluak lortzera zuzendutako irakaskuntzen curriculuma. Horretarako, curriculum-proiektuak eta programazio didaktikoak egingo dituzte, betiere kontuan hartuta ikasleen ezaugarriak, inguruneko prestakuntza-aukerak eta dagokion kirol-arloko gaitasunak. Irakasleek dagozkien proiektu eta programazio didaktikoei jarraiki garatuko dute irakasle-jarduera.

2.- Ikastetxeek beren curriculum-proiektua egitean, honako hauek zehaztuko dituzte:

a) Blokeen, moduluen eta ebaluazio-saioen denbora nola antolatu den, eta irakatsiko diren irakaskuntzen ordu-kopurua nola banatuko den. Saio teorikoak eta praktikoak ere zehaztu behar dira.

Irakaskuntza hauetan eskola-egutegia egokitu ahal izango da, aintzat hartuta kirol-modalitatearen eta -espezialitatearen berezitasunak eta eskaintza-mota, eta, betiere, Dekretu honetan ezarritako gutxieneko ordu-kopurua errespetatzen dela. Horrez gain, ikastetxeko zuzendaritzak arrazoitutako eskaera bat aurkeztu behar dio aurretik hezkuntza-administrazioari, eta azken horrek balorazio positiboa eman behar du.

Ordu-aldaketaren bat eskatuz gero, beti errespetatuko da egunean ez dituela zazpi eskola-ordu baino gehiago egingo inongo ikasle-taldek.

Ikastetxeak irakastaldia hasi baino gutxienez hilabete lehenago aurkeztu behar dio baimen-eskaera hezkuntza-administrazioari.

b) Amaierako proiektua -halakorik balego- egiteko eta ebaluatzeko irizpideak.

3.- Prestakuntza-moduluen programazio didaktikoek alderdi hauek hartuko dituzte beren baitan:

a) Modulu bakoitzaren unitate didaktikoak, helburuak, oinarrizko edukiak eta zeharkakoak zehaztuta, jarduerak eta ebaluazio-irizpideak, bai eta unitate horietako bakoitzaren ordu-kopurua ere.

b) Modulu horietako bakoitzean erabiliko den metodologia, bat etorri beharko duena garatuko diren unitate didaktikoekin eta edukiekin. Irakasteko metodoak eta estiloak, estrategiak, eta erabiliko diren baliabide materialak eta didaktikoak.

c) Ikasleek ikasitakoa ebaluatzeko prozedurak, teknikak eta tresnak, bai eta kalifikazio-irizpideak ere, zehaztuta moduluan ebaluazio positiboa lortzeko eskatuko diren gutxienekoak.

11. artikulua.- Lanbide-profila.

1.- Irakaskuntza-maila edo gradua gainditu ondoren eta dagokion ziurtagiria edo titulua lortu ondoren, ikasleak lan-egoeretan izan behar dituen gaitasun, lanbide-ahalmen eta erantzukizunen multzoak zehazten du lanbide-profila. II. eranskinean eskubaloiko espezialitatearen maila eta gradu desberdinei dagokien profila definitu da.

2.- II. eranskin horretan, lanbide-profil mota bakoitzarekin lotutako kirol- eta lanbide-arloak ezarri dira.

V. KAPITULUA

IRAKASKUNTZETARA SARTZEA ETA ONARTZEA

12. artikulua.- Sartzeko betebehar orokorrak.

1.- Erdi-mailako irakaskuntzetako lehen mailan sartzeko, ezinbestekoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua edo pareko balio akademikoa duen tituluren bat izatea.

2.- Erdi-mailako irakaskuntzetako bigarren mailan sartzeko, berriz, ezinbestekoa izango da kirol-modalitate edo -espezialitate berean erdi-mailako lehen maila gainditu dela egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.

3.- Azkenik, goi-mailako zikloan sartzeko, ezinbestekoa izango da Batxilergo-titulua edo, eragin akademikoetarako, haren baliokidea izatea, bai eta dagokion kirol-modalitate edo espezialitateko kirol-teknikariaren titulua izatea ere.

13. artikulua.- Eskatutako titulazio akademikorik gabe sartzeko betebeharrak.

1.- Izangaiek lehen adierazitako gutxieneko baldintza akademikoak betetzen ez badituzte ere, irakaskuntza horietan sartzeko aukera izango dute. Horretarako, tituluari dagokion ordezko proba gainditu beharko dute izangaiek. Proba hori hezkuntza-administrazioak arautuko du eta organo eskudunak erabakitzen duen ikastetxean egingo da.

Horrez gain, aipatutako administrazio-erakundeak erdi-mailako nahiz goi-mailako ikasketetara sartzeko probak prestatzen laguntzeko ikastaroak eskaini eta programatu ahalko ditu. Ikastaro horiek egiteko, ikasleak gaindituta izan behar ditu, hurrenez hurren, Hasierako Lanbide Prestakuntzako programak edo Hasierako Lanbide Programak, edo, bestela, egin nahi dituen irakaskuntzekin lotutako kirol-teknikariaren titulua izan behar du.

2.- Bide horretatik erdi-mailako ikaskuntzak egiteko, beharrezkoa izango da gutxienez hamazazpi urte izatea; goi-mailako ikaskuntzak egiteko, berriz, gutxienez hemeretzi urte izan behar dira (proba egiten den urtean beteak), edota, bestela, hemezortzi, baldin eta ikasi nahi denarekin lotutako teknikari-titulu bat jaso izana egiaztatzen bada.

Proba horiek honako hauek ziurtatu beharko dituzte:

a) Erdi-mailari dagokionez, irakaskuntza horiek aprobetxamenduz egiteko ezagutza eta trebetasun nahikoak dituela.

b) Goi-mailari dagokionez, Batxilergoko prestakuntza-helburuekiko heldutasuna baduela.

3.- Proben epaimahaia.

a) Hezkuntza-administrazioak epaimahaia izendatuko du, tituluari dagokion ordezko proba ebalua eta kalifika dezan.

b) Honako hauek osatuko dute epaimahaia: presidenteak (Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo hark ordezko izendatzen duena) eta, gutxienez, lau epaimahaikidek (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleak, kasuan kasuko espezialitateetakoak, eta, halakorik ez balego, antzeko espezialitateetakoak). Idazkari-lanak epaimahaikide gazteenak egingo ditu. Ahaleginak egingo dira emakumeen eta gizonen arteko oreka egoteko epaimahaiko kideen artean.

4.- Prestaketa-ikastaroen eta tituluari dagokion ordezko probaren kalifikazioa honela egingo da:

a) Sartzeko proba prestatzeko ikastaroak 1 eta 10 puntu artean ebaluatuko dira, hamartarrik gabe.

b) Erdi-mailan sartzeko probaren azken nota 1etik 10erako zenbakizko eskalan adieraziko da, bi hamartarrekin, eta zati bakoitzean lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izango da, baldin eta kalifikazio guztiak lau puntukoak edo gehiagokoak badira. Sartzeko proba prestatzeko ikastaroa eginez gero, probaren azken nota prestakuntza-ikastaroan lortutako kalifikazioa, baldin eta bost puntukoa edo gehiagokoa bada, bider 0,15 eginda lortutako emaitzari batez besteko aritmetikoa gehituta ematen duena izango da. Azken nota ez da inoiz izango 10 puntukoa baino handiagoa.

c) Goi-mailan sartzeko probaren azken nota, 1etik 10erako zenbakizko eskalan adieraziko da, bi hamartarrekin, eta sarbide probako notaren eta kirol-teknikariari dagozkion irakaskuntzetako azken notaren batez besteko aritmetikoa izango da, baldin eta bi kalifikazioak lau puntukoak edo gehiagokoak badira. Sartzeko proba prestatzeko ikastaroa eginez gero, probaren azken nota prestakuntza-ikastaroan lortutako kalifikazioa bider 0,15 eginda lortutako emaitzari batez besteko aritmetikoa gehituta ematen duena izango da, baldin eta kalifikazio hori bost puntukoa edo gehiagokoa bada. Azken nota ez da inoiz izango 10 puntukoa baino gehiagokoa.

Nolanahi ere, kasu guztietan, bost puntuko edo gehiagoko kalifikazioak positibotzat joko dira, eta bost puntu baino gutxiagokoak negatibotzat.

5.- Dagokion titulurako ordezko probek arautegi orokorrean ezarritako balioa izango dute.

6.- Probak, gutxienez, urtean behin deituko dira.

14. artikulua.- Sartzeko berariazko betebeharrak.

1.- Baldintza orokorrez gain, 12. eta 13. artikuluetan ezarritakoak, irakaskuntzetara sartzeko beharrezkoa izango da berariazko proba bat gainditzea, ikastetxeak berak deituta, edo kirol-arloko eta/edo arlo profesionaleko merezimenduren baten ziurtagiria aurkeztea.

2.- Epaimahaiaren egitura, garatzeko modua eta eraketa, proba horien edukiak eta ebaluazio-irizpideak nahiz irakaskuntza hauetarako erdi-mailan edo goi-mailan sartzeko eskatzen diren kirol-arloko eta/edo arlo profesionaleko merezimenduak Dekretu honen I. eranskinean adierazten dira. Emakumeen eta gizonen arteko oreka bermatuko da epaimahaiko kideen artean.

3.- Berariazko betebeharrak egiaztatzeko probei buruzko kalifikazioak emateko «Gai» edo «Ez gai» terminoak erabiliko dira; arautegi orokorrean ezarritako balioa izango du probak eta 18 hilabetez egongo da indarrean, proba amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.

15. artikulua.- Sartzeko berariazko probak, gutxitasunak dituztela egiaztatzen duten pertsonentzat egokituak.

1.- Gutxitasunen bat egiaztatuta dutelako, proba egitea eskatzen duten pertsonek dagokien minusbaliotasun-maila eta -mota egiaztatzeko ziurtagiria izan behar dute, horretarako eskumena duen erakunde ofizialen batek emana.

2.- Berariazko probak egiteko eta berariazko betebeharrak baloratzeko izendatutako epaimahaiak ebaluatuko du ea izangaien gutxitasun-gradua eta mugak oztopo diren kirol-modalitateko eta -espezialitateko irakaskuntzak aprobetxamenduz ikasteko, norberaren mailari edo graduari dagozkion gaitasunak lortzeko eta lanbidean jarduteko. Beharra izanez gero, baimena emango da aholkulari adituak hartzeko edo kanpoko norbaiti txostena eskatzeko.

Epaimahaiak, egokitzat jotzen badu, egoera horretan dauden izangaiek gainditu beharreko berariazko betebeharrak eta probak egokituko ditu, betiere Dekretu honen II. eranskinean ezarritako helburuak errespetatuz.

16. artikulua.- Sartzeko berariazko proben salbuespena.

Honako hauek salbuetsi egingo dira irakaskuntza hauetara sartzeko berariazko probak egitetik:

a) Indarrean dagoen oinarrizko araudian ezarritakoaren arabera errendimendu handiko edo horren maila baliokideko kirolaria dela egiaztatzen duena. Hori hala dela egiaztatzeko ziurtagiria organo eskudunak eman behar du eta gehienez hiru urteko iraunaldia izango du onurak, interesatua kirolaria dela argitaratu zen azken alditik kontatzen hasita.

b) Ziurtatzen duena kasuan kasuko kirol-federazioak herrialdearen izenean nazioarteko lehiaketetan lehen mailan aritzeko hautatua izan dela -gutxienez behin azken bi urteetan-. Hori hala dela egiaztatzeko, organo eskudunak emango du ziurtagiria, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 33. artikuluan ezarritakoaren arabera.

c) Eskubaloi-modalitatean, azken bi urteetan gutxienez ere denboraldi batez ASOBAL Eskubaloi Ligako, Ohorezko B Mailako Ligako edo Emakumezkoen Ohorezko B Mailako Ligako (Costablanca ABF Liga) talderen batean parte hartu duten jokalariak. Hori hala dela egiaztatzeko, organo eskudunak emango du ziurtagiria, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 33. artikuluan ezarritakoaren arabera.

17. artikulua.- Onartzeko irizpideak.

1.- Diru publikoa jasotzen duten ikastetxeei dagokienez, izangaien kopurua handiagoa bada eskaintzen diren plazak baino, horien artean onartzeko irizpide hauek aplikatuko dira:

a) Erdi-mailako lehen mailara sartzeko, izangaien Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako espediente akademikoa, edo Dekretu honen 12. artikuluan kasuan kasurako ezarritako titulazioarena edo egiaztagiriarena.

b) Goi-mailako ziklora sartzeko kirol-teknikariaren titulua lortzera zuzendutako irakaskuntzen amaierako kalifikazioa, kasuan kasuko modalitatean edo espezialitatean.

2.- Hona hemen gordeko diren plazen ehunekoa:

a) Eskainitako plazetatik, gutxienez % 5 gutxitasun-graduren bat egiaztatzen dutenentzat.

b) Eskainitako plazetatik, % 10 goi-mailako kirolarientzat eta errendimendu handiko kirolarientzat. Horien artean, goi-mailako kirolariek izango dute lehentasuna.

c) Eskainitako plazetatik, % 10 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko tituluei dagozkien ordezko proben bidez sartzen direnentzat, hain zuzen, Dekretu honen 12. artikuluan ezarritako erdi-mailako eta goi-mailako irakaskuntzetan sartzeko.

d) Eskainitako plazen % 10 kasuan kasuko federazio-diplomaren homologazioa egiaztatzen dutenentzat, edo modalitate edo espezialitate horretarako irakaskuntzak ezarri aurreko tituluen baliokidetasuna egiaztatzen dutenentzat.

VI. KAPITULUA

IRAKASKUNTZEN ESKAINTZA

18. artikulua.- Eskaintza-motak.

1.- Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 24. artikuluan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak kirol-irakaskuntzen eskaintza malgutu ahal izango du, bateragarri egin ahal izateko irakaskuntza horiek eta bestelako kirol- eta lan-jarduera batzuk edo beste alorren batekoak. Modalitate horiek, batik bat, pertsona helduei eta errendimendu handiko eta goi-mailako kirolariei aplikatuko zaizkie.

2.- Horretarako, honela eskaini ahal izango dira:

a) Oso-osorik; hau da, modalitatearen maila edo gradu bateko irakaskuntzak osatzen dituzten modulu guztiak.

b) Zatika; hau da, blokeka edo moduluka, kirol-modalitatearen edo espezialitatearen maila edo gradu bateko irakaskuntzari dagozkionak.

3.- Aurreko puntuan adierazitako eskaintza horiek, era berean, modu hauetan eskain daitezke:

a) Presentzial, erdipresentzial eta urruneko modalitatean. Urruneko hezkuntza-modalitateari dagokionez, Bloke Komun eta Osagarria osatzen duten moduluak eta Bloke Espezifikoko modulu teorikoak eskaini ahal izango dira.

b) Bloke Espezifikoa eta Bloke Komuna osatzen duten moduluak denboran ezohiko moduan banatuta.

4.- Era berean, hezkuntza-administrazioak kolektibo espezifikoentzako eskaintza bereziak egiteko baimena eman ahal izango du. Eskaintza hori goi-mailako eta errendimendu handiko kirolarientzat izan daitezke, bai eta bestelako kolektibo batzuentzat ere, egoerak hala egitea eskatuz gero.

5.- Ikasleen mugikortasun-eskubidea bermatze aldera, modalitate presentzialean edo urruneko modalitatean matrikulatzeko aukera eman behar zaie ikasleei, baldin eta beste autonomia-erkidegoren batean gainditu badute kirol-modulu bat eta ez badute agortu ezarritako deialdien kopurua. Horrenbestez, gainditu gabe dituzten moduluetan matrikula partziala egin ahal izango dute, ikastetxeak horretarako aukera ematen badu, betiere.

6.- Dekretu honen lehen artikuluan adierazitako tituluak lortzeko prestakuntza-modalitatea, oro har, presentziala izango da.

7.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimena eman dezake irakaskuntzen zati bat ikastetxe jakin batean emateko, eta, akordioak eta hitzarmenak sinatu ondoren, gainerako irakaskuntza beste ikastetxe batean egiteko, izan publikoa, izan pribatua.

VII. KAPITULUA

EBALUAZIOA, MAILAZ IGOTZEA ETA TITULUAK LORTZEA ETA HORIEN BALIOA

19. artikulua.- Ebaluazio-irizpide orokorrak.

1.- Ikaslearen ikaskuntzaren ebaluazioa moduluka egingo da, lortu beharreko gaitasunen arabera, kontuan izanik Dekretu honen II. eranskinean ezarritako gutxieneko irakaskuntzak, helburuak eta irizpideak. Ebaluazio jarraitua eta amaierako ebaluazioa izango dute eduki teorikoko prestakuntza-moduluek, eta hasierakoa, jarraitua eta amaierakoa, berriz, modulu praktikoek.

2.- Honako hauen ebaluazioa egingo da:

a) Curriculumeko Bloke Komuna, Bloke Espezifikoa eta Bloke Osagarria osatzen duten prestakuntza-modulu guztiak, maila eta gradu guzti-guztietan.

b) Curriculumeko Prestakuntza Praktikoko Blokea, maila eta gradu guztietan.

c) Goi-mailako curriculumeko amaierako proiektua.

3.- Dekretu honen 9. artikuluan adierazitako kolektiboak direla-eta egindako curriculum-egokitzapenetara egokituko dira ebaluazio-prozesuak, eta bermatu egingo da ebaluazio-probak egin ahal izango dituztela. Ebaluazioa egiteko oinarrizko erreferentziatzat curriculum-egokitzapen horretan ezarritako irizpideak hartuko dira. Irizpide horiek ez dute inola ere eragingo tituluan adierazitako lanbide-gaitasunei buruzko helburuak edo trebetasunak kentzea.

4.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak jarraibide zehatzak emango ditu oinarrizko araudia behar bezala aplika dadin. Alegia, bete daitezen ebaluazio-txostenen oinarrizko elementuak, eta ebaluazio-prozesutik sortutako betebehar formalak, ezinbestekoak ikasleen mugikortasuna bermatzeko.

20. artikulua.- Deialdiak ikasturte bakoitzeko eta irakaskuntzak gainditzeko.

1.- Ikasturte bakoitzeko bi deialdi egingo dira ikasleak ebaluatzeko:

a) Lehenengo deialdia ohikoa izango eta ikastaldiaren amaieran egingo da.

b) Bigarren deialdia, ezohikoa, ohiko deialdia amaitu eta, gutxienez, hilabete baten buruan egin beharko da; gehienez ere, hiru hilabeteko epea izango du. Epe hori aldatu ahal izango da, kirol-modalitatearen eta espezialitatearen ezaugarriak direla-eta hala egitea eskatzen badu.

2.- Ikasleek gehienez ere lau deialdi izango dituzte kirol-irakaskuntzako modulu bakoitza gainditzeko, prestakuntza praktikoko moduluetan eta amaierako proiektuan izan ezik, bi izango baitituzte. Hezkuntza-administrazioak baimena eman ahal izango du ezohiko deialdiak egiteko, egoki irudituz gero, edo matrikula baliogabetzeko, hala egitea komenigarria den egoeraren bat egokituz gero.

21. artikulua.- Prestakuntza Praktikoko Blokearen ebaluazioa.

1.- Prestakuntza Praktikoko Blokearen ebaluazioa kasuan kasuko tutoreak egingo du, kontuan hartzen dituela Dekretu honen II. eranskinean propio ezarritako irizpideak bloke honetarako, maila eta gradu bakoitzeko. Prestakuntza Praktikoko Blokea egin den ikastetxeak edo kirol-zentroak izendatutako pertsonak hartuko du parte ebaluazioan; pertsona horrek, hain zuzen, praktika horiek garatzen lagunduko du. Txosten bat egitean datza laguntza, gero amaierako kalifikazioa egiteko kontuan hartuko dena.

22. artikulua.- Amaierako proiektuaren ebaluazioa.

1.- Goi-mailako tituluetan ezarritako amaierako proiektuaren ebaluazioa egiteko, II. eranskinean adierazitako irizpideak hartuko dira oinarri eta Dekretu honen 5.9 artikuluan ezarritakoa bete beharko da.

23. artikulua.- Urruneko hezkuntza-modalitateko prestakuntzaren ebaluazioa.

1.- Urruneko hezkuntza-modalitatean eskaintzen diren moduluak gainditzeko probak presentzialak izango dira eta ikastetxeak berak zehaztuko ditu. {Deialdi-kopuruari dagokionez, irakaskuntza presentzialeko modalitaterako ezarritako bera izango da.

24. artikulua.- Ebaluazio-emaitzak adierazteko modua.

1.- Ebaluazio-emaitzak irizpide hauen araberako kalifikazio-terminotan adieraziko dira:

a) Bloke Komuna, Espezifikoa eta Osagarria osatzen duten prestakuntza-moduluak 1etik 10erako zenbakizko eskala erabilita ebaluatuko dira, zenbaki hamartarrik gabe. Bost puntuko edo gehiagoko kalifikazioak positibotzat joko dira, eta bost puntu baino gutxiagokoak negatibotzat.

b) Erdi-mailako nahiz goi-mailako azken kalifikazioa 1etik 10erako zenbakizko eskalan adieraziko da, bi hamartarrekin. Bost puntuko edo gehiagoko kalifikazioak positibotzat joko dira, eta bost puntu baino gutxiagokoak negatibotzat.

c) Prestakuntza Praktikoko Blokeari eta amaierako proiektuari buruzko kalifikazioa adierazteko «gai» edo «ez gai» erabiliko da.

d) Sartzeko berariazko betebeharrei buruzko kalifikazioa adierazteko «gai» edo «ez gai» erabiliko da.

e) Maila bakoitzeko azken kalifikazioa batez besteko haztatua eginda osatuko da, bloke bakoitzean (prestakuntza praktikoko blokean eta amaierako proiektuan salbu) lortutako kalifikazioen ikasketa-kargaren arabera.

f) Erdi-mailako azken kalifikazioa batez besteko haztatua izango da, erdi-mailako lehen eta bigarren mailan lortutako kalifikazioen ikasketa-kargaren arabera.

g) Goi-mailako azken kalifikazioa dagozkien blokeetan (prestakuntza praktikoko blokean eta amaierako proiektuan salbu) lortutako kalifikazioen batez besteko haztatuaren bidez osatuko da, irakaskuntza-kargaren arabera.

h) Graduen azken nota lortzeko, ez dira kontuan hartuko baliozkotutako edo salbuetsitako ikasgaien kalifikazioak, ez eta kirol-arloko prestakuntzarekin baliokidetu diren ikasgaienak ere.

25. artikulua.- Ebaluazioaren oinarrizko dokumentuak eta prozesuaren erregulazioa.

1.- Ebaluazioaren dokumentutzat hartuko dira ikaslearen espedientea, ebaluazio-aktak, ziurtagiri akademiko ofiziala eta banakako ebaluazio-txostenak. Horietatik guztietatik, mugikortasunari dagokionez oinarrizkoak izango dira ziurtagiri akademiko ofiziala eta banakako ebaluazio-txostenak. Ziurtagiri ofizialak bete-betean adieraziko du ikaslearen espedientea.

2.- Kirol-irakaskuntzako maila guztiak gainditzen ez dituzten ikasleek gainditutako kirol-irakaskuntzako moduluen ziurtagiri akademiko ofiziala jasoko dute. Ziurtagiri horrek balio akademikoa izateaz gain, Lanbide Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionalaren arabera eskuratutako lanbide-gaitasunak egiaztatzeko ere balioko du, hala badagokio.

3.- Artikulu honetako 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako ziurtagiri akademikoak inprimaki ofizial normalizatuetan emango dira, baina aurrez interesatuak eskatu egin beharko ditu. Ziurtagiri horiek gako identifikatzailea izango dute, organo eskudunak emango duena. Kode alfanumeriko bakarra izango du dokumentu bakoitzak, hamasei digitukoa.

Lehenengo biek dokumentuaren xedea adieraziko dute; hurrengo biek ziurtagiria zein administraziok erregistratzen duen adierazten dute; horien ondorengo bi digituek titulua zein urtetan eman den adieraziko dute; hurrengo biek maila; eta beste lau zenbakik dokumentua zein kirol-modalitateri dagokion adieraziko dute.

Azken laurek dagokion administrazioak urte natural bakoitzeko emandako kopurua adieraziko dute.

26. artikulua.- Mailaz igotzea eta irakaskuntzak gainditzea.

1.- Erdi-maila gainditzeko, ezinbestekoa da modulu guztiak gainditzea; hau da, Bloke Komuna, Espezifikoa eta Osagarria osatzen duten modulu guztiak eta Prestakuntza Praktikoko Blokeko modulu guztiak gainditzea, lehen mailakoak zein bigarren mailakoak.

2.- Goi-maila gainditzeko ezinbestekoa da Bloke Komuna, Espezifikoa eta Osagarria osatzen duten modulu guztiak, Prestakuntza Praktikoko blokearen modulu guztiak eta amaierako proiektua gainditzea.

3.- Salbuespenez, ikastetxeko zuzendaritzak, hezkuntza-ikuskaritzak aldeko txostena eman ondoren, baimena eman ahalko du erdi-mailako bigarren mailako Bloke Komuna egiteko nahiz eta prestakuntza praktikoko lehen mailako modulua amaitu ez. Horretarako, halaber, ezinbestekoa izango da kirol-modalitatearen edo -espezialitatearen bigarren mailarako eskatzen diren berariazko betebeharrak betetzen direla egiaztatzea. Halako salbuespen-egoeraren bat gertatuz gero, Bloke Espezifikoaren bigarren maila egiteko, ezinbestekoa izango da kirol-modalitatearen edo -espezialitatearen lehen maila oso-osorik gaindituta izatea.

27. artikulua.- Tituluen izenak eta horien balio akademikoa nahiz profesionala.

1.- Eskubaloiko kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren tituluak ofizialak dira eta balio akademikoa eta profesionala dute, oinarrizko araudiak hala aitortua. Titulu horiek egiaztatzen dute profil profesionalaren gaitasunak eta horiei dagozkien prestakuntza eskuratu direla, bai eta, halakorik balego, tituluak bere baitan hartzen dituen gaitasun-unitateak ere.

2.- Baliokideak izango dira, ondorio guztietarako, titulu horiek eta Berariazko Lanbide Heziketako erdi-mailari eta goi-mailari dagozkien tituluak.

3.- Eskubaloiko erdi-mailako lehen maila gainditzeak eskubidea ematen du ziurtagiri akademiko ofiziala lortzeko. Titulu horrek, hain zuzen, aukera emango du ikasten jarraitzeko, bai eta Lanbide Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionalak ezarritako lanbide-gaitasunak lortu direla egiaztatzeko ere.

4.- Eskubaloiko erdi-mailako lehen maila eta bigarren maila gainditzeak aukera ematen du eskubaloiko kirol-teknikariaren titulua eskuratzeko.

5.- Eskubaloiko goi-maila gainditzeak aukera ematen du eskubaloiko goi-mailako kirol-teknikariaren titulua lortzeko.

6.- Eskubaloiko kirol-teknikariaren tituluak aukera ematen du Batxilergoko edozein modalitatetan sartzeko.

7.- Eskubaloiko goi-mailako kirol teknikariaren tituluaren bidez, zuzenean sar daiteke martxoaren 5eko 361/2004 Errege Dekretuaren IV. eranskinaren 2. paragrafoan adierazitako unibertsitateko ikasketetara.

VIII. KAPITULUA

BALIOKIDETASUNAK, HOMOLOGAZIOAK, BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

28. artikulua.- Ondorio profesionaletarako, kirol-entrenatzaileen prestakuntzak dekretu honetako irakaskuntzekin homologatzea, baliozkotzea eta baliokidetzea.

Kirol-entrenatzaile izateko ikasketak nahiz horiek gainditu eta gero emandako diplomak eta ziurtagiriak dekretu honetako irakaskuntzekin homologatu, baliozkotu eta baliokidetu ahal izango dira ondorio profesionaletarako, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraiki; dekretu horren bidez araubide bereziko kirol-irakaskuntzen antolamendu orokorra ezarri zen.

29. artikulua.- Bloke Komunari dagokion kirol-irakaskuntzako moduluen balioa.

Bloke Komunari dagokion maila edo gradu jakin bat gainditzeak balio akademikoa izango du kirol-modalitate edo espezialitate guztietarako.

30. artikulua.- Baliozkotzeak, baliokidetasunak eta salbuespenak erabakitzeko prozedurak.

1.- Bloke Komunari buruzko baliokidetasunak, baliozkotzeak, salbuespenak eta baliotasuna eskatu ahal izateko, ikasleak aurrez ikasten jarraitzeko matrikulatuta egon behar du.

2.- Bloke Komunari dagozkion baliokidetasunak, baliozkotzeak, salbuespenak eta baliotasuna organo eskumendunak kasu bakoitzerako zehaztutako moduan erabakiko dira. Gero, ikastetxeek aplikatuko dituzte, organo horrek ezarritako prozedurari jarraiki.

3.- Baliokidetasuna, baliozkotzea eta salbuespena ebaluazio-dokumentuetan erregistratuko dira, eta honela adieraziko dira, hurrenez hurren: «baliokidea», «baliozkotua» eta «salbuetsia».

IX. KAPITULUA.

IRAKASLEAK

31. artikulua.- Irakasleen titulazio-betebeharrak.

Indarrean dagoen oinarrizko araudian ezarritakoaren arabera, Dekretu honetan araututako irakaskuntzetako prestakuntza-moduluetan irakasle izateko, ezinbestekoa da martxoaren 5eko 361/2004 Errege Dekretuan eta urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuan xedatutako titulazioak izatea, bai eta azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarrian ikaskuntza horietarako ezarritako ikasketa pedagogikoak eta didaktikoak izatea ere.

32. artikulua.- Espezialitateetako irakasleak.

1.- Salbuespenez, hezkuntza-administrazioak espezialitateetako irakasle hauei eman ahalko die baimena, kirol-irakaskuntzako modulu jakinak irakasteko:

a) Eskubaloiko goi-mailako kirol-teknikariaren titulua dutenei.

b) Ezinbesteko titulazioa eduki ez baina kirol- eta lan-arlo horretan dihardutenei, edo kirol-entrenatzailearen aurreko prestakuntzetan irakasle izan direla egiaztatu eta aitortzen dutenei, baldin eta kirol-irakaskuntzetako kirol-teknikari prestakuntza edo goi-mailako kirol-teknikari prestakuntza badute eta esperientzia Dekretu honen 31. artikuluan adierazitakoari jarraiki ondorio profesionaletarako homologatu, baliozkotu eta baliokidetu badaiteke.

2.- Aurreko paragrafoan ezarritakoari dagokionez, honako hau hartuko da jarduera profesionaltzat: espezialitateren bateko irakasle izateko kontratazioa egin aurreko hiru urteetan irakaskuntza-arlotik kanpoko ohiko jarduera profesional ordaindua gauzatzea.

Salbuespenez, aurreko paragrafoan ezarritako denbora-baldintzak bete ez eta gaitasuna aitortzen zaien pertsonak kontratatu ahalko dira.

3.- Espezialitateetako irakasleek indarrean dagoen oinarrizko araudian ezarritako baldintza orokorrak bete behar dituzte irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko. Lan-erregimenean edo administrazio-erregimenean jardungo dute irakaskuntza-lanetan, aplikatu beharreko araudiaren arabera. Kontratazioa aldi baterakoa, lanaldi osokoa edo partziala izan daiteke, hezkuntza-premien arabera.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.- Titulu ofizialak lortzera bideratzen ez diren kirol-prestakuntzak.

1.- Titulu ofiziala lortzera bideratzen ez diren jarduera fisikoaren eta kirol-jardueraren arloko prestakuntzak ematen dituzten erakundeei indarrean dauden eta horiei aplikatu beharrekoak diren arauak aplikatuko zaizkie.

2.- Prestakuntza horiek ezingo dute erabili ez dekretu honetan arautzen diren ziurtagiri, maila, gradu edo titulu ofizialen izenik, ez ikastetxeen izenei dagokienik, ez eta gaizki ulerturen bat edo haiekiko nahasketaren bat eragin dezakeen izenik ere.

3.- Diplomak edo ziurtagiriak egiteko euskarrien materialak, formatuak eta tamainak argi eta garbi desberdinduko dira titulu ofizialei dagokienez indarrean dagoen araudiak ezarritakoekiko. Zehazki, hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoak ezartzen ditu titulu akademikoak eta profesionalak egiteko moduari buruzko arauak.

4.- Publizitatea egiten dutenean, argi eta garbi adierazi behar dute ikasketak ez direla ofizialak, bai eta amaieran ematen diren diplomak edo ziurtagiriak ere ez direla ofizialak.

Bigarrena.- Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren aurretik ezarrita zeuden tituluen baliokidetasuna.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren aurretik ezarrita zeuden kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren tituluak eta aipatutako Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritako irakaskuntzen erdi-mailako eta goi-mailako tituluak baliokideak izango dira ondorio guztietarako.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengoa.- Gaikuntza ematea berariazko probetan, sartzeko bestelako betebeharren balorazioan eta prestakuntza praktikoko blokearen tutore-lanetan goi-mailako kirol-teknikariei ezarritako zereginak betetzeko.

Dekretu honetan araututako kirol-modalitatean ezarritako irakaskuntzak erabat ezarri bitartean, I. eranskinean ezinbestekotzat jotzen bada ezarrita dauden lanak egiteko goi-mailako kirol-teknikariaren titulua izatea, hezkuntza-administrazioak gaitu ahal izango ditu haren eskumeneko federazioek emandako goi-mailako diploma dutenak, baldin eta beren curriculumean horretarako nahikoa prestakuntza badutela egiaztatzen badute.

Bigarrena.- Irakasleen gaikuntza pedagogia-gaitasunari buruzko ikastaroak egin bitartean.

Irakaskuntzarako gaitasun ikastaroak edo espezializazio didaktikoari buruzko ikastaroa egin bitartean, hezkuntza-organo eskumendunak Dekretu honetan araututako irakaskuntzak emateko aldi baterako gaikuntza eman ahalko die titulazio-baldintzak betetzen dituztenei eta Dekretu honetan baliokidetzat hartu den tituluren bat dutenei.

AZKEN XEDAPENA.- Indarrean sartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko uztailaren 1ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

I. ERANSKINA

ESKUBALOIKO KIROL-TEKNIKARIEN IRAKASKUNTZETARA SARTZEKO PROBA ESPEZIFIKOAK ETA KIROL-BALDINTZAK

IRAKASKUNTZETARA SARTZEKO PROBA ESPEZIFIKOAK

1.- Helburua, proben egitura eta parte-hartzearen ordena.

1.1.- Eskubaloiko kirol-teknikarien irakaskuntzetara sartzeko proben helburua da izangaiek egoera fisiko egokia eta beharrezko trebetasunak dituztela frogatzea, aukeratu duten prestakuntzan emaitza onak atzeratzeko beste, behintzat.

1.2.- Probek bi zati izango dituzte, eta haien helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak eranskin honen 4. eta 5. puntuetan ezarritakoak izango dira, hurrenez hurren.

1.3.- Parte-hartzearen ordena zozketa publikoaren bidez zehaztuko da.

2.- Proben ebaluazioa.

2.1.- Eranskin honetako 3.2. puntuan aipatzen diren ebaluatzaileek pribatuan eta independenteki jardungo dute, eta hautagaiek egindako probak baloratuko dituzte. Horretarako, leku egokian jarriko dira, eta antzeko ikus-eremuak izango dituzte.

2.2.- Probaren zati bakoitza zati horretan proposatutako helburua bakarrik ebaluatzeko erabiliko da.

2.3.- Sartzeko probetan, «Gai/Ez gai» kalifikazioa baino ez da emango. «Gai» kalifikazioa lortzeko, izangaiek proba osatzen duten bi zatiak gainditu beharko dituzte, eranskin honen 4.3. eta 5.3 paragrafoek ezartzen duten moduan.

3.- Epaimahaia.

3.1.- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak izendatuko du epaimahaia, probak antolatzen dituen ikastetxeari kontsultatu ondoren. Epaimahaiaren funtzioa probak eranskin honetan zehaztutakoaren arabera garatzea izango da.

3.2.- Honako hauek osatuko dute epaimahaia: presidente batek, idazkari batek eta hiru ebaluatzailek.

3.3.- Epaimahaiko presidentearen zeregina izango da sartzeko probak eta horiek osatzen dituzten ariketak behar bezala egiten direla bermatzea, eta, aldi berean, ziurtatzea probak osatzen dituzten helburuak, edukiak eta ebaluazioa Errege Dekretu honetan ezarritakoarekin bat datozela.

3.4.- Idazkariaren zeregina hau da: probaren akta idaztea, eta egiaztatzea Agindu honetan ezarritakoari jarraiki garatu dela. Presidentea ez dagoenean, hari dagozkion zereginak beteko ditu.

3.5.- Sartzeko probak ebaluatuko dituzten pertsonek eskubaloiko goi-mailako kirol-teknikariaren titulua izan behar dute edo irakaskuntzarako haren baliokidea dena, eta probak ebaluatzerakoan, martxoaren 5eko 361/2004 Errege Dekretuan, eskubaloiko tituluak eta irakaskuntza komunak ezartzen dituenean, adierazitako irizpideak bete beharko dituzte.

4.- Sartzeko probaren lehenengo zatia: zirkuitu teknikoa.

4.1.- Helburua.

Irakaskuntzan sartu nahi duten izangaien mugimendu-trebetasuna ebaluatzea, hain zuzen ere, eskubaloiko oinarrizko keinu teknikoak egiteko trebetasuna.

4.2.- Edukia.

Izangaiak epaimahaiak ezarriko duen ibilbidea egin beharko du eskubaloiko jokaleku batean, epaimahaiak berak ezarritako denboran; ibilbidean ondoko ariketak egin beharko ditu:

a) Baloirik gabe, korrika egin sigi-sagan 6 oztoporen artean (banderatxoak edo zutoinak).

b) Baloia bost aldiz jaurti eta jaso, hiru metrora jarritako erreferentzia batean paratuta (horma, panela,...).

c) Baloiari bote eraginez, korrika egin sigi-sagan 6 oztoporen artean (banderatxoak edo zutoinak).

d) Baloia lagun bati pasatu, desmarkea egin oztopo (banderatxoa edo zutoina) baten atzetik eta gero atzera baloia jaso.

e) Baloiari bote eraginez korrika egin eta jaurtiketa librearen marraren eta ate-marraren artean atera jaurti.

f) Leku jakin batetik eskubaloiko berariazko defentsa-lekualdaketak egin (kulunkatu) eskuinera, ezkerrera, aurrera eta atzera, eta 3 metrora jarritako erreferentziak (konoak, zutoinak, banderatxoak,...) ukitu.

g) 20 metro korrika egin zuzenean.

4.3.- Ebaluazioa.

a) Parte-hartzaileek aukera bakarra izango dute ibilbidea egiteko, eta banaka arituko dira.

b) Proben lehen zatia gainditutzat joko da izangaiak ibilbide teknikoa epaimahaiak ezarritako denboran eginez gero ondoko akats hauek egin gabe:

Lehenengoa: Bi erreferentzia baino gehiago bota.

Bigarrena: Baloiaren kontrola galdu.

Hirugarrena: Erreferentzia bat baino gehiago bota edo baloia galdu.

Laugarrena: Baloia behin baino gehiagotan galdu.

Bosgarrena: Baloia behin baino gehiagotan galdu, falta teknikoren bat egin (boteko bikoitza, urratsak, ate-eremua zapaldu&) edo aterako jaurtiketan kale egin.

Seigarrena: Erreferentzia bat baino gehiago bota.

5.- Sartzeko probaren bigarren zatia: jokoaren ezagutza eta ulermena.

5.1.- Helburua.

Jokoaren ezagutza eta ulermena ebaluatzea.

5.2.- Edukia.

Izangaiak eskubaloiko partida bat jokatu beharko du, 10 minutukoa, «lau lauren kontra» moduan, hau da, talde bakoitzean kantxako 4 jokalari eta atezaina ari direla, eta bere trebezia teknikoak eta eskubaloiaren printzipioen eta funtsen ezagutza eta ulermena aplikatu beharko ditu.

5.3.- Ebaluazioa.

a) Atezainen jarduna ez da kontuan hartuko.

b) Sartzeko probetan parte hartzen dutenek aukera bat bakarrik edukiko dute ariketa egiteko, eta epaimahaiak ondokoak ebaluatuko ditu:

- Nola aplikatzen dituzten trebezia teknikoak jokoan.

- Eskubaloiaren printzipioen eta funtsen ezagutza eta ulermena.

c) Ebaluatzaile bakoitzak egoki deritzon nota emango du, izangaiaren jokaerak eta jarduerak kontuan hartuta. Jokaerak eta jarduerak ebaluatzeko, 1. taulan jokaerak deskribatzeko agertzen den eskala erabiliko du, eta 2. taulako maiztasun-baremoa aplikatuko dio.

1. TAULA

Jokaerak deskribatzeko eskala

Jokaerak

Aktiboki parte hartzen du jokoan.

Lankidetza-estrategiak eta aurkakotasun-estrategiak erabiltzen ditu jokoan zehar.

Baloia pasatu eta jasotzen du, aurkako taldearen aterantz aurrera eginez.

Desmarkatu egiten da eta baloia duen jokalariari laguntzen dio hainbat lekutan.

Erasotzaileen ekintzei aktiboki aurre egiten die.

Jarrera positiboa azaltzen du defendatzeko eta baloia berreskuratzeko.

2. TAULA

Maiztasun-baremoa

Puntuazioa Maiztasuna

1 Ez du egiten.

2 Gutxitan egiten du eta zailtasunak ditu.

3 Batzuetan egiten du.

4 Normalean egiten du.

5 Beti ongi egiten du.

d) Proben bigarren zatia gainditutzat joko da izangaiak gutxienez ere hiru puntu lortzen baditu ebaluatutako jokaera bakoitzean, ebaluatzaile guztien kalifikazioen batez bestekoa egindakoan.

II. ERANSKINA

Moduluak eta ikasketa-karga, lanbide-profila eta eskubaloiko kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren tituluei dagozkien irakaskuntzak.

Eskubaloiko kirol-teknikaria

Ordutegiaren banaketa

Eskubaloiko kirol-teknikaria

Bloke Komuna Erdi-mailako lehen maila Erdi-mailako bigarren maila

Teoria

Orduak Praktika

Orduak Teoria

Orduak Praktika

Orduak

Kirolaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak (I / II) 15 - 30 5

Irakaskuntzaren eta entrenamenduaren oinarri psikopedagogikoak (I / II) 10 5 20 5

Kirol-entrenamendua (I / II) 15 10 30 15

Kirolaren oinarri soziologikoak 5 - -

Kirolaren antolaketa eta legedia (I / II) 5 - 5 -

Kirol-arloko lehen laguntzak eta higienea 40 10 - -

Kirolaren teoria eta soziologia - - 10 -

Guztira 90 25 95 25

Blokearen ordu-kopurua 115 120

Bloke Espezifikoa

Lanbide-garapena. 10 - 10 -

Taldeen zuzendaritza - - 10 -

Eskubaloiko banakako prestakuntza teknikoa eta taktikoa 35 15 40 20

Erasoko eta defentsako joko kolektiboa - - 35 15

Eskubaloia irakasteko eta eskubaloian entrenatzeko metodologia 30 15 35 20

Berariazko prestakuntza fisikoa - - 30 15

Joko-arauak 10 - 10 -

Eskubaloiko segurtasuna - - 10 -

Eskubaloiko jarduerak antolatzeko teknikak. 15 - - -

Guztira 100 30 180 70

Blokearen ordu-kopurua 130 250

Bloke Osagarria 30 30

Prestakuntza Praktikoko Blokea 150 200

Irakaskuntzen ordu-kopurua 420 600

Erdi-mailako lehen maila.

1.- Lanbide-profilaren deskribapena

1.1.- Lanbide-profilaren definizio orokorra.

Eskubaloiko kirol-teknikariaren erdi-mailako hasierako zikloaren ziurtagiriak egiaztatzen du haren titularrak behar beste gaitasun dituela eskubaloiaren oinarrizko printzipioen hastapenak irakasteko, bai eta kirol-modalitate horretako jarduerak antola daitezen eta haietan parte har dadin sustatzeko ere.

1.2.- Gaitasun-atalak eta horiekin lotutako moduluak

Gaitasun-atalak Lotura duten prestakuntza-moduluak

Ikasleei eskubaloiaren ezagutzaren eta ulermenaren hastapenak irakastea Bloke Komunekoak.

Eskubaloiko banakako prestakuntza teknikoa eta taktikoa.

Bloke Osagarria.

Eskubaloiko trebetasun tekniko eta taktikoak garatzea. Bloke Komunekoak.

Bloke Espezifikokoak.

Bloke Osagarrikoak.

Beheragoko mailetako kategorietako lehiaketetan taldeak edo kirolariak zuzentzea. Bloke Komunekoak.

Bloke Espezifikokoak.

Kirol-jarduerak iraun bitartean taldea bideratzea eta hari laguntzea Bloke Komunekoak.

Eskubaloiko jarduerak antolatzeko oinarrizko teknikak.

Lanbide-garapena.

Jarduera profesionala gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eta tolerantzia kontuan izanik garatuko dela beti ziurtatzea Bloke Komunekoak.

Bloke Espezifikokoak.

Bloke Osagarrikoak.

Kirolarien segurtasuna bermatzea eta, beharrezkoa balitz, lehen laguntzak aplikatzea. Bloke Komunekoak.

Bloke Espezifikokoak.

Bloke Osagarrikoak.

1.3.- Lanbide-gaitasunak.

Teknikariak gai izan behar du:

Ikasleei eskubaloiko oinarrizko elementuak ezagutarazteko, eta jokoa ulertzen laguntzeko.

Eskubaloia irakasteko, helburu, eduki eta metodologia- eta ebaluazio-jarraibideen arabera, eta jardunaren programazio orokorraren arabera.

Ikasleei eskubaloiko oinarrizko trebetasun tekniko eta taktikoak irakasteko, jokoaren testuinguruan, ekipamendu, material eta baliabide didaktiko egokiak erabiliz.

Dagokion mailaren arabera, ikasitakoaren aurrerapenak ebaluatzeko, kirolarien jardunean teknika-akatsak hautemateko, bai eta horien kausak hautemateko ere, eta horiek zuzentzeko behar adina metodo eta bitarteko aplikatzeko, hurrengo kirol-teknifikazioko faseetarako prest egon daitezen.

Eskubaloi-jokalekuetako instalazio espezifikoak erabiltzen irakasteko.

Lehiaketetan parte hartzeko beharrezkoak diren antolaketa-gestioak egiteko.

Haien mailako kirol-lehiaketetan parte hartzen dutenean zuzentzeko, jarraibide tekniko eta taktikoak emanez, bai eta bizikidetza-arauak eta kirol-jarduerari buruzko jarraibideak emanez ere.

Eskubaloian jokatzeko jantzi egokiak zein diren jakinarazteko.

Ikasmateriala hautatzeko, prestatzeko eta gainbegiratzeko.

Taldearen kontrola izateko, jarduera kohesionatuta eta dinamizatuta.

Eskubaloiaren araudiko oinarrizko arauak irakasteko eta betearazteko.

Ikasleak aurrerapen teknikoak egitera eta egoera fisikoa hobetzera bultzatzeko.

Kirolariei kirol-jardunaren arauak, balioak eta eduki etikoak jakinarazteko.

Eskubaloian ohikoenak diren lesioak prebenitzeko.

Behar izanez gero, larrialdietarako laguntza emateko, ezarrita dauden jarraibide eta protokoloei jarraiki.

Osasun-laguntza eskuragarri dagoela kontrolatzeko.

Larrialdi bat dagoenean, gaixoaren edo istripua izan duenaren lekualdaketa antolatzeko, segurtasuna zainduz eta lesioaren eta larritasun-mailaren arabera sistema egokiena aukeratuz.

Kirol-instalazioetako laguntza medikoko zerbitzuei laguntzeko.

Etengabeko prestakuntzaren aldeko jarrera azaltzeko eta ezagutzak eguneratzeko, jarduera profesionala hobe dadin.

1.4 Kirol-arloan duen lekua.

Teknikariak kirol-hastapenaren arloan gauzatuko du jarduera, oinarrizko kirolean eta jolas-kirolean. Teknikaria eskubaloiarekin lotutako erakunde publiko edo enpresa pribatu baten barnean arituko da beti.

Hona hemen bere funtzioak garatu ahal izateko dituen erakunde edo enpresa motak:

Kirol-hastapenerako eskolak eta ikastetxeak.

Kirol-klubak eta -elkarteak.

Kirol-federazioak.

Kirol-patronatuak.

Kirol-zerbitzuetako enpresak.

Ikastetxeak (eskolaz kanpoko ekintzak).

1.5.- Lan-erantzukizunak.

Teknikari honen lana bere maila baino altuagoa duten teknikari profesionalek gainbegiratzen dute oro har, eta hauek dira eskatzen zaizkion erantzukizunak:

Eskubaloia irakastea edo eskubaloian entrenatzea, kirolariak oinarrizko ezagutza tekniko eta taktikoak barneratu arte.

Helburu, bitarteko, metodo eta material egokienak hautatzea irakaskuntzarako.

Kirol-irakaskuntzaren prozesua ebaluatzea eta kontrolatzea.

Kirolariei aholkuak ematea eskubaloian jarduteari buruz.

Kirolaria edo taldea dinamizatzea eta laguntzea, haiek kirola egiten ari direnean.

Taldearen segurtasuna zaintzea, haiek kirola egiten ari direnean.

Istripuren bat gertatuz gero edo gaixotasunen bat izanez gero, lehen laguntza ematea sendagilerik ez badago.

Kirol-erakundeko arduradunak emandako jarraibide orokorrak betetzea.

GUTXIENEKO IRAKASKUNTZAK

I. BLOKE KOMUNA

1.- KIROLAREN OINARRI ANATOMIKO ETA FISIOLOGIKOEI BURUZKO MODULUA

Helburuak:

1.- Gizakiaren gorputzeko hezurren ezaugarri orokorrak deskribatzea.

2.- Artikulazioak identifikatzea eta ezaugarrien eta funtzioaren arabera sailkatzea.

3.- Jarduera fisikoari lotuta dauden biomekanikaren oinarrizko kontzeptuak interpretatzea.

4.- Giharren ezaugarririk esanguratsuenak zehaztea.

5.- Gizakiaren gorputzeko alde anatomiko handiak identifikatzea eta horien egitura eta funtzioa erlazionatzea.

6.- Bihotz eta arnas sistemako osagaien funtzioa zehaztea.

7.- Energia-metabolismoaren funtsak zehaztea.

8.- Nutrizioaren eta hidratazioaren funtsak azaltzea.

9.- Zientzia biologikoen oinarrizko terminologia erabiltzea.

Edukiak:

1.- Kirol-jardueraren oinarri anatomikoak.

1.1.- Hezurra. Ezaugarriak eta funtzioak

1.2.- Artikulazioak. Ezaugarriak, sailkapena eta propietate mekanikoak.

1.3.- Gizakiaren gorputzeko giharrak.

1.4.- Gihar-motak.

1.5.- Eskeleto-muskuluaren egitura eta funtzioa.

1.6.- Alde anatomiko nagusiak.

1.7.- Lepoa eta enborra. Gihar-egiturak eta horien funtzioa.

1.8.- Goiko gorputz-adarrak. Hezurrak. Artikulazioak eta horien mugimenduak. Gihar-multzoen funtzioa.

1.9.- Beheko gorputz-adarrak. Hezurrak. Artikulazioak eta horien mugimenduak. Gihar-multzoen funtzioa.

1.10.- Bizkarrezurra. Oinarrizko alderdiak. Okerdurak. Giharrak. Gihar-oreka.

2.- Kirol-jardueraren funts biomekanikoak.

2.1.- Lokomozio-aparatuaren biomekanikaren funtsak.

2.2.- Biomekanikaren oinarrizko kontzeptuak.

2.3.- Giza mugimenduaren biomekanika: sarrera

2.4.- Artikulazio-mugimenduaren biomekanika.

3.- Kirol-jardueraren oinarri fisiologikoak.

3.1.- Arnas aparatua eta arnas funtzioa. Ezaugarri anatomikoak. Arnasaren mekanika. Gasen trukatze eta garraioa.

3.2.- Bihotza eta zirkulazio-aparatua. Egitura eta funtzionamendua.

3.3.- Sistema baskularra. Egitura eta funtzionamendua. Odolaren zirkulazioa. Ariketari emandako zirkulazio-erantzunak. Odol-ehuna. Odola. Osagaiak eta funtzioak.

3.4.- Energia-metabolismoa. Bide metaboliko nagusiak. Nutrizioaren eta hidratazioaren oinarriak. Mantenugaiak eta ura dieta orekatuan. Elikadura eta hidratazioa ariketa fisikoa egitean.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Gizakiaren gorputzean artikulazio, hezur eta gihar-multzo nagusiak non dauden eta horien funtzioa zein den jakitea.

2.- Hezur-giharren elementu nagusiek gizakiaren gorputza zutik egoteko zer eragin duten azaltzea.

3.- Sistema kardiobaskularraren eta arnas sistemaren funtzionamendua deskribatzea, eta gasen trukatze eta garraioarekin lotzea.

4.- Gasen trukatze eta garraioan odolak duen zeregina deskribatzea.

5.- Ariketa egiten denean energia sortzeko bide metaboliko nagusiak definitzea.

6.- Kasu praktiko batean, palanka-mota nagusiak identifikatzea gizakiaren gorputzean.

7.- Giza mugimenduaren biomekanikaren oinarrizko kontzeptuak definitzea.

2.- IRAKASKUNTZAREN ETA ENTRENAMENDUAREN OINARRI PSIKOPEDAGOGIKOEI BURUZKO MODULUA

Helburuak:

1.- Haur eta gazteen ezaugarri psikologiko nagusiak eta kirol-hastapenetan duten eragina deskribatzea.

2.- Pertsonen ezaugarri psikologiko nagusiak kirol-hastapenean zein diren deskribatzea.

3.- Kirolari gazteak motibatzeko oinarrizko teknikak aplikatzea.

4.- Kiroleko ekintza tekniko-taktikoak eskuratzeko prozesua hobetzen duten faktoreak identifikatzea.

5.- Kirol-teknikariak kirol-trebetasun eta -abileziak eskuratzean betetzen duen zeregina ezagutzea.

6.- Kirol-trebetasunak irakasteko metodoak eta sistemak deskribatzea.

7.- Didaktikaren oinarrizko terminologia erabiltzea.

Edukiak:

1.- Haurren eta gazteen ezaugarri psikologikoak.

2.- Pertsonen ezaugarri psikologikoak kirol-hastapenean.

3.- Kirolari gazteen motibazioa: oinarrizko kontzeptuak.

4.- Pertsonen motibazioa kirol-hastapenean: oinarrizko kontzeptuak.

5.- Kirol-teknikariaren esku-hartze psikologikoak.

6.- Mugimendu-egintzaren ikaskuntza.

7.- Kirol-trebetasunak irakatsi eta ikasteko estiloak.

8.- Kirol-jarduera irakatsi eta ikasteko prozesuaren ebaluazioa.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Haurren eta nerabeen ezaugarri psikologikoak eta horiek kirol-jardueren antolamenduan eta garapenean duten eragina definitzea.

2.- Ikaskuntzaren printzipioak eta horiek gorputz- eta kirol-jardueren irakaskuntzan dituzten inplikazioak definitzea.

3.- Taldearen barruan komunikazio-prozesua osatzen duten elementuak, horien funtzionamendua eta kirol-irakaskuntzan duten aplikazioa adieraztea.

4.- Eskola-adineko eta nerabezaroko garapen psikomotorearen eta hazkuntza fisikoaren prozesua eta horrek kirol-trebetasunen ikaskuntzan duen eragina azaltzea.

5.- Ikaskuntzaren printzipioak eta horiek gorputz- eta kirol-jardueren irakaskuntzan duten eragina adieraztea.

6.- Kirola irakatsi eta ikasteko prozesuan esku hartzen duten faktoreak azaltzea.

7.- Kirola irakatsi eta ikasteko prozesuaren ebaluazio-motak adieraztea eta haien ezaugarriak zehaztea.

8.- Mugimendu-egintzaren ikaskuntza ebaluatzeko funtsezko alderdiak aplikatzea.

3.- KIROL-ENTRENAMENDUARI BURUZKO MODULUA.

Helburuak:

1.- Kirol-entrenamenduaren oinarrizko elementuak zein diren jakitea.

2.- Kirol-entrenamenduaren teoriaren oinarrizko terminologia erabiltzea.

3.- Oinarrizko trebetasun fisikoak ezagutzea eta adinaren arabera nola garatzen diren jakitea.

4.- Pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunak edo koordinaziokoak ezagutzea eta adinaren arabera nola garatzen diren jakitea.

5.- Oinarrizko trebetasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunak edo koordinaziokoak garatzeko oinarrizko metodoak eta baliabideak zein diren jakitea eta aplikatzea.

6.- Kirolariaren adinaren eta ezaugarrien arabera beroketa behar bezala egiteko oinarrizko kontzeptuak aplikatzen jakitea.

Edukiak:

1.- Kirol-entrenamenduaren teoria: kontzeptuak eta definizioak.

2.- Egoera fisikoa eta oinarrizko trebetasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunak edo koordinaziokoak.

3.- Oinarrizko trebetasun fisikoak. Hasteko unerik egokiena eta ondorengo garapena. Kirol-entrenamenduari buruzko kontzeptuak eta horiek adinaren arabera egokitzea.

4.- Oinarrizko trebetasun fisikoak garatzeko metodo eta bitarteko errazak.

5.- Pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunak. Hasteko unerik egokiena eta ondorengo garapena. Kirol-entrenamenduari buruzko kontzeptuak eta horiek adinaren arabera egokitzea.

6.- Pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunak edo koordinaziokoak garatzeko metodo eta bitarteko errazak.

7.- «Errekuperazio» kontzeptua.

8.- Ariketa fisikoa eta kirol osasungarria, haurtzarotik zahartzarora.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Kirol-entrenamenduaren oinarrizko elementuak identifikatzea.

2.- Kirol-entrenamenduaren oinarrizko terminologia ikasi dela eta primeran ezagutzen dela erakustea.

3.- Oinarrizko trebetasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunak edo koordinaziokoak zein diren zehaztea, eta hasteko unea noiz den eta nola garatu behar diren jakitea.

4.- Adin jakin bateko kirolari bat edo kirolari-talde bat izanik, oinarrizko trebetasun fisikoak abian jarriko diren entrenamendu-saio bat egitea.

5.- Adin jakin bateko kirolari bat edo kirolari-talde bat izanik, pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunak edo koordinaziokoak abian jarriko diren entrenamendu-saio bat egitea.

6.- Adin jakin bateko kirolari bat edo kirolari-talde bat izanik, beroketa-saio bat egitea.

7.- Trebetasun fisiko jakin bat garatzeko ariketen aukeraketa arrazoitzea: oinarrizkoa edo pertzepzio- eta mugimendu-trebetasuna/koordinaziokoa.

8.- Oinarrizko trebetasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunak edo koordinaziokoak garatzeko ariketetan gehien egiten diren akatsak identifikatzea.

9.- Oinarrizko trebetasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunak edo koordinaziokoak garatzeko behar den ekipamendua eta materiala aukeratzea eta arrazoitzea.

4.- KIROLAREN OINARRI SOZIOLOGIKOEI BURUZKO MODULUA.

Helburuak:

1.- Kirolaren bitartez transmiti daitezkeen gizarte- eta kultura-balioak identifikatzea.

2.- Kirol-teknikariak gizarte-balioak kirolaren bitartez transmititzeko egin ditzakeen esku-hartzeen ereduen ezaugarriak adieraztea.

3.- Kirol-teknikariak gizarte-balioak transmititzeko duen erantzukizunari buruz kontzientziatzea.

4.- Kirol-teknikariak gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, tolerantzia eta diskriminazio-eza transmititzeko duen erantzukizunari buruz kontzientziatzea.

5.- Norberaren egintzei buruz pertsona bakoitzak duen erantzukizuna haurrei eta gazteei ikusarazteko unean kirol-teknikariak duen zeregina zein den jakitea.

6.- Autonomia eskuratzeari buruz haurrak eta gazteak kontzientziatzeko unean kirol-teknikariak duen zeregina zein den jakitea.

7.- Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari, tolerantziari eta diskriminazio-ezari buruzko balioak transmititzeko kirol-teknikariarentzat baliagarriak izango diren metodoak identifikatzea.

Edukiak:

1.- Kirolaren gizarte- eta kultura-balioak. Hainbat ikuspuntu.

2.- Teknikariak transmiti ditzakeen gizarte- eta kultura-balioak.

3.- Kirol-teknikariaren egintzak balioak transmititzeko prozesuan.

4.- Tolerantziari, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari, eta diskriminazio-ezari buruzko balioak.

5.- Erantzukizun pertsonala.

6.- Autonomia pertsonala kirol-jarduerarekin lotutako alderdi guzti-guztietan.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Kirolari buruzko hainbat ikuspuntu alderatzea eta kirolaren bidez transmiti daitezkeen gizarte- eta kultura-balioak identifikatzea.

2.- Gizarte-balioak transmititzeko prozesuan kirol-teknikariaren egitekoak zein diren definitzea.

3.- Kirol-irakaskuntzako saio batean, behar bezala erabiltzea gizarte-balioak transmititzeko teknikak.

4.- Kirola irakasteko eta ikasteko prozesuaren bidez kirol-teknikariak gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari, tolerantziari eta diskriminazio-ezari buruz transmiti ditzakeen balioak identifikatzea.

5.- KIROLAREN ANTOLAKETA ETA LEGEDIARI BURUZKO MODULUA

Helburuak:

1.- Kirolaren eremuan Estatuko Administrazio Nagusiak, autonomia-erkidegoek eta toki-erakundeek dituzten eskumenak bereiztea.

2.- Kirol Kontseilu Gorenak, Espainiako kirol-federazioek eta lurraldeetako kirol-federazioek dituzten eskumenak eta funtzioak bereiztea.

3.- Espainian kirol-teknikariek dituzten prestakuntza-bideak desberdintzea.

4.- Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-administrazioaren egitura ezagutzea, bai eta Estatuko Administrazio Orokorrarekin duen harremana ere.

5.- Kirolaren eremuan Eusko Jaurlaritzari dagozkion administrazio-eskumenen eta berez foru-aldundienak eta udalenak direnen artean bereizten jakitea.

6.- Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen kirol-legedia jakitea, batez ere, eskola-kirolari, kirol-hastapenari eta hastapeneko beste jarduerei buruzkoa.

7.- Foru-aldundietan indarrean dagoen kirol-legedia jakitea, batez ere, eskola-kirolari, kirol-hastapenari eta hastapeneko beste jarduerei buruzkoa.

8.- Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte-eredua zein den jakitea.

Edukiak:

1.- Kirol-antolaketa Espainian.

2.- Kirol Kontseilu Gorenaren eskumenak. Autonomia-erkidegoen eskumenak. Tokiko erakundeen eskumenak.

3.- Kirol-federazioak. Espainiako kirol-federazioak: egitura eta eskumenak. Autonomia-erkidegoetako kirol-federazioak: egitura eta eskumenak.

4.- Kirol-klubak eta -elkarteak. Ezaugarriak. Funtzioak.

5.- Kirol-teknikarien prestakuntza-sistemak Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan.

6.- Kirolaren arloko administrazio-egitura Euskal Autonomia Erkidegoan.

7.- Kirolaren arloko eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoan.

8.- Toki-erakundeak: foru-aldundiak eta udalak. Eskumenak.

9.- Euskal Autonomia Erkidegoan eta toki-erakundeetan indarrean dagoen legedia.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Kirolaren arloan Estatuko Administrazio Orokorrak, autonomia-erkidegoek eta toki-erakundeek dituzten eskumenak alderatzea.

2.- Espainiako eta autonomia-erkidegoetako kirol-federazioen funtzioak alderatzea. Kirol-kluben ezaugarriak eta funtzioak deskribatzea. Kirol-teknikarien prestakuntza-egitura deskribatzea.

3.- Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-legediaren edukia eta haren ondorioak zein diren jakitea.

6.- KIROL-ARLOKO LEHEN LAGUNTZEI ETA HIGIENEARI BURUZKO MODULUA

Helburuak:

1.- Kirol-teknikariak lehen laguntzen arloko jardunean dituen mugei buruzko legedia jakitea.

2.- Lesioak eta zauriak identifikatzea eta horien larritasun-maila ebaluatzea.

3.- Lehen laguntzako metodoak eta teknikak aplikatzea.

4.- Lesioak edo zauriak dituzten pertsonak ebakuatzeko protokoloak aplikatzea.

5.- Kiroleko higieneari buruzko printzipio orokorrak azaltzea.

6.- Ariketa fisikoa egin ondorengo errekuperatze-teknikak deskribatzea.

7.- Produktu kaltegarriak hartzeak (droga-mendekotasuna...) gizakiaren organismoan eragiten dituen ondorioak zein diren jakitea.

8.- Tabakismora eta alkoholismora eramaten duten faktoreak identifikatzea eta mendekotasun horiek kirolari gazteen organismoan dituzten ondorioak definitzea.

Edukiak:

1.- Lehen laguntzak. Legedia. Kirol-teknikariak lehen laguntzen arloko jardunean dituen mugak. Lehen laguntzak: sarrera.

2.- Bihotz-biriketako bizkortzea (BBB).

3.- Bularreko angina eta miokardio-infartua. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

4.- Odoljarioak. Lehen mailako esku-hartzea odoljarioetan. Ebakuazioa. Talkaren kontrola.

5.- Zauriak. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

6.- Kontusioak. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

7.- Lokomozio-aparatuaren traumatismoak. Lehen mailako esku-hartzea.

Ebakuazioa.

8.- Garezurreko eta aurpegiko traumatismoa. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

9.- Bizkarrezurreko traumatismoak. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

10.- Politraumatismoa duen gaixoa. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

11.- Erredurak. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

12.- Pertsona zaurituaren ebaluazioa.

13.- Shocka. Etiologia. Seinaleak eta sintomak. Lehen mailako esku-hartzea.

14.- Konbultsio-koadroak. Seinaleak eta sintomak. Lehen mailako esku-hartzea.

15.- Histeria-atakea. Lehen mailako esku-hartzea.

16.- Beroak eragindako arazoak. Prebentzioa. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

17.- Alergia-erreakzioa. Prebentzioa. Lehen mailako esku-hartzea.

18.- Koma diabetikoa. Intsulina-kolpea.

19.- Higienea eta higienea kirolean.

20.- Ariketa fisikoaren ondorengo errekuperazio-teknikak.

21.- Droga-mendekotasun nagusiak. Tabakismoa. Alkoholismoa.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Istripua izan duen norbaiti buruzko ebaluaziorako jarraitu beharreko prozedura azaltzea eta erakustea.

2.- Modelo eta manikiei bihotz eta arnas errekuperazioko teknikak aurretiaz erabakitako denbora jakin batez behar bezala aplikatzea.

3.- Bere kordean dagoen gaixo heldu baten eta konorterik gabe dagoen beste baten eztarriko trabamendurako teknikak behar bezala aplikatzea.

4.- Kasu desberdinak izanik, simulazio-saioetan ondokoak egitea:

5.- Immobilizazio-teknikak, aurretiaz erabakitako hausturetarako.

6.- Odoljarioak geldiarazteko maniobrak.

7.- Istripua izan dutenak lekualdatzeko maniobrak, lesioaren larritasun-maila kontuan izanik. Errekuperazio-teknikak aplikatu.

8.- Kasu praktiko batean, immobilizazio-teknika bat proposatzea hausturaren bat izan dezakeelako.

9.- Bizkarrezurrean traumatismoa duen baten kasu praktiko batean, kirol-teknikariak zauritua lekualdatzeko maniobran duen zeregina definitzea eta ebakuatzeko modua aukeratzea.

10.- Kirol-teknikari batek koma diabetikoan dagoen edo intsulina-kolpea izan duen kirolari batekin egin beharreko jarduna adieraztea.

11.- Tabakismoak, drogazaletasunak eta edari alkoholdunen kontsumoak pertsonaren osasunean duten eragina azaltzea.

12.- Higienearen ikuspuntutik, kirolariek entrenamendu-saio edo lehiaketaren batean parte hartu ondoren bete beharreko neurriak eta egin beharreko jarraipena deskribatzea.

II. BLOKE ESPEZIFIKOA

1.- LANBIDE-GARAPENARI BURUZKO MODULUA

Helburuak:

1.- Eskubaloiko kirol-teknikariaren erdi-mailako hasierako zikloari dagokion ziurtagiriaren titularrei aplikatu beharreko lan-arloko legedia jakitea.

2.- Lanbidean jarduteko lege-baldintzak zein diren jakitea.

3.- Eskubaloiko kirol-teknikariaren erdi-mailako hasierako zikloaren ziurtagiriari dagozkion eskumenak, funtzioak, zereginak eta erantzukizunak ezagutzea.

4.- Eskubaloiaren eta Euskadiko Eskubaloi Federazioaren lurralde-antolamenduari buruzko oinarrizko sistema ezagutzea.

5.- Eskubaloiko kirol-teknikarien Espainiako prestakuntza-egitura ezagutzea.

6.- Eskubaloiak Euskadin eta Espainian izan duen bilakaera historikoa ezagutzea.

Edukiak:

1.- Lan-harremanei buruzko legedia: oinarrizko arauak. Lan-kontratua. Kontratazio-modalitateak. Lan-harremana aldatzea, etetea eta iraungitzea. Gizarte Segurantza. Lanbidean jarduteko lege- eta zerga-arloko baldintzak. Besteren konturako langilea: lan-harremanak dakartzan eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak. Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorra. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ). Eskubaloiko erdi-mailako hasierako zikloaren ziurtagiriari dagokion ordaindu gabeko lana.

2.- Kirol-teknikariaren irudia, lege-esparrua: lanbidean jarduteko baldintza administratiboak.

3.- Eskubaloiko kirol-teknikarien erdi-mailako hasierako zikloari dagokion ziurtagiriaren lanbide-gaitasunak: eskubaloiko kirol-teknikariek beren jardueraren esparruan eta kirolarien adinaren arabera dituzten zereginak. Zereginen mugak.

4.- Lan-erantzukizunak. Eskubaloiko teknikariaren erantzukizun-erregimena lanbidean jardutean: erantzukizun zibila eta erantzukizun penala.

5.- Espainiako Eskubaloiko Errege Federazioa (RFEBM): antolaketa eta funtzioak. Entrenatzaileen antolaketa RFEBM federazioaren barruan.

6.- Lurralde-antolamendua eta Euskadiko Eskubaloi Federazioa.

7.- Eskubaloiko kirol-teknikarien prestakuntza-planak.

8.- Eskubaloiaren historia Euskadin eta Espainian. Eskubaloi-klubak. Sailkapena eta ezaugarriak.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Erdi-mailako hasierako zikloaren ziurtagiriari dagokion lanbidean jarduterakoan aplikagarria den lan-arloko legedia aipatzea. Eskubaloiko kirol-teknikari lanetan jarduteko beharrezkoak diren administrazio-, lan- eta zerga-izapideak deskribatzea.

2.- Eskubaloiko teknikariaren erdi-mailako hasierako zikloaren ziurtagiriari dagozkion eskumenak, zereginak eta mugak deskribatzea. Lanbidearen jardunean kirol-teknikari bati dagozkion eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak deskribatzea.

3.- Lanbidearen jardunean kirol-teknikariak dituen erantzukizun zibilak eta penalak bereiztea. Kasu praktiko batean, kirol-teknikariak dituen erantzukizun zibilak eta penalak definitzea.

4.- Eskubaloiak Estatuan eta autonomia-erkidego batean dituen antolakuntza-egiturak definitzea eta horiek bereiztea. Euskadiko Eskubaloi Federazioaren eskumenak deskribatzea.

5.- Espainiako eskubaloiko kirol-teknikarien prestakuntzari dagokion egitura ofiziala ezartzea.

6.- Eskubaloiko oinarrizko klub baten funtzionamendua deskribatzea.

2.- ESKUBALOIKO BANAKAKO PRESTAKUNTZA TEKNIKO ETA TAKTIKOARI BURUZKO MODULUA

Helburuak:

1.- Taldeko kirolen oinarrizko ezaugarriak ezagutzea.

2.- Eskubaloiko banakako teknika eta taktikari eta taktika kolektiboari dagokion oinarrizko terminologia ezagutzea eta erabiltzea.

3.- Eskubaloiko banakako teknika eta taktikari eta taktika kolektiboari buruzko oinarrizko elementuak ezagutzea.

4.- Eskubaloiko banakako oinarrizko elementu tekniko eta taktikoak ezagutzea eta erabiltzea kirol-hastapenaren garaian.

5.- Eskubaloiko banakako oinarrizko elementu teknikoak eta taktikoak ezagutzea eta erabiltzea.

Edukiak:

1.- Taldeko kirolen oinarrizko ezaugarriak.

2.- Oinarrizko definizioak. Terminologia, nomenklatura eta sinbologia. Mugimendu-egintzaren oinarrizko eskema.

3.- Erasoaren eta defentsaren helburuak. Erasoa. Helburuak. Aurkaria gainditzeko erak: desmarkea eta iskin egitea. Taldearen antolaketa erasoan. Defentsa. Helburuak. Markaketa, mozketak eta laguntzak. Taldearen antolaketa defentsan. Lekualdaketak. Oinarrizko jarrera. Atezaina.

4.- Baloia eramatea. Paseak eta harrerak. Bote eraginez aurrera joatea. Jaurtiketak eta geldiketak. Jaurtiketak. Indarrez eta zehaztasunez jaurtitzeko oinarrizko elementuak. Jaurtiketaren oinarrizko alderdi taktikoak.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Taldeko kirolen oinarrizko ezaugarriak deskribatzea.

2.- Eskubaloiko oinarrizko ekintzak deskribatzea. Eskubaloiaren banakako oinarri teknikoak eta taktikoak azaltzea.

3.- Kirolarien oinarrizko posizioak eta lekualdaketak azaltzea, jokalekuan duten kokapenaren arabera.

4.- Azaltzea zer parametro hartu behar diren kontuan eskubaloiko entrenamendu-saioak diseinatzeko.

5.- Eskubaloiko banakako elementu tekniko-taktikoak ikasteko saioak behar bezala diseinatzea eta ordenatzea.

6.- Eskubaloiko banakako oinarrizko elementu tekniko-taktikoak ikasteko erabil daitezkeen ariketa praktikoak zehaztea, gauzatzeko eragileen arabera. Elementu tekniko-taktikoak gauzatzerakoan dauden zailtasunak eta egiten diren akats ohikoenak, horiek egitearen kausak eta eragozteko eta/edo zuzentzeko modua adieraztea.

7.- Banakako elementu tekniko-taktiko jakin baten benetako irudiak erabiliz, gauzatzean egin diren akatsak eta koordinazio-akatsak hautematea, eta zuzentzeko ariketak proposatzea.

3.- ESKUBALOIA IRAKASTEKO ETA ESKUBALOIAN ENTRENATZEKO METODOLOGIARI BURUZKO MODULUA I

Helburuak:

1.- Jokoaren ezaugarriak eta metodologian duten eragina ulertzea.

2.- Irakasteko metodoak eta estiloak helburuen eta edukien arabera erabiltzea, ikasleen adinera egokiturik.

3.- Didaktikaren printzipioak eskubaloia irakasteko eta ikasteko prozesuari aplikatzea.

4.- Metodologia-progresio bat erabiltzea eskubaloia irakasterakoan.

5.- Eskubaloiaren hastapenei dagozkien banakako eduki tekniko-taktikoak eta eduki taktiko kolektiboak zehaztea.

6.- Hastapenetarako erabil daitezkeen irakasteko metodo eta estiloen ezaugarriak zehaztea.

7.- Ebaluatzeko oinarrizko baliabideak eta tresnak ezagutzea.

Edukiak:

1.- Eskubaloiaren ikaskuntza. Ikaskuntza haurrekin. Ikaskuntzan eragiten duten baldintzak eta faktoreak. Ikaskuntza lehenengo etapetan. Hastapenen etapa. Ezaugarri orokorrak.

2.- Eskubaloiaren hastapenen etaparako programazioa diseinatzeko eta garatzeko oinarriak. Programazioaren kontzeptua. Oinarrizko programazio bat diseinatzea hastapenen etaparako. Entrenamendu-saioa.

3.- Eskubaloiaren hastapenen faseak. Esku hartzeko erak. Hastapenaren etapako metodo eta baliabide didaktiko espezifikoak.

4.- Jokoaren ezaugarriak. Egiturazko osagaiak eta osagai funtzionalak. Jokoaren zikloa. Eraso-defentsa. Printzipio metodologikoak. Esku hartzeko eredua eta joera metodologikoak. Eskubaloi-jokoa ikuspuntu metodologiko batetik deskribatzea eta aztertzea.

5.- Prestakuntzako etapak. Kirolari baten prestakuntza-prozesua. Prestakuntza-etapak eskubaloian.

6.- Oinarri didaktikoak. Irakasteko eta ikasteko prozesuaren izaera. Irakasteko eta ikasteko prozesuaren egituraketa eskubaloian. Mugimenduaren ikaskuntza. Mugimendu-trebetasunak eskubaloian.

7.- Metodologia-progresioa. Eskubaloia irakasteko eta eskubaloian entrenatzeko etapak. Irakasteko eta ikasteko jarduerak diseinatzea.

8.- Eskubaloian ikasitakoa ebaluatzeko oinarrizko baliabideak eta tresnak.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Eskubaloiko terminologiarekin eta sinbologiarekin lotutako oinarrizko alderdiak ongi jakitea.

2.- Kirolarien eta instalazioen ezaugarriak behar bezala identifikatzen diren kasu batean:

2.1.- Programan egin beharreko jardueren sekuentzia aukeratzea.

2.2.- Jardueren sekuentzia justifikatzea, eskubaloia ikasteko programaren arabera.

2.3.- Eskubaloia irakasteko eta ikasteko prozesua indartzeko erabil daitezkeen bitartekoak eta baliabideak (erakustaldiak, ikus-entzunezkoak, laguntzak&) erabiltzea.

2.4.- Eskubaloiaren hastapenak irakasteko metodologia-progresioak egitea.

2.5.- Banakako elementu tekniko-taktikoak ikasteko saioak behar bezala diseinatzea eta ordenatzea.

3.- Irakaskuntza-ikaskuntzako alegiazko egoera batean edo alegiazko entrenamendu batean, ikaslearen alderdi hauek baloratzea:

3.1.- Taldearekin komunikazio ona izaten utziko dion leku batean jartzea.

3.2.- Taldea kontrolatzeko eta motibatzeko jarrera egokia hartzen duen.

3.3.- Saioaren helburuei eta edukiei buruzko informazioa argi eta zehatz eman duen.

3.4.- Kirolarien eboluzioari erreparatzen dien eta behar bezala jakinarazten dizkien egindako aurrerapenak eta akatsak.

3.5.- Eskubaloi-saioa nola joan den ebaluatzeko kontuan hartu beharreko parametroak adierazi dituen.

4.- JOKO-ARAUEI BURUZKO MODULUA.

Helburuak:

1.- Eskubaloi-jokoan esku hartzen duten elementuek arauei dagokienez dituzten ezaugarriak ezagutzea.

2.- Eskubaloiaren araudiko oinarrizko arauak irakastea.

Edukiak:

1.- Erreferentzia espazialei buruzko arauak. Denbora-erreferentziei buruzko arauak. Mugikariari eta hura jokoan erabiltzeari buruzko arauak. Jokalariaren jokalekuko portaerari buruzko arauak. Arbitroari, kronometratzaileari eta idazkariari buruzko arauak.

2.- Kirolari gazteek oinarrizko arauak ikasteko prozesua: mugimendu-garapenaren etapa bakoitzera egokitzea arauak.

3.- Gizabidea eta joko garbia errespetatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Kasu praktiko batean:

1.1.- Joko-arauak eskubaloiko partida batean zehar aplikatzea.

1.2.- Araua aplikatzearen zergatia justifikatzea.

2.- Kasu praktiko batean:

2.1.- Arbitroaren keinuak eta jarraibideak interpretatzea.

2.2.- Arbitroaren jarduerak azaltzea joko-arauen aplikazioaren bidez.

3.- Oinarrizko kirolariekin jokatutako eskubaloi-partida baten kasuan, arbitro-lanak egitea araudia behar bezala aplikatuz.

4.- Eskubaloiko arauekin lotutako egoera zehatzak grafikoen bidez garatzea eta azaltzea. Adieraztea zer aldaketa egin daitezkeen tokiko lehiaketa ez-ofizialetan, kluben artekoetan nahiz eskolartekoetan, lehiaketak erakargarriagoak eta motibagarriagoak izan daitezen.

5.- ESKUBALOIKO JARDUERAK ANTOLATZEKO TEKNIKEI BURUZKO MODULUA

Helburuak:

1.- Eskubaloian diharduten erakundeen ezaugarriak azaltzea.

2.- Eskubaloiko oinarrizko klub baten antolaketa zehaztea.

3.- Eskubaloiko kirol-teknikariaren erdi-mailako hasierako zikloari dagokion ziurtagiria duen pertsonak kirol-jarduerak antolatzeko eta sustatzeko erabil ditzakeen oinarrizko teknikak ezagutzea.

Edukiak:

1.- Eskubaloian diharduten erakundeak. Sailkapena eta ezaugarriak.

2.- Eskubaloiko oinarrizko erakunde baten egituraketa.

3.- Kirol-jarduerak antolatzeko oinarrizko teknikak. Oinarrizko proiektuak egitea.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Eskubaloiko oinarrizko erakunde bat diseinatzea.

2.- Eskubaloia sustatzeko jarduera baten oinarrizko proiektua egitea.

III. BLOKE OSAGARRIA

1.- EUSKARA TEKNIKOARI BURUZKO MODULUA

Helburuak:

1.- Kirola oro har hartuta, oinarrizkoak eta espezifikoak diren egiturak identifikatzea.

2.- Izendapen berriak egitean irizpideren bat izatea eta esamolde atzerritarrak alferrik ez erabiltzea.

3.- Euskaraz dagoen oinarrizko eta berariazko kontsulta-materialaren berri izatea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan terminologiaren arloan inplikatuta dauden erakunde nagusien berri ere.

4.- Kontzeptuen egituraketa abiapuntu hartuta, kirolarekin lotutako terminologia mugatzea.

5.- Kirol-terminologia dagokion testuinguruan erabiltzea eta ezagutzea.

Edukiak:

1.- Neologia edo termino berrien sorkuntza: forma-neologia: eratorpena, hitz-elkarketa. Maileguak: maileguen tipologia, irizpideak.

2.- Hizkuntz materialak eta dokumentu-materialak: dokumentu-tipologia idatzia eta ahozkoa. Kontsultak egiteko tokiak: terminologia-jarduerarekin zerikusia duten erakunde nagusiak.

3.- Kirol-terminologia: kirolaren egituraketa logiko-kontzeptuala. Kirol-terminologia: instalazioen eta ekipamenduen eremu semantikoak, langileen eremu semantikoa; kirol-modalitate edo -espezialitatearekin berarekin, erakunde eta garapenarekin lotura duten berariazko kontzeptuak. Kirolarekin lotutako terminoak aurkitzea eta ateratzea dokumentu-iturrietatik.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Norbera ikasten ari den kirol-modalitatean edo -espezialitatean gehien erabiltzen diren kontzeptu eta hizkuntza-egiturak jakitea eta horiek erabiltzea.

2.- Hiztegia ondo erabiltzen jakitea, hizkuntza finkatzeko edo gehiago ikasteko.

2.- TESTU-PROZESADORE ETA KALKULU-ORRIEI BURUZKO MODULUA

Helburuak:

1.- Testu baten oinarrizko erabilera. Testu-blokeak idaztea, ezabatzea, aukeratzea eta mugitzea; dokumentuak irekitzea eta gordetzea.

2.- Dokumentuak aurkezteko modua antolatzea, formatuak, letra-tipoak, goiburuak, eta ortografiaren eta gramatikaren berrikusketa erabiltzea.

3.- Testuaren formatua lantzea, kazetaritzako taulak eta zutabeak erabilita.

4.- Testuak eta grafikoak dituzten dokumentuak sortzea, dokumentuetan irudiak hautatzea eta erabiltzea.

5.- Kalkulu-orri batek dituen aukerak jakitea, eta aplikazio horrek erabiltzen dituen terminoen esanahia ezagutzea, adibidez, hauena: liburua, orria, gelaxka, errenkada, zutabea, balio erlatiboa edo absolutua, barrutia, funtzioa.

6.- Kalkulu-orri bat erabiltzen trebatzea, eta gero kirolarekin zerikusia duten egoerak eta arazoak konpontzeko erabiltzea, beharrezkoa bada.

7.- Kalkulu-orri bat kirolarekin zerikusia duten kalkulu-problemak ebaztera bidera daitekeen programa dela jakitea.

8.- Datuak eta lortutako emaitzak grafikoki adieraztea, kalkulu-orriak erabilita.

Edukiak:

1.- Testu-prozesadorea:

1.1.- Dokumentuak editatzea eta horietan aldaketak egitea.

1.2.- Formatuak, letra-tipoak eta estiloak.

1.3.- Zutabeak, taulak eta beste elementu grafiko batzuk txertatzea.

1.4.- Word programa erabiltzea web-orriak sortzeko.

1.5.- Dokumentuak zabaldu eta hainbat biltegiratze-unitatetan eta karpetetan gordetzea.

1.6.- Testuari forma ematea, zenbait letra-tipo eta estilo aplikatuta.

1.7.- Elementu grafikoak txertatzea, dokumentua behar bezala aurkezteko.

1.8.- Word programa erabiltzea web-orriak sortzeko.

2.- Kalkulu-orriak:

2.1.- Gelaxken eta barrutien formatua kalkulu-orrian.

2.2.- Barrutien kopia erlatiboa eta absolutua.

2.3.- Formulen eta funtzioen sintaxia.

2.4.- Lotura duten grafiko-motak zein diren jakitea.

2.5.- Kalkulu-orriaren aplikazio sinpleak egitea.

2.6.- Lortu nahi dena bilatzeko aukeraren ezaugarriak erabiltzea, tresna hori oso baliagarria dela ikusteko.

2.7.- Kalkulu-orria erabiltzea, zenbakiz adierazi daitezkeen prozesuak simulatzeko balio baitu. Kirolarekin zerikusia duten adibideak.

2.8.- Kirolarekin zerikusia duten datuak grafikoen bidez adieraztea.

2.9.- Kirolarekin zerikusia duten problema sinpleak ebaztea, horiek grafikoen bidez adieraztea eta grafikoak interpretatzea.

2.10.- Parametroak aldatuz gero grafikoetan gertatzen diren bariazioak aztertzea.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Testu-prozesadorea.

1.1.- Dokumentu idatziak egiteko testu-prozesadoreak zer aukera dituen jakitea.

1.2.- Testu idatziak zenbait formatutan egitea: gutunak, txostenak, eskemak, aurkezpen-orriak, lanak, liburuxkak...

1.3.- Dokumentuak diseinatzea, elementu grafikoak eta testuak integratuta.

2.- Kalkulu-orriak

2.1.- Kalkulu-orria erabiltzea, kirolarekin zerikusia duten problemak ebazteko eta oinarrizko kalkuluak egiteko.

2.2.- Kalkulu-orri bat erabiltzea, kirolarekin zerikusia duten egoerak eta problemak ebazteko programatu baitaiteke.

2.3.- Lortutako emaitzak interpretatzea eta grafikoki adieraztea.

3.- KIROL EGOKITUAREN OINARRIEI BURUZKO MODULUA

Helburuak:

1.- Kirol egokituaren hastapenak eta garapena identifikatzea.

2.- Kirol egokituaren oinarrizko antolakuntza-egiturak eta haren modalitateak jakitea.

3.- Gutxitasun-motei buruzko deskribapena jakitea.

4.- Gutxitasunarekin zerikusia duen terminologia identifikatzea.

5.- Gutxitasunen bat duten pertsonek kirol egokituan ikasteko dituzten zailtasunak hautematea.

6.- Jakitea, gutxitasun-motaren arabera, zer sistema eta metodo dauden gutxitasunen bat duten kirolariek kirol-modalitate horretan jarduteko beharrezkoak diren trebetasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunak garatzeko.

Edukiak:

1.- Kirol egokituaren oinarrizko antolakuntza-egitura.

2.- Kirol egokituaren historia.

3.- Gutxitasun-moten ezaugarriak.

4.- Gutxitasunaren arloko terminologia.

5.- Gutxitasunen sailkapen taxonomikoa.

6.- Kirol egokituan ikasteko arazoak hautemateko prozedurak.

7.- Sailkapen funtzionala eta kirol-hastapenean duen eragina.

8.- Joko egokitua, kirolaren aurreko urratsa baita.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Kirol egokituaren historia deskribatzea.

2.- Kirol egokituaren antolaketa-egitura deskribatzea.

3.- Gutxitasun-motak, haien ezaugarriak eta sailkapen mediko nahiz funtzionala deskribatzea.

4.- Terminologia zuzen erabiltzea.

5.- Ikasteko arazoak identifikatzea gutxitasunen bat duten pertsonengan, ikasten ari diren kirol-modalitate edo -espezialitatearen arabera.

6.- Didaktika egokia aplikatzea espezialitatearen alderdi bat irakasteko gutxitasun fisiko, psikiko eta sentsorialen bat duten pertsonei.

7.- Joko egokituak diseinatzen jakitea.

IV. PRESTAKUNTZA PRAKTIKOKO BLOKEA

Helburua

Eskubaloiko kirol-teknikariaren erdi-mailako hasierako zikloari dagokion Prestakuntza Praktikoko Blokeak, martxoaren 5eko 361/2004 Errege Dekretuan xedatutako helburuez gain, helburu hau du: ikasleek prestakuntzaldian eskuratutako gaitasunak era praktikoan garatzea (eta horretarako prestakuntza teorikoan eta praktikoan eskuratutako ezagutzak eta trebetasunak egoera errealetan aplikatzea) eta beharrezkoa den esperientzia lortzea eraginkortasunez jarduteko eskubaloiaren hastapenak irakastean, kirol-jardunean taldea bideratzean eta laguntzean eta, halaber, kirolarien segurtasuna bermatzean.

Garapena

1.- Eskubaloiko kirol-teknikariaren erdi-mailako hasierako zikloari dagokion prestakuntza praktikoa eskubaloiaren hastapen- eta entrenamendu-saioetara jarraitasunez joatean datza, aurretiaz ezarritako denbora-epe batez, esleitutako tutore batek ikuskatzen duela eta horretarako hautatutako taldeak esleituta. Denbora-epe horretan, eskubaloiaren hastapenerako saioak egingo dira (Prestakuntza Praktikoko Blokearen denbora guztiaren % 50etik % 60ra bitartean), eskubaloi-talde bat zuzentzekoak (denboraren % 15etik % 25era bitartean), eta oinarrizko kirola sustatzekoak (denbora guztiaren % 20tik % 40ra bitartean).

2.- Prestakuntza Praktikoko Blokeak hiru fase hauek izango ditu: behaketa-fasea, lankidetza-fasea eta jardun ikuskatuaren fasea.

3.- Hiru faseak amaitzean, ikasleek praktiken memoria egingo dute, eta tutoreak eta prestakuntza eman dion ikastetxeak ebaluatuko dute.

Ebaluazioa.

1.- Prestakuntza Praktikoko Blokean, «gai / ez gai» kalifikazioa baino ez da emango. «Gai» kalifikazioa lortzeko, honako hauek bete beharko dituzte ikasleek:

1.1.- Fase bakoitzerako ezarritako orduen % 80ra joatea gutxienez.

1.2.- Lan-saioetan gogotsu parte hartzea.

1.3.- Saio horietako bakoitzean prestakuntza-helburuak lortzea.

1.4.- Hizkera garbia eta berariazko terminologia zuzena erabiltzea.

2.- Praktiken memoria behar bezala aurkeztu beharko dute, eta gutxienez ere honako atal hauek izan beharko ditu:

2.1.- Testuingurua; hots: ikastetxearen egitura eta funtzionamenduaren deskribapena, praktiketan erabilitako instalazio eta espazioen deskribapena, eta praktikaldian izandako talde edo taldeen deskribapena.

2.2.- Praktiken garapena:

2.3.- Saio bakoitzeko praktikei buruzko jarraipen-fitxak, faseen arabera taldekatuta.

2.4.- Praktiken autoebaluazioari buruzko txostena.

2.5.- Tutorearen ebaluazio-txostena.

Erdi-mailako bigarren maila

1.- Lanbide-profilaren deskribapena.

1.1.- Lanbide-profilaren definizio orokorra.

Eskubaloiko kirol-teknikariaren tituluak egiaztatzen duenez, titularrak beharrezko gaitasunak ditu eskubaloiaren irakaskuntza programatu eta abian jartzeko, kirolarien gauzatze teknikoa eta taktikoa hobetzearren, bai eta kirol-modalitate horretako tarteko kategorietako kirolari eta taldeak entrenatzeko ere.

1.2.- Gaitasun-atalak eta horiekin lotutako moduluak

Gaitasun-atalak Lotura duten prestakuntza-moduluak

Eskubaloiaren irakaskuntza programatzea eta abian jartzea, eta eskubaloi-jokalarien eta -taldeen entrenamenduak zuzentzea. Bloke Komunekoak.

Bloke Espezifikokoak.

Bloke Osagarria

Kirolariak eta taldeak zuzentzea eskubaloi-lehiaketetan. Bloke Komunekoak.

Bloke Espezifikokoak.

Bloke Osagarria

1.3.- Lanbide-gaitasunak.

Teknikariak gai izan behar du:

Eskubaloiaren irakaskuntza programatzeko eta irakasteko eta ikasteko prozesua ebaluatzeko.

Eskubaloia irakasteko, kirolariak ezagutza teknikoak eta taktikoak hobetu ditzan.

Ikaskuntzaren aurrerapena ebaluatzeko.

Eskubaloi-jokalarien jardunean teknika- eta taktika-akatsak identifikatzeko, horien kausak hautemateko, eta horiek zuzentzeko behar adina metodo eta bitarteko aplikatzeko, hurrengo kirol-teknifikazioko faseetarako prest ego daitezen.

Entrenamenduaren epe labur eta ertainerako berariazko programazioa eta programazio operatiboa egiteko.

Entrenamendu-saioak kirol-helburuen arabera zuzentzeko, segurtasun-baldintzak bermatuta.

Bere mailan, eskubaloi-jokalarien egokitzapen fisikoa zuzentzeko kirol-errendimenduaren arabera.

Eskubaloi-lehiaketetan taldeak edo kirolariak zuzentzeko eta lehiaketen arautegia betearazteko.

Kirol-lehiaketan aplikatu beharreko planteamendu taktikoa egiteko.

Lehiaketaren barruan kirolarien edo taldeen jardun teknikoa eta taktikoa zuzentzeko.

Eskubaloian jardutearekin lotutako jarduerak antolatzeko.

Kirolariaren edo taldearen jarduna ebaluatzeko lehiaketaren ondoren.

Jokalekuetan dagoen osasun-laguntza erabiltzeko aukera kontrolatzeko.

Goi-mailako kirol-errendimenduko prozesuetan sartzeko moduko ezaugarri fisikoak eta psikikoak dituzten pertsonak aurkitzen laguntzeko.

Eskubaloiko jarduerak garatzeko ekintza-plana ezartzeko, proposatutako kirol-helburua lor dadin, betiere segurtasun-baldintzak bermatuta eta kirolarien egoera fisikoa eta interesak kontuan hartuta.

Bere lanarekin zerikusia duen informazio teknikoa detektatu eta interpretatzeko, eta, hartara, teknika eta joera berriak txertatu eta sektoreko ekipo zein material berriak erabili ahal izateko.

Lanbide-jardueran eragina duten aldaketa teknologiko, ekonomiko eta sozialak eta antolamendu-aldaketak hauteman eta interpretatzeko.

Prozesuaren ikuspegi osoa eta integratzailea izateko, instalazioen zein ekipamenduen funtzioa eta dagokion lanaren teknika-, pedagogia-, antolamendu-, ekonomia- eta giza dimentsioak barne hartuta.

1.4.- Kirol-arloan duen lekua.

Titulu honek ziurtatzen duenez, titularrak bere erantzukizunak modu autonomoan edo erakunde publiko edo enpresa pribatu batean betetzeko nahikoa ezagutza eta lanbide-gaitasun eskuratu ditu.

Eskubaloiaren irakaskuntza eta entrenamenduaren eremuan egingo du bere jarduera. Hona hemen bere funtzioak garatu ahal izateko dituen erakunde- edo enpresa-motak:

Eskubaloiaren kirol-irakaskuntzako nukleoak eta kirol-eskolak.

Eskubaloi-klubak edo kirol-elkarteak.

Eskubaloiko lurralde-federazioak.

Kirol-patronatuak.

Kirol-zerbitzuetako enpresak.

Ikastetxeak (eskolaz kanpoko ekintzak).

1.5.- Lan-erantzukizunak.

Kirol-teknikari honi erantzukizun hauek eskatzen zaizkio:

Eskubaloia irakastea kirolariaren gauzatze teknikoa eta taktikoa hobetu arte.

Eskubaloi-taldeak eta -jokalariak entrenatzea.

Kirol-irakaskuntzaren prozesua kontrolatzea eta hari buruzko ebaluazioa egitea.

Dagokion mailaren arabera, kirol-errendimendua kontrolatzea.

Eskubaloi-talde eta -jokalarien zuzendaritza teknikoaz arduratzea, kirol-lehiaketetan parte hartzen dutenean.

IRAKASKUNTZAK

I. BLOKE KOMUNA

1.- KIROLAREN OINARRI ANATOMIKO ETA FISIOLOGIKOEI BURUZKO MODULUA II.

Helburuak:

1.- Gorputz-segmentuen ezaugarri anatomikoak ezagutzea eta haien mugimenduak interpretatzea.

2.- Gihar-uzkurduraren mekanika azaltzen jakitea.

3.- Lege mekanikoen oinarrizko funtsak gizakiaren mugimendu-moten ezagutzan aplikatzea.

4.- Bihotz eta arnas sistemaren erantzunak ariketarekin lotzea.

5.- Energia-metabolismoaren oinarriak interpretatzea.

6.- Nerbio-sistema zentralaren funtzionamenduaren oinarriak eta mugimendu-egintzaren kontrolean duen inplikazioa ezagutzea.

7.- Nerbio-sistema autonomoaren funtzionamenduaren oinarriak eta gizakiaren gorputzaren sistema eta aparatuen kontrolean duen inplikazioa deskribatzea.

8.- Digestio-aparatuaren eta giltzurrunen funtzionamenduaren oinarriak deskribatzea.

Edukiak:

1.- Kirol-jardueraren oinarri anatomikoak:

1.1.- Hezurrak, artikulazioak eta giharrak, eta horien mugimendu analitikoak: sorbalda, ukondoa, eskumuturra eta aldaka, belauna, orkatila eta oina.

1.2.- Gihar-uzkurduraren mekanika eta motak.

2.- Lokomozio-aparatuaren biomekanikaren funtsak.

2.1.- Kirol-biomekanika: sarrera.

2.2.- Gizakien mugimenduan diharduten indarrak.

2.3.- Gizakiaren mugimenduaren grabitate-zentroa eta oreka.

2.4.- Gizakiaren mugimenduaren azterketa zinematikoa eta dinamikoa: sarrera.

2.5.- Gizakiaren mugimenduaren printzipio biomekanikoak.

3.- Kirol-jardueraren oinarri fisiologikoak:

3.1.- Ariketa fisikoaren fisiologiaren oinarrizko kontzeptuak.

3.2.- Bihotz eta arnas sistema eta ariketei ematen dien erantzuna.

3.3.- Energia-metabolismoa.

3.4.- Ariketa fisikora egokitzea.

3.5.- Gihar-uzkurduraren fisiologia. Gihar-zuntzak eta energia-prozesuak.

3.6.- Nerbio-sistema zentrala.

3.7.- Nerbio-sistema autonomoa.

3.8.- Sistema endokrinoa. Hormona nagusiak. Berariazko ekintzak.

3.9.- Digestio-aparatua eta digestio-funtzioa.

3.10.- Giltzurruna, haren funtzioa eta jarduera fisikoaren ondorioak giltzurrunean.

3.11.- Trebetasun fisikoen fisiologia.

3.12.- Elikadura eta kirola.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Giharrek gorputz-segmentuen artikulazio-mugimenduetan betetzen dituzten funtzioak bereiztea.

2.- Gizakiaren gorputzak dituen artikulazioen mugikortasunaren maila eta mugak zehaztea.

3.- Gihar-uzkurduraren mekanika definitzea eta motak identifikatzea.

4.- Gizakiaren gorputzaren kanpoko indarrak eta horiek kirol-mugimenduan duten esku-hartzea identifikatzea.

5.- Hezur- eta gihar-elementu nagusiek gizakiaren gorputzaren jarrera estatikoan eta dinamikoan duten eragina azaltzea.

6.- Gizakiaren mugimenduan parte hartzen duten indarrak azaltzea.

7.- Grabitate-zentroak gizakiaren gorputzaren orekan duen inplikazioa frogatzea.

Mugitzen ari den pertsona baten irudiak izanik, gizakiaren mugimenduaren printzipio biomekanikoak era aplikatuan azaltzea.

8.- Bihotz eta arnas sistemaren fisiologia azaltzea eta egitura bakoitzean luzaroan egindako ariketari erantzuteko gertatzen diren egokitzeak ondorioztatzea.

9.- Mugimendu-egintzan esku hartzen duten nerbio-sistemako gune eta bideen eskemak egitea.

10.- Nerbio-sistema sinpatikoek eta parasinpatikoek jarduera fisiko bat egiten ari den gizaki baten organismoaren funtzioen kontrolean dituzten inplikazioak azaltzea.

11.- Hormona-sistemak esfortzu handiko ariketan duen eragina eta ariketa luzerako nola egokitzen den azaltzea.

12.- Kirolariek esfortzu handiko ariketetan eta ariketa luzeetan dituzten nutrizio- eta hidratazio-beharrak deskribatzea.

2.- IRAKASKUNTZAREN ETA ENTRENAMENDUAREN OINARRI PSIKOPEDAGOGIKOEI BURUZKO MODULUA II.

Helburuak:

1.- Kirol-jarreren ikaskuntzan eragina duten alderdi psikologikorik garrantzitsuenak zein diren jakitea.

2.- Kirolarien funtzionamendu psikologikoa hobetzeko estrategiak aplikatzea.

3.- Kirol-entrenamenduari eta -lehiaketari lotutako faktore eta arazo emozionalak identifikatzea.

4.- Kirol-optimizazioan eragiten duten pertzepzio-faktoreak identifikatzea.

5.- Hartutako erabakiek kirol-errendimenduan duten ondorioa ebaluatzea.

6.- Kirol-ikaskuntzak hobetzeko praktikaren baldintzak diseinatzea.

7.- Kirol-taldeen zuzendaritzari lotutako alderdi psikologikoak ezagutzea.

B.2 Edukiak:

1.- Kirol-jarreren ikaskuntzarekin zerikusia duten alderdi psikologikoak.

2.- Lehiaketa-kirolaren behar psikologikoak.

3.- Kirol-entrenamenduaren ezaugarri psikologikoak.

4.- Lehiarako gaitasunaren garapena kirol-entrenamenduaren bitartez: kontzeptuak eta estrategiak.

5.- Lehiaketako errendimenduarekin lotutako alderdi psikologikoak.

6.- Kirol-taldeen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

7.- Kirol-ikaskuntzak optimizatzeko prozesua.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Kirolariak entrenamenduaren eta lehiaketaren esparruan dituen behar psikologiko nagusiak deskribatzea, eta entrenamendurako atxikiduran eragina izan dezaketen aldagai psikologikoak kontrolatzeko moduak deskribatzea.

2.- Kasu praktiko bat izanik, entrenatzaileak entrenamenduari atxikitzea eta gauzatze teknikoko jarrera bat eta kirol-jarrera bat ikasteko aukera emango duten estrategia psikologikoak erabiltzen dituen adibide bat lantzea.

3.- Pertzepzio-prozesuek kirol-optimizazioan betetzen duten zeregina aztertzea.

4.- Hartutako erabakiek kirol-errendimenduan duten ondorioa ebaluatzea.

5.- Kirol-ikaskuntzak hobetzeko jardueraren baldintzak diseinatzea.

6.- Faktore emozionalek informazioaren prozesatze kontzientean duten eragina deskribatzea.

3.- KIROL-ENTRENAMENDUARI BURUZKO MODULUA II

Helburuak:

1.- Kirol-entrenamenduaren teoria orokorra eta teoria horren oinarri diren printzipioak eta faktoreak zein diren jakitea.

2.- Oinarrizko trebetasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunak edo koordinaziokoak garatzeko sistemak eta metodoak zein diren jakitea eta horiek erabiltzea.

3.- Kirol-entrenamendua planifikatzeko eta kontrolatzeko oinarrizko elementuak zein diren jakitea, eta oinarrizko programak diseinatzea.

4.- Trebetasun kognitiboak eta jarrera-trebetasunak prestatzeko oinarrizko kontzeptuak zein diren jakitea eta interpretatzea.

Edukiak:

1.- Kirol-entrenamenduaren programazioa. Alderdi orokorrak. Kirol-entrenamenduaren helburuak. Printzipioak. Egitura. Kirol-entrenamenduaren aldagaiak.

2.- Kirol-entrenamendu orokorra eta espezifikoa.

3.- Oinarrizko trebetasun fisikoak garatzeko metodoak eta bitartekoak.

4.- Pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunak edo koordinaziokoak garatzeko metodoak eta bitartekoak.

5.- Oinarrizko trebetasun fisikoen eta pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunen edo koordinaziokoen balorazioa.

6.- Kirolean, kirolarien adinaren eta ezaugarrien araberako eskakizun metabolikoen azterketa.

7.- Gizakiaren trebetasun psikikoak eta jarrera-trebetasunak kirolean aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Adin jakin bateko kirolari edo kirolari-talde batentzat eta haien zenbait ezaugarri zehaztuta, kirol-denboraldi baterako entrenamenduaren programazioa, plangintza eta periodizazioa egitea.

2.- Adin jakin bateko kirolari edo kirolari-talde batekin eta haien zenbait ezaugarri zehaztuta, oinarrizko trebetasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunak edo koordinaziokoak garatzeko ariketa-progresio bat egitea.

3.- Oinarrizko trebetasun fisikoren bat eta/edo pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunen edo koordinaziokoren bat garatzea helburu duen saioa behar bezala egin den ebaluatzean kontuan hartu beharreko faktoreak zerrendatzea.

4.- Oinarrizko trebetasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunak edo koordinaziokoak garatzeko ariketetan gehien egiten diren akatsak identifikatzea.

5.- Oinarrizko trebetasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunak edo koordinaziokoak garatzeko zer material behar den deskribatzea eta arrazoitzea.

6.- Trebetasun fisiko jakin bat garatzeko metodo bat aukeratu izana arrazoitzea.

7.- Dauden prozesu metabolikoak bereiztea eta horiek zenbait kirol-entrenamendu motatara egokitzea.

8.- Oinarrizko trebetasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunak edo koordinaziokoak lantzeko entrenamenduaren ezaugarri nagusiak deskribatzea.

9.- Kirolarien egoera fisikoan eragiten duten trebetasun psikikoak eta jarrera-trebetasunak prestatzeko oinarriak zehaztea.

4.- KIROLAREN ANTOLAKETA ETA LEGEDIARI BURUZKO MODULUA II

Helburuak:

1.- Nazioarteko Komite Olinpikoaren, Espainiako Komite Olinpikoaren eta nazioarteko federazioen eskumenak eta funtzioak zehaztea.

2.- Joko Olinpikoen ezaugarri nagusiak zein diren jakitea.

Edukiak:

1.- Mugimendu Olinpikoa.

2.- Espainiako Komite Olinpikoa. Antolaketa, eskumenak eta funtzioak. Nazioarteko Komite Olinpikoa. Antolaketa, eskumenak eta funtzioak.

3.- Nazioarteko federazioak.

4.- Joko Olinpikoak.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Espainiako Komite Olinpikoaren eta Nazioarteko Komite Olinpikoaren funtzioak eta eskumenak deskribatzea. Joko Olinpikoen antolaketari buruzko ezaugarriak azaltzea.

5.- KIROLAREN TEORIARI ETA SOZIOLOGIARI BURUZKO MODULUA

Helburuak:

1.- Antzinako kirolaren eta egungo kirolaren arteko ezberdintasunak azaltzea.

2.- Kirolaren fenomenoa gizarte aurreratuetan masiboki hedatzea eragin duten faktore nagusiak zehaztea.

3.- «Kirol» hitzaren bilakaera etimologikoa zein den jakitea.

4.- Kirolaren ezaugarriak interpretatzea.

5.- Egungo gizartean kirola hedatzea eragin duten faktoreak zehaztea.

6.- Kirolaren eduki etikoa eta kirol-etika desitxuratzen duten arrazoiak zein diren jakitea.

7.- Kirolak egungo gizartean betetzen duen zeregina identifikatzea.

8.- Kirolaren bilakaeraren eta Espainiako gizartearen garapenaren arteko lotura ezartzea.

Edukiak:

1.- Kirolaren bilakaera historikoa.

2.- Kirola gaur egungo gizartean.

3.- «Kirola» hitzaren etimologia.

4.- Kirolaren ezaugarriak.

5.- Kirola hedatzea eragin duten faktoreak.

6.- Kirola eta gatazka.

7.- Kirolaren osagai etikoa.

8.- Kirolaren oinarri soziologikoak.

9.- Kirol-ohituren bilakaera Espainiako gizartean.

10.- Kirolaren eta gizarteko beste sektore batzuen arteko elkarreragina.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Antzinako kirolaren eta egungo kirolaren ezaugarriak deskribatzea eta alderatzea.

2.- Egungo gizartean kirolaren adierazgarri diren materialak eta sinboloak identifikatzea.

3.- Kirolaren ezaugarriak aztertzea eta ezaugarri horietako bakoitzaren lehentasunaren arabera kirol-jarduera moduak osatzen direla ulertzea.

4.- Kirola gizartean hedatzea eragin duten faktoreak baloratzea.

5.- Kirola egiteko eskarian eragiten duten faktore sozialak zehaztea.

6.- Kirola egiteko eskariak egungo gizartean duen dibertsifikazioa aztertzea.

II BLOKE ESPEZIFIKOA

1.- LANBIDE-GARAPENARI BURUZKO MODULUA II

Helburuak:

1.- Eskubaloiko kirol-teknikariak egin dezakeen laneko legedia, orientazioa eta lan-merkaturatzea ezagutzea.

2.- Eskubaloiko kirol-teknikariaren eskumenak, funtzioak, zereginak eta erantzukizunak ezagutzea.

3.- Espainiako Eskubaloiko Errege Federazioaren antolaketa eta funtzioak ezagutzea.

4.- Entrenatzaileen Eskola Nazionalaren antolaketa eta funtzioak ezagutzea.

5.- Araudi orokorra, topaketa eta lehiaketetako araudia eta diziplinazko araudia ezagutzea.

6.- Eskubaloiko teknikarien lanbideek Europar Batasuneko herrialdeetan duten garapen-maila zehaztea, eta Espainiako teknikarien eta Europako herrialde horietako profesionalen lanbide-parekotasuna zehaztea.

Edukiak:

1.- Gizarte- eta lan-mundurako orientazioa eta han txertatzea. Eskubaloiko kirol-teknikariaren irudia. Lege-esparrua: lan-eskakizunak: Gizarte Segurantzara afiliatzea. Afiliazioaren eskubideak eta betebeharrak. Langile autonomoen araubide berezia. Bere konturako langilearen zerga-betebeharrak. Zerga zuzenak eta zeharkakoak. Tasak edo kontribuzioak. Zerga-betebeharrak ez betetzea. Kirol-enpresa txikiak eratzeko izapideak eta baliabideak.

2.- Eskubaloiko kirol-teknikariari dagozkion lanbide-eskumenak: eskubaloiko kirol-teknikariek beren jardueraren esparruan dituzten funtzioak eta zereginak. Eskubaloiko kirol-teknikariak bere zereginean dituen mugak eta erantzukizunak. Kirol-teknikariaren erantzukizuna dopinaren gaian.

3.- Eskubaloi-lehiaketak antolatzea. Eskubaloiko jarduerak antolatzea eta zuzentzea.

4.- Espainiako Eskubaloiko Errege Federazioa. Antolaketa eta funtzioak. RFEBM federazioaren estatutuak. Xedapen orokorrak eta berariazko xedapenak.

5.- Entrenatzaileen Eskola Nazionalaren araudia.

6.- RFEBM federazioaren araudiak.

7.- Eskubaloiko teknikariak Europar Batasuneko herrialdeetan: lanbide-garapena Europar Batasuneko herrialdeetan. Langileen zirkulazio librea. Lanbide-garapena Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetan. Tituluen baliokidetasunak. Europar Batasuneko lehiaketak.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Eskubaloiko kirol-teknikariaren lan-merkatuak dituen ezaugarriak definitzea. Lanbidean norberaren kontura jarduteko beharrezkoak diren administrazio-, lan- eta zerga-izapideak deskribatzea. Lanbidearen jardunean, kirol-teknikari batek lanari eta zergei dagokienez dituen eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak deskribatzea. Langile autonomo bati aplikatzekoak diren zergak zerrendatzea.

2.- Eskubaloiko kirol-teknikarien berezko funtzioak eta zereginak deskribatzea. Eskubaloi-talde bat zuzentzeari dagozkion funtzio eta zeregin ohikoenak deskribatzea. Eskubaloiko kirol-teknikariak dopinaren eta dopinari buruzko problematikaren gaian duen erantzukizuna identifikatzea.

3.- Behar bezala zehaztutako kirol-lehiaketako programa batetik abiatuta:

3.1.- Antolaketa-egitura deskribatzea.

3.2.- Erabilgarri dauden giza baliabideak definitzea.

3.3.- Programa gauzatzeko beharrezkoak diren giza baliabideak definitzea.

4.- RFEBM federazioaren eskumenak eta funtzioak zerrendatzea.

5.- Entrenatzaileen Eskola Nazionalaren eskumenak eta funtzioak zerrendatzea.

6.- Araudi orokorra, topaketa eta lehiaketetako araudia eta diziplinazko araudia erabiltzea.

7.- Eskubaloiko kirol-teknikariek Europar Batasunean dituzten lan-aukerak definitzea, bai eta nazioartean duten lanbide-garapena ere. Eskubaloiko teknikariaren jardun profesionalak Europar Batasuneko herrialde batetik bestera dituen antzekotasunak eta desberdintasunak zehaztea, bai eta tituluen baliokidetasunak ere.

2.- TALDEEN ZUZENDARITZARI BURUZKO MODULUA I

Helburuak:

1.- Entrenatzailearen eta taldeko kideen artean komunikazio-sistema desberdinak erabiltzea.

2.- Entrenatzailearen eta jokalariaren arteko komunikazio-prozesua nahiz entrenatzailearen eta taldearen artekoa ulertzea.

3.- Eskubaloi-jokoaren garapena aztertzeko metodoak ezagutzea eta aplikatzea.

4.- Eskubaloi-jokoaren garapena aztertzeko metodoak ezagutzea eta aplikatzea.

5.- Eskubaloi-jokalariari entrenamendu-garaian eragiten dioten baldintza psikologikoak ezagutzea.

6.- Eskubaloi-jokalariak lehiaketan zehar dituen ezaugarri psikoafektiboak ezagutzea eta hautematea, eta ezaugarri horiei eragiten dieten baldintza psikologikoak ezagutzea.

Edukiak:

1.- Komunikazioa entrenamendu-prozesuan: entrenatzaileen eta jokalarien arteko komunikazio-sistemak. Entrenatzailearen eta jokalariaren arteko komunikazioan dauden zailtasunak eta oztopoak. Entrenatzailearen autoritatea. Entrenatzailearen jarrerak eta jokabideak.

2.- Eskubaloiko teknikariak jokalari bakoitzarekin eta talde osoarekin dituen harremanak: teknikariaren esku-hartzeak eta bitartekotza. Estrategia espezifikoak: banakako elkarrizketak, saioak talde txikian eta talde handian&

3.- Jokoaren behaketa: jokoa zuzenean edota grabatutako irudietan behatzeko metodologia.

4.- Eskubaloiko entrenamendua: entrenamenduaren justifikazioa. Adin bakoitzaren arabera entrenamenduan kontuan hartu beharreko alderdi psikologikoak. Entrenamenduaren faseak.

5.- Eskubaloi-lehiaketa: oinarrizko alderdiak. Lehiaketaren antagonismoa. Lehiaketaren emaitzak. Eskubaloi modernoaren eskakizunak. Lehiaketako gatazkak. Lehiaketaren estresa. Lehiaketaren alderdi positiboak.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Eskubaloi-partida batean zehar jokoaren garapena aztertzea, honako hauei dagokienez: jokalarien jokabidea, entrenatzailearen jarrera eta entrenatzailearen eta jokalarien artean ikus daitekeen harremana.

2.- Partidetan zehar jokoa behatzeko eta aztertzeko irizpideak deskribatzea.

3.- Adinaren arabera eskubaloiko entrenamenduan eragiten duten baldintza psikologikoak definitzea.

4.- Eskubaloi-lehiaketako kategoria bakoitzean eragiten duten faktore exogenoak eta endogenoak bereiztea.

3.- ESKUBALOIKO BANAKAKO PRESTAKUNTZA TEKNIKO ETA TAKTIKOARI BURUZKO MODULUA

Helburuak:

1.- Eskubaloiko banakako elementu tekniko-taktikoen ezagutza sakontzea.

2.- Banakako elementu tekniko-taktikoen eskakizunak aztertzea.

3.- Eskubaloiko banakako teknika eta taktika irakasteko eta haietan entrenatzeko bitartekoak eta baliabideak erabiltzea.

Edukiak:

1.- Banakako elementu tekniko-taktikoak:

1.1.- Erasorakoak: oinarrizko jarrera, baloirik gabeko lekualdaketak, baloira egokitzea eta hura erabiltzea, baloiarekin lekualdatzea (pauso-zikloa), boteak, paseak, harrerak, jaurtiketak eta lekualdatze-iskinak.

1.2.- Defentsarakoak: oinarrizko jarrera, lekualdaketak, urrutiko markaketak eta hurbileko markaketak, aurkariarenganako kontrola, mozketak eta blokeoak.

1.3.- Atezainarenak: oinarrizko jarrera, egoera, lekualdaketak, esku-hartzeak (geldiketak eta urrunketak).

2.- Banakako printzipio taktikoak:

2.1.- Erasorakoak: espazioak sortzea/okupatzea, progresioa/finkaraztea, sakonera/zabalera, pase-lerroa/hartzea, laguntza bilatzea / laguntza ematea, jarraitutasuna.

2.2.- Defentsarakoak: aurrea hartzea / espazioak okupatzea, mozketa-lerroa, asmoa kentzea, jarraitutasuna, defentsan elkarlanean aritzea.

3.- Banakako teknika-taktika. Ohar orokorrak. Banakako alderdi taktikoak.

4.- Banakako eduki tekniko-taktikoak irakasteko eta haietan entrenatzeko metodologia.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Lehiaketa ofizial baten barruan dagoen talde baten kasu praktiko batean, jokalarien eta taldearen entrenamendua egituratzea eta planifikatzea.

2.- Banakako elementu tekniko-taktikoak gauzatzerakoan ohikoenak diren akatsak adieraztea, bai eta nola hauteman daitezkeen ere, eta akatsak zuzentzeko erabil daitezkeen ariketak ezartzea. Irudi errealak erabiliz, fase bakoitzeko gauzatze-akatsak hautematea eta haien kausak identifikatzea, eta akatsak zuzentzeko erabil daitezkeen ariketak ezartzea.

3.- Eskubaloiko kirol-entrenamenduen programa bat aukeratzea, eta haren helburuak eta edukiak ordenatzea. Metodologia-progresio bat diseinatzea eta garatzea, banakako eduki tekniko-taktikoak irakasteko. Bananako eduki tekniko-taktikoak ikasterakoan ikasleek egiten dituzten aurrerapenak ebaluatzeko irizpideak definitzea.

4.- ERASOKO ETA DEFENTSAKO JOKO KOLEKTIBOARI BURUZKO MODULUA I

Oinarrizko prestakuntza-helburuak

1.- Erasorako baliabide taktiko kolektiboak eta erasoko joko-sistemak ezagutzea.

2.- Defentsarako baliabide taktiko kolektiboak eta defentsako joko-sistemak ezagutzea.

3.- Taktika kolektiboa entrenatzearen sistematika erabiltzea eskubaloian jarduteko.

4.- Erasoko eta defentsako joko kolektiboaren eskakizunak aztertzea, eta baliabide taktiko kolektibo bakoitza irakasteko, hobetzeko eta entrenatzeko faktoreak identifikatzea.

Edukiak:

1.- Erasoko joko kolektiboa. «Erasoko taktika kolektibo» kontzeptua eta faktore erabakigarriak.

2.- Erasoko joko kolektiboaren printzipio orokorrak. Erasoko taktika kolektiboaren printzipio espezifikoak eta esanahi praktikoa.

3.- Erasoko jokoaren faseak. Jokoaren faseen definizioa eta kontzeptu orokorra. Kontzeptua eta helburuak.

4.- Funtsezko baliabide taktikoak: asimetriak (2x1, 3x2&)

5.- Baliabide taktiko sinpleak: baloiaren zirkulazioak eta jokalarien zirkulazioak.

6.- Oinarrizko baliabide taktikoak. Pasatu eta alde. Jarraikako progresioak. Gurutzatzeak. Blokeoak. Kokagune-trukeak. Gortinak, pantailak.

7.- Baliabide taktiko konplexuak.

8.- Prozedura taktikoak.

9.- Defentsako joko-sistemak: 3-3 (pibot batekin), 2-4 (bi pibotekin).

10.- Defentsako joko kolektiboa. «Defentsako taktika kolektibo» kontzeptua eta faktore erabakigarriak.

11.- Defentsako joko kolektiboaren printzipio orokorrak. Defentsako taktika kolektiboaren printzipio espezifikoak eta esanahi praktikoa.

12.- Defentsako jokoaren faseak. Kontzeptua eta helburuak.

13.- Aurretiko baliabide taktikoak edo berehalakoak: erantzukizunen banaketa.

14.- Baliabide taktiko prebentiboak: kulunkatzea, euskarria.

15.- Baliabide taktiko erreaktiboak: doblatzea edo «laguntza», aurkari-aldaketak, lerradurak, pasatu eta alderi erantzuteko defentsa, kontrablokeoa, hesi dinamikoa.

16.- Baliabide taktiko aktiboak: flotazioa, ez-pareari eraso egitea, eta bi baten aurka.

17.- Defentsako joko-sistemak: banakakoak, zonakakoak, mistoak edo konbinatuak.

17.1.- Defentsa-blokeoan eta jaurtiketa-lerroan 6-0 sistema.

17.2.- 5-1 sistema klasikoa eta haren aldaerak.

17.3.- 4-2 sistema.

17.4.- 3-3 sistema.

17.5.- 3-2-1 sistema.

18.- Kontsiderazio taktiko kolektiboak.

19.- Jokoaren faseetan baliabide taktiko kolektiboak ikasteko eta entrenatzeko metodologia espezifikoa (praktikak).

20.- Erasoko eta defentsako joko-sistemak ikasteko eta entrenatzeko metodologia espezifikoa (praktikak).

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Erasorako baliabide taktiko kolektiboen kontzeptuak eta helburuak ezagutzea eta ulertzea.

2.- Erasorako baliabide taktiko kolektiboak gauzatzeko erak eta haien aldagaiak frogatzea.

3.- Erasoko joko-sistemen funtzionamenduaren faseak deskribatzea.

4.- Defentsarako baliabide taktiko kolektiboen kontzeptuak eta helburuak ezagutzea eta ulertzea.

5.- Defentsarako baliabide taktiko kolektiboak gauzatzeko erak eta haien aldagaiak frogatzea.

6.- Defentsako joko-sistemen funtzionamenduaren faseak deskribatzea.

7.- Erasorako eta defentsarako baliabide taktiko kolektiboetan egiten diren pertzepzio-, erabaki- eta gauzatze-akats eta -zailtasun ohikoenak hautematea eta adieraztea, bai eta zergatik gertatzen diren eta ez gertatzeko eta/edo konpontzeko zer era dauden ere. Horretarako, jokoaren egoera errealak edo bideo bidez grabatutako irudiak erabiliko dira.

8.- Bi talde eskubaloi-partida batean parte hartzen ari diren kasu praktiko batean, erasorako eta defentsarako baliabide taktiko kolektibo eraginkorrenak proposatzea, erabilitako erasoko eta defentsako joko-sistema desberdinetarako.

5.- ESKUBALOIA IRAKASTEKO ETA ESKUBALOIAN ENTRENATZEKO METODOLOGIARI BURUZKO MODULUA II

Helburuak:

1.- Eskubaloia irakasteko eta ikasteko prozesuaren ezagutzan sakontzea.

2.- Eskubaloia irakasteko eta eskubaloian entrenatzeko programazioen ereduak ezagutzea.

3.- Ikaskuntza espezifikoko eta hobekuntzako etapen eduki tekniko eta taktikoak zehaztea.

4.- Irakaskuntza-metodo eta -estilo eraginkorrenak aplikatzea eskubaloiko banakako teknika eta taktikak nahiz taktika kolektiboak ikasteko, ikaskuntza espezifikoko eta hobekuntzako etapetan.

5.- Eskubaloian entrenatzeko sistemak aplikatzea ikaskuntza espezifikoko eta hobekuntzako etapetan.

Edukiak:

1.- Eskubaloia irakasteko eta ikasteko prozesuak: eskubaloiari aplika dakizkiokeen kirol-irakaskuntzako metodoak.

2.- Eskubaloiaren kirol-ikaskuntzaren ezaugarriak.

3.- Eskubaloia irakasteko eta eskubaloian entrenatzeko programazioa: irakaskuntzaren eta entrenamenduaren programazioa eta plangintza. Eskubaloia irakasteko eta eskubaloian entrenatzeko aplika daitezkeen programazioen ereduak. Unitate didaktikoak: ezagutu eta sortu. Saioen ereduak eta ezaugarriak.

4.- Trebetasun tekniko-taktikoak eskuratzeko prozesuan esku hartzen duten mekanismoak.

5.- Irakasteko eta ikasteko prozesua optimizatzea.

6.- Eskubaloiko banakako teknika eta taktikak eta taktika kolektiboak irakasteko metodologia.

7.- Banakako teknika eta taktikak eta taktika kolektiboak irakasteko eta haietan entrenatzeko metodoak eta estiloak.

8.- Ikaskuntza espezifikoko eta hobekuntzako etapetan eskubaloia irakasteko eta ikasteko prozesuaren egitura.

9.- Emaitzak ezagutzea eta jakinaraztea. Pertzepzio-faktoreen garrantzia. Erabakiak hartzea, banaka nahiz taldeka.

10.- Etapa bakoitzaren ezaugarriak. Helburuak. Edukiak. Metodologia. Ebaluazio-irizpideak.

11.- Kirol-talentuak aurkitzea, aukeratzea eta prestatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Eskubaloia ikastearen ezaugarri bereizgarriak definitzea.

2.- Eskubaloi-entrenamenduen saioetako eta etapetako helburuak ezartzeko erabiliko diren irizpideak definitzea.

3.- Eskubaloi-talde baten kasu praktiko batean, entrenamendua planifikatzea denbora-tarte jakin baterako.

4.- Ezaugarri jakin batzuk dituen eskubaloi-talde baten kasu praktiko batean, entrenamendua planifikatzea kirol-denboraldi bateko epe baterako.

5.- Trebetasun tekniko-taktikoak eskuratzeko prozesuan esku hartzen duten mekanismoak ezagutzea.

6.- Ikaskuntza espezifikoko eta hobekuntzako etapetan eskubaloia irakasteko eta eskubaloian entrenatzeko prozesua programatzen ikastea.

7.- Eskubaloi-taldeen errendimendua kontrolatzeko erabilitako sistemak definitzea.

8.- Kirol-talentuak aurkitzeko, aukeratzeko eta prestatzeko metodoak zehaztea.

6.- PRESTAKUNTZA FISIKOARI BURUZKO MODULUA (EGOKITZAPEN FISIKOA) I

Helburuak:

1.- Jokalariak eskubaloiko trebetasun tekniko-taktikoak gauzatzeko orduan gaitasun fisikoek eta pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunek zer eragin duten ezagutzea.

2.- Eskubaloi-taldeen egokitzapen fisikoaren programaziorako eta plangintzarako irizpideak ezagutzea, eta taldeetan aplikatzea.

3.- Eskubaloiko egokitzapen fisikorako sistemak ezagutzea eta aplikatzea.

Edukiak:

1.- Gaitasun fisikoak garatzea, eskubaloiko ariketa espezifikoen bidez. Oinarrizko gaitasun fisikoen garapena kontrolatzea.

2.- Eskubaloiko eredua. Ikaskuntza espezifikoko eta hobekuntzako etapa.

3.- Eskubaloiko ereduaren egitura funtzionala.

4.- Erasoaren eta defentsaren arteko elkarrekintza, jokoaren oinarrizko elementua.

5.- Prestakuntza fisikoaren funtzioa eta helburuak ereduan.

6.- Eskubaloiko trebetasun espezifikoen hobekuntza.

7.- Eskubaloiari dagozkion mugimendu-trebetasunak. Mugimendu-trebetasunen eraginkortasuna jokoko egoeretan.

8.- Eskubaloian behar diren gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimendu-gaitasunak aztertzea.

9.- Eskubaloiari dagozkion gaitasun fisikoak garatzeko metodoak eta baliabideak. Gaitasun fisikoen bilakaera ikaskuntza espezifikoko eta hobekuntzako etapetan.

10.- Taldeko kirolak programatzea, antolatzea eta kontrolatzea. Eskubaloiari dagokion egokitzapen fisiko espezifikoan eragiten duten aldagaiak programatzea, antolatzea eta kontrolatzea. Entrenamendua zenbat aldiz egiten den eta kargen dinamika orokorra. Kargen oinarrizko antolaketa eta egitura mikrozikloan eta saioan.

11.- Egokitzapen fisikoa, lesiorik eta desorekarik ez egoteko bidea. Eskubaloiari dagozkion mugimendu-trebetasun espezifikoak hobetzeko egokitzapen fisikoari buruzko metodo eta baliabide espezifikoak.

12.- Eskubaloiari dagozkion mugimendu-trebetasun espezifikoak, energiaren ekoizpena erregulatzeko eta kontrolatzeko sistema.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Eskubaloi-jokalariak banakako trebetasun tekniko-taktikoak gauzatzeko orduan gaitasun fisikoek edota oinarrizko gaitasunek eta pertzepzio- eta mugimendu-gaitasunek zer eragin duten zehaztea.

2.- Eskubaloi-talde baten egoera fisikoa lantzeko entrenamenduen epe luzerako programazioa egiteko irizpideak definitzea.

3.- Eskubaloi-talde baten kirol-denboraldi baterako entrenamenduaren programazioa egitea, kontuan hartuta zein diren prestakuntza fisikoaren, banakako teknika eta taktikak entrenatzearen eta taktika kolektiboak entrenatzearen beharrak lehiaketa-aldien arabera, eta trebetasun fisiko edo oinarrizko trebetasunak entrenatzeko sistema justifikatuz.

4.- Ezaugarri jakin batzuk dituen eskubaloi-talde baten kasu praktiko bat izanik, egoera fisikoaren entrenamendua programatzea kirol-denboraldiko epe jakin baterako, hauek ezarriz:

4.1.- Denboraldiko helburu espezifikoak.

4.2.- Periodizazio orokorra.

4.3.- Jokalarien kirol-errendimendua kontrolatzeko irizpideak.

7.- JOKO-ARAUEI BURUZKO MODULUA II

Helburuak:

1.- Eskubaloiko araudiaren ezagutzan eta interpretazioan sakontzea.

2.- Eskubaloiko araudia egoera errealetan aplikatzea.

3.- Araudia baliabide estrategiko gisa erabiltzea jokalariak eta eskubaloi-taldeak prestatzerakoan.

4.- Arbitroen jarraibideak eta haien jokaerak interpretatzea kirol-lehiaketetan.

Edukiak:

1.- Joko-arauak. Jokatzeko lekua. Eremu baimenduak, debekatuak eta erdidebekatuak. Partida baten iraupena. Jokoko mugikaria. Taldea. Jokalariak eta atezaina. Mugikariarekin dagoen harremana. Baloia jokatzeko erak. Aurkariarekiko portaera. Zigor teknikoak. Abantailaren legea. Jaurtiketa librea. 7 metroko jaurtiketa. Zigor diziplinarioak. Joko-etenaldiak eta jokoari berriro ekitea. Arbitro-taldea.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Joko-arauen oinarrizko ezagutza izatea, eta oinarrizkoa ulertzea.

2.- Araudia baliabide estrategiko gisa erabil daitekeela frogatzea.

3.- Kasu praktiko bat izanik:

3.1.- Eskubaloi-partida batean behar bezala egitea arbitro-lanak.

3.2.- Arbitroaren jarduerak azaltzea, joko-arauak aplikatuz.

VIII.- ESKUBALOIKO SEGURTASUNARI BURUZKO MODULUA I

Helburuak:

1.- Eskubaloian gainkarga dela-eta lesio ohikoenak zein izaten diren jakitea eta horiek eragozteko dauden bitartekoak eta metodoak jakitea.

2.- Eskubaloian, zeharkako agenteak direla-eta lesio ohikoenak zein izaten diren jakitea eta horiek eragozteko dauden bitartekoak eta metodoak jakitea.

3.- Eskubaloiko instalazioak eta tresnak egiteko erabiltzen diren material nagusiak ezagutzea, eta jakitea zer eragin duten lesioen sorreran.

Edukiak:

1.- Eskubaloian haur eta gaztetxoen artean gainkargagatik sortzen diren lesio ohikoenak.

2.- Eskubaloian zeharkako agenteak direla-eta gertatzen diren lesio ohikoenak.

3.- Eskubaloiko instalazioak eta tresnak egiteko erabiltzen diren materialak, eta zer eragin duten lesioen sorreran.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Irakasteko edo entrenatzeko saioetan zehar ager daitezken arrisku-egoerak deskribatzea.

2.- Eskubaloiko istripu-mota ohikoenak deskribatzea.

3.- Eskubaloiko lesio edo traumatismo esanguratsuenen kasuan, honako hauek adieraztea:

3.1.- Horiek prebenitzeko kontuan hartu beharreko alderdiak

3.2.- Horiek eragiten dituzten kausak.

3.3.- Sintomak.

3.4.- Jarduteko arauak.

3.5.- Eragiten dituzten faktoreak.

4.- Eskubaloiko instalazioak eta tresnak egiteko erabiltzen diren material nagusiak deskribatzea, bai eta lesioen sorreran duten eragina ere.

III. BLOKE OSAGARRIA

1.- FRANTSESEKO, ALEMANEKO ETA INGELESEKO TERMINOLOGIA ESPEZIFIKOARI BURUZKO MODULUA

Helburuak:

1.- Kirol-teknikari izango direnen ohiko lanbide-jarduerarekin zerikusia duten testu idatzietako informazioa interpretatzea.

2.- Kirolaren sektorearekin lotura duten jarraibide, azalpen eta informazio orokorrak eta berariazkoak interpretatzea atzerriko hizkuntza batean gutxienez.

Edukiak:

1.- Kirolari buruzko lexiko eta terminologia espezifikoa, gutxienez atzerriko hizkuntza batean.

1.1.- Norbera ikasten ari den modalitate edo espezialitateari buruzko hiztegi espezifikoa: instalazioak eta ekipamenduak, langileak, teknika eta taktika, antolaketa eta garapena; baita kirol-anatomia eta -fisiologiarekin lotutakoa ere.

1.2.- Kirol-sektorearen eta kirol-modalitatearen berezko esapide idiomatikoak.

1.3.- Zenbait erregistro: formala eta informala.

1.4.- Ulertzen ez diren hitzek zer esan nahi duten asmatzea testuinguruagatik, gure hizkuntzaren antzekoa izategatik edo haien osaera morfologikoagatik, eta, testua ulertze aldera, garrantzitsuak ez diren hitzak alde batera uztea.

2.- Ahozko hizkuntza

2.1.- Lanbide-eremuko berezko ahozko esapideak eta gehien erabiltzen direnak.

2.2.- Sektoreko ahozko komunikazio espezifikoen interpretazioa: konferentziak, emanaldiak...

3.- Idatzizko hizkuntza.

3.1.- Testu idatzietan gehien erabiltzen diren egitura formalak: erregelamenduak, araudiak, artikulu teknikoak...

3.2.- Sektoreko testu espezifikoen itzulpena: prozesua, egitura eta koherentzia.

3.3.- Hiztegia erabiltzea, lexiko- eta semantika-motako informazioa lortzeko eta nork bere kontura hizkuntza ikasten aurrera egiteko tresna baita.

3.4.- Atzerriko hizkuntzak egun duen garrantziaz eta presentziaz jabetzea, eta norberaren intereseko eta/edo lanbidearekin lotutako gai garrantzitsuei buruz bizitza osoan sakontzeko tresna dela ikustea.

3.5.- Kiroleko termino espezifikoak ikasteko gogoa.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Estrategia egokiak erabilita, norbera ikasten ari den kirol-modalitatearekin edo -espezialitatearekin eta kirol-anatomiarekin eta -fisiologiarekin lotutako gaiei buruzko jatorrizko testuetako informazioa ulertzea.

2.- Hiztegia behar bezala erabiltzen jakitea, hizkuntza finkatzeko edo gehiago ikasteko.

3.- Ulertzen saiatzea, proposatutako eginbeharrei arretaz erreparatuta eta ikasteko arazoei aurre egiten saiatuta.

2.- DATU-BASEEI ETA AURKEZPEN-PROGRAMEI BURUZKO MODULUA

Helburuak:

1.- Tresna eta aplikazio informatikoak erabiltzeak -besteak beste, datu-baseak- eskaintzen dituen aukerak identifikatzea eta baloratzea, komunikazioa sustatzeko eta informazioaren abiadura, fidagarritasuna eta kontrola hobetzeko balio baitu.

2.- Erabiltzaile gisa, egun merkatuan dauden datu-base ohikoenetako batzuk erabiltzea, kirolariekin, emaitzekin edota bestelako kirol-informazioekin lotutako egoeretan aplikatuta.

3.- Datu-base sinple baten egituraren oinarrizko alderdiak jakitea, kirolaren berezko datuen tratamendurako premietara egokitu ahal izateko, oinarrizko diseinu- eta zaintza-ekintzak erabiliz.

4.- Tresna eta aplikazio informatikoak erabiltzeak -besteak beste, aurkezpen-programak- eskaintzen dituen aukerak identifikatzea eta baloratzea, jakinarazi nahi den informazioa hobeto azaltzeko balio baitu.

5.- Erabiltzaile gisa, aurkezpen-programak erabiltzea, kirolariekin, emaitzekin eta bestelako kirol-informazioarekin lotutako egoeretarako.

6.- Aurkezpen-programa baten egituraren oinarrizko alderdiak jakitea, informazioa jakinarazteko oinarrizko aurkezpenak egite aldera.

Edukiak:

1.- Datu-baseak

1.1.- Datuen tratamendua eta datu-base baten diseinua.

1.2.- «Datuen tratamendua» kontzeptua eta aplikazio praktikoak.

1.3.- Tratatu beharreko datu-mota hautematea.

1.4.- Datu-baseen kudeatzaile elektroniko motak.

1.5.- Fitxategiak edo taulak, eta eremuen ezaugarriak.

1.6.- Eremuaren eta atributuen definizioa.

1.7.- Formatuaren eta sarbide-formularioaren definizioa.

1.8.- Datu-baseen diseinua. Datuak sartzea eta editatzea.

1.9.- Kontsulta-prozedura: datuak inprimatzea eta babestea.

1.10.- Txostenen aurkezpena. Txosten bat eta/edo zerrenda bat egitea.

1.11.- Fitxategiak berreskuratzea, kontsultatzea eta eguneratzea.

2.- Komunikazio- edo aurkezpen-programak.

2.1.- Sarrera. Oinarrizko kontzeptuak.

2.2.- Diapositibak editatzea.

2.3.- Aurkezpenak irekitzea eta horiek hainbat biltegiratze-unitatetan eta karpetetan gordetzea.

2.4.- Txantiloiak erabiltzea, aurretik ezarritakoak zein sortutakoak.

2.5.- Irudien dimentsioa aurkezpenetan.

2.6.- Aurkezpenak sortu, exekutatu eta inprimatzea.

2.7.- Aurkezpenak ireki, gorde eta bihurtzea.

2.8.- Aurkezpen baten osaera.

2.9.- Irudiak, marrazkiak eta filmak testuan txertatzea eta horiek batzea.

2.10.- Aurkezpenetan aplika daitezkeen animazioak eta efektuak.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Erabiltzaile gisa, datu-base bat erabiltzea, kirol-modalitatearekin edo -espezialitatearekin lotutako kasu praktiko baten testuinguruan erabiltzen diren iturrietako informazioa behar bezala prozesatzeko datu analizagarri modura.

2.- Kirol-jarduerarekin lotura duen eta egitura sinplea duen datu-base bat diseinatzea, sortzea eta erabiltzea.

3.- Erabiltzaile gisa, aurkezpenak edo jakinarazpenak egiteko aplikazio informatiko bat erabiltzea, integratuta daudela irudiak, marrazkiak, filmak eta testuak, bai eta kirol-modalitatearekin edo -espezialitatearekin lotutako aurkezpen batean aplika ditzakegun efektuak ere.

4.- Ideia orokorra garbi adierazten duen, alderdi garrantzitsuak nabarmenduta dituen eta kirol-jarduerarekin lotura duen aurkezpena diseinatzea eta sortzea.

3.- PRESTAKUNTZA PRAKTIKOKO BLOKEA

Helburua

1.- Eskubaloiko kirol-teknikariaren Prestakuntza Praktikoko Blokeak, martxoaren 5eko 361/2004 Errege Dekretuan adierazitakoez gain, helburu hau du: ikasleek prestakuntzaldian eskuratutako gaitasunak praktikan garatzea, eta horretarako prestakuntza teorikoan eta praktikoan eskuratutako ezagutzak eta trebetasunak egoera errealetan aplikatzea, eta beharrezkoa den esperientzia lortzea eraginkortasunez egiteko honako hauek:

1.1.- Eskubaloiaren teknika eta taktika irakastea.

1.2.- Eskubaloi-jokalarien entrenamendua zuzentzea.

1.3.- Jokalariak eta taldeak zuzentzea eskubaloi-lehiaketetan.

Garapena.

1.- Eskubaloiko kirol-teknikariaren prestakuntza praktikoan, ikasleak jarraitutasunez joan beharko du eskubaloiko kirol-teknikariak egin beharreko jardueretara horretarako zehaztutako taldearekin, aurrez zehaztutako denbora-aldi batean.

1.1.- Prestakuntzaldi hori garatzeko, ondokoak egin beharko dira:

1.1.a.- Eskubaloia irakasteko saioak, Prestakuntza Praktikoko Blokearen denbora guztiaren % 30etik % 40ra bitartean.

1.1.b.- Eskubaloiko entrenamendu-saioak, Prestakuntza Praktikoko Blokeari dagokion denbora guztiaren % 20tik % 25era bitartean.

1.1.c.- Eskubaloi-jokalarien egokitzapen fisikorako saioak, Prestakuntza Praktikoko Blokeari dagokion denbora guztiaren % 20tik % 25era bitartean.

1.1.d.- Duten mailari dagozkion eskubaloi-lehiaketetan taldeak zuzentzeko saioak, Prestakuntza Praktikoko Blokeari dagokion denbora guztiaren % 15etik % 25era bitartean.

2.- Prestakuntza Praktikoko Blokeak hiru fase hauek izango ditu: behaketa-fasea, lankidetza-fasea eta jardun ikuskatuaren fasea.

3.- Hiru faseak amaitzean, ikasleak praktiken memoria egingo du, eta tutoreak eta prestakuntza eman dion ikastetxeak ebaluatuko dute.

Ebaluazioa

1.- Prestakuntza Praktikoko Blokean «gai» eta «ez-gai» kalifikazioak baino ez dira emango. «Gai» kalifikazioa lortzeko, honako hauek bete beharko dituzte ikasleek:

2.- Fase bakoitzerako zehaztutako ordu-kopuruaren %80, gutxienez, betetzea. Lan-saioetan parte-hartze aktiboa izatea. Saio bakoitzean prestakuntza-helburuak lortzea.

3.- Hizkuntza argia eta terminologia espezifiko zuzena erabiltzea.

4.- Praktiken memoria behar bezala aurkeztea. Praktiken memoria gutxienez atal hauetan egituratzea:

5.- Ikastetxearen egitura eta funtzionamenduaren deskribapena, praktiketan erabilitako instalazio eta espazioen deskribapena, eta praktikaldian izandako talde edo taldeen deskribapena.

6.- Praktiken garapena:

6.1.- Saio bakoitzeko praktikei buruzko jarraipen-fitxak, faseen arabera taldekatuta.

6.2.- Praktiken autoebaluazioari buruzko txostena.

6.3.- Tutorearen ebaluazio-txostena.

ESKUBALOIKO GOI-MAILAKO KIROL-TEKNIKARIA

ORDUTEGIAREN BANAKETA

Eskubaloiko goi-mailako kirol-teknikaria

Teoria

Orduak Praktika

Orduak

Bloke Komuna

Kirol-biomekanika 10 10

Kirol-errendimendu handiaren entrenamendua 20 20

Esfortzuaren fisiologia 20 10

Kirolaren kudeaketa 20 5

Kirol-errendimendu handiaren psikologia 10 5

Errendimendu handiko kirolaren soziologia 10 -

Guztira 90 50

Blokearen ordu-kopurua 140

Bloke Espezifikoa

Lanbide-garapena III 15

Taldeen zuzendaritza 10

Eskubaloiko banakako prestakuntza tekniko eta taktikoa III 50 30

Erasoko eta defentsako joko kolektiboa II 55 45

Eskubaloiko entrenamenduaren metodologia 50 35

Berariazko prestakuntza fisikoa II 50 35

Joko-arauak III 20

Eskubaloiko segurtasuna II 15

Guztira 255 155

Blokearen ordu-kopurua 410

Bloke Osagarria 50

Prestakuntza Praktikoko Blokea 200

Irakaskuntzen ordu-kopurua 800

Amaierako proiektua 75

1.- Lanbide-profilaren deskribapena.

1.1.- Lanbide-profilaren definizio orokorra.

Eskubaloiko goi-mailako kirol-teknikariaren tituluak egiaztatzen du haren titularrak behar beste gaitasun duela eskubaloiko jokalarien eta taldeen entrenamendua planifikatzeko eta zuzentzeko, jokalari eta talde horiek zuzentzeko erdi- eta goi-mailako lehiaketetan parte-hartzean, edota eskubaloi-eskolak zuzentzeko.

1.2.- Gaitasun-atalak eta horiekin lotutako moduluak

Gaitasun-atalak Lotura duten prestakuntza-moduluak

Eskubaloi-jokalarien entrenamendua planifikatzea eta zuzentzea. Bloke Komunekoak.

Bloke Espezifikokoak.

Eskubaloi-taldeen parte-hartzea programatzea eta zuzentzea erdi-mailako eta goi-mailako lehiaketetan. Bloke Espezifikokoak.

Eskubaloiko sail, atal edo eskola bat zuzentzea. Kirolaren kudeaketa.

Lanbide-garapena

Bloke Osagarrikoak.

Beheragoko mailako kirol-teknikarien jarduna programatu, zuzendu eta koordinatzea. Bloke Espezifikokoak.

Bloke Osagarrikoak.

Eskubaloiko kirol-teknikariak prestatzeko ikastetxeetan irakasle-lanak egitea, dagozkion irakasgai eta mailetan. Bloke Espezifikokoak.

Bloke Osagarrikoak.

1.3.- Lanbide-gaitasunak.

Teknikariak gai izan behar du:

Entrenamenduaren epe ertain eta luzerako berariazko programazioa eta programazio operatiboa egiteko, goi-mailako lehiaketak helburu izanik.

Entrenamendu teknikoa eta taktikoa zuzentzeko, goi-mailako lehiaketak helburu izanik.

Eskubaloiko jokalarien egokitzapen fisikoa zuzentzeko, kirol-errendimenduaren arabera.

Lehiaketetan aplikatu beharreko planteamendu taktikoa egiteko, kirol-errendimendu handiaren arabera.

Lehiaketaren barruan kirolariaren edo taldearen jardun teknikoa eta taktikoa zuzentzeko.

Kirolariaren edo taldearen jarduna ebaluatzeko lehiaketaren ondoren.

Kirolarien edo taldeen errendimendua baloratzeko, kirolaren zientzietako espezialistekin batera.

Eskubaloiaren irakaskuntza programatzeko.

Eskubaloiaren garapenarekin lotutako kirol-jarduerak abian jar daitezen programatzeko.

Beste kirol-teknikari batzuen jarduera planifikatzeko eta koordinatzeko.

Haren mende dauden teknikarien segurtasuna bermatzeko.

Enpresa txiki edo ertain baten kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa egiteko.

Eskubaloiko lehiaketak diseinatzen, planifikatzen eta teknikoki zuzentzen laguntzeko.

Lanbide-jardueran eragina duten aldaketa teknologiko, ekonomiko, sozial eta antolamendu-aldaketetara egokitzeko.

Kirol-talentuak hautemateko programetan laguntzeko.

Eskubaloiko sail, atal edo eskola bat zuzentzeko.

1.4.- Kirol-arloan duen lekua

Titulu honek ziurtatzen du behar besteko lanbide-gaitasunak lortu dituela tituludunak dagozkion erantzukizunak betetzeko, modu autonomoan nahiz erakunde publiko edo enpresa pribatu baten baitan.

Bere jarduerak eskubaloi-jokalariei irakasteko eta haiek entrenatzeko eremuan gauzatuko ditu; halaber, erdi-mailako nahiz goi-mailako kirolariak eta taldeak zuzendu ahal izango ditu.

Kirolaren kudeaketari dagokionez, eskubaloiko sailak, atalak edo eskolak zuzentzen laguntzen beteko du jarduera.

Ondorengo erakunde edo enpresetan gara dezake bere jarduera:

Kirol-errendimendu handiko ikastetxeetan.

Kirol-teknifikazioko ikastetxeetan.

Eskubaloi-eskoletan.

Kirol-klubetan eta -elkarteetan.

Kirol-federazioetan.

Kirol-patronatuetan.

Kirol-zerbitzuetako enpresetan.

Eskubaloiko kirol-teknikariak prestatzeko ikastetxeak.

1.5.- Lan-erantzukizunak.

Teknikari honi erantzukizun hauek eskatzen zaizkio:

Erdi-mailako eta goi-mailako eskubaloi-taldeen eta eskubaloi-jokalarien entrenamendu teknikoa eta taktikoa planifikatzea eta zuzentzea.

Eskubaloi-jokalarien egokitzapen fisikoa programatzea eta zuzentzea.

Kirolarien errendimendua baloratzea.

Haren mende dauden teknikariak zuzentzea eta haien segurtasuna bermatzea.

Eskubaloiko sail, atal edo eskola baten zuzendaritza teknikoa bere gain hartzea, bai eta kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa ere.

Kirol-talentuak hautemateko eta hautatzeko irizpideak aukeratzen laguntzea.

Kirol-arloko ikerkuntza-proiektuetan laguntzea.

IRAKASKUNTZAK

I. BLOKE KOMUNA.

1.- KIROL-BIOMEKANIKARI BURUZKO MODULUA.

Helburuak:

1.- Azterketa biomekanikoaren funtsak erabiltzea errendimendu handiko kirolariaren teknika aztertzeko.

2.- Azterketa biomekanikoen emaitzak interpretatzea, goi-mailako kirolariaren entrenamenduak kontrolatzeko.

Edukiak:

1.- Errendimendu handiari aplikatutako azterketa biomekanikoa.

2.- Errendimendu handiari aplikatutako biomekanikaren metodologia.

3.- Teknika entrenatzeko kontrolari aplikatutako biomekanika.

4.- Azterketa biomekaniko kualitatiboak.

5.- Azterketa zinematiko eta dinamikorako metodoak.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Kirol-teknikaren azterketari aplikatutako azterketa biomekanikoen funtsak deskribatzea.

2.- Trebetasun fisikoen azterketari aplikatutako biomekanikaren metodologia deskribatzea.

3.- Azterketa biomekaniko baten emaitzen bidez, kirol-modalitate jakin baten teknikaren entrenamendu-saioen kontrola azaltzea.

4.- Biomekanikarekin lotutako ezagutzak, prozedurak eta tresnak aplikatzea kirol-modalitate edo -espezialitate baten teknika aztertzean.

2.- KIROL-ERRENDIMENDU HANDIAREN ENTRENAMENDUARI BURUZKO MODULUA

Helburuak:

1.- Goi-mailako kirolarien oinarrizko trebetasun fisikoen eta pertzepzio- edo mugimendu-trebetasunen entrenamenduak planifikatzeko eta kontrolatzeko metodoak aplikatzea.

2.- Nekearen eta gainentrenamenduaren fenomenoak ezagutzea, eta fenomeno horiek goi-mailako kirolariengan dituzten ondorioak saihesteko beharrezko diren kontrolak aplikatzea.

3.- Prestatzaile fisikoaren eskumen espezifikoak identifikatzea, eta entrenatzailearen funtzioetatik bereiztea.

Edukiak:

1.- Kirol-errendimendu handiaren entrenamendua planifikatzeko eta programatzeko ereduak.

2.- Goi-mailako kirolarien trebetasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunak garatzeko sistema aurreratuak.

3.- Trebetasun fisikoen eta pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunen entrenamendu-saioak kontrolatzeko eta baloratzeko metodoak. Nekearen eta gainentrenamenduaren fenomenoak. Errekuperazioa. Jarraibideak eta ebaluazioa. Garaieran entrenamendua egiteko programazioa.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Trebetasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunak entrenatzeko plangintza eta programazioa egitea.

2.- Trebetasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunak entrenatzeko zergatik hautatu den sistema jakin bat arrazoitzea.

3.- Trebetasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimendu-trebetasunak entrenatzeko faseak zuzentzea.

4.- Metodo ez-biologikoak aplikatzea entrenamendua kontrolatzeko eta baloratzeko.

5.- Nekea eta gainentrenamendua nola hautematen diren jakitea.

6.- Nekea eta gainentrenamendua errekuperatzeko jarraibideak zuzentzea.

7.- Garaierako entrenamendu baten programazioa egitea, eta plangintzaren barruan kokatzea.

3.- ESFORTZUAREN FISIOLOGIARI BURUZKO MODULUA

Helburuak:

1.- Gaitasun funtzionalaren balorazioaren funtsak zein diren jakitea, errendimendu handia helburu izanik.

2.- Gaitasun funtzionalaren balorazioaren emaitzak interpretatzea.

3.- Kirolariaren nutrizio-balorazioaren emaitzak interpretatzea.

4.- Espezialistarekin elkarlanean aritzea, kirolarien dieta zehazteko.

5.- Espezialistei laguntza ergogenikoak ematen laguntzea.

6.- Garaieran egindako entrenamenduaren abantaila fisiologikoez baliatzea.

7.- Esfortzuaren fisiologiaren laborategi bateko tresnekin ohitzea.

Edukiak:

1.- Metabolismoarekin zerikusia duten trebetasunen ebaluazioak.

2.- Errendimendu fisikoaren balorazio funtzionalaren metodologia.

3.- Gorputzaren osaera.

4.- Nutrizio-egoera.

5.- Esfortzuari emandako erantzun patologikoak.

6.- Egokitzapen endokrinoak goi-mailako ariketetan.

7.- Garaieran egindako ariketa fisikoaren fisiologia.

8.- Ariketa eta estres termikoa.

9.- Errekuperazio fisikoaren prozesu fisiologikoak kirol-errendimendu handian.

10.- Dopina.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Benetako datuak izanik, metabolismoarekin zerikusia duten trebetasunen eta mugimendu-ekintza egiteko faktoreen ebaluazioaren emaitzak interpretatzea.

2.- Egoera fisikoaren balorazioan erabilitako aparatuak bereiztea.

3.- Kirol-errendimendu handiaren eremuko gaitasun funtzionalaren balorazioan oinarrizkoak diren osagaiak deskribatzea.

4.- Errendimendu fisikoa baloratzean gehien erabiltzen diren metodoak eta testak zehaztea.

5.- Gorputzaren osaera zehazteko metodoak definitzea.

6.- Benetako datuak izanik, gorputz-osaerari buruzko azterketaren emaitzak interpretatzea eta emaitza horiek kirolariaren errendimenduarekin erlazionatzea.

7.- Benetako datuak izanik, kirolariaren nutrizio-egoeraren balorazioaren emaitzak interpretatzea.

8.- Laguntza ergogenikoak hautatzea kirol-errendimenduaren helburuen arabera.

9.- Garaieran egindako entrenamenduaren ondorio fisiologikoak deskribatzea, bai eta horrek kirol-errendimenduan duen eragina ere.

10.- Produktu dopatzaile gisa katalogatutako substantzia eta multzo farmakologikoen ezaugarriak adieraztea.

11.- Dopatzailetzat hartzen diren produktu-multzo nagusien ekintza farmakologikoko mekanismoak deskribatzea.

12.- Dopatzailetzat hartzen diren substantziei buruzko Espainiako eta nazioarteko arautegia deskribatzea.

4.- KIROLAREN KUDEAKETARI BURUZKO MODULUA.

Helburuak:

1.- Kirolari profesionalei aplikatu beharreko araudia eta betebehar legalak zein diren jakitea.

2.- Kirol-elkarteei buruzko lege-araudia jakitea.

3.- Oinarrizko kirol-klub baten kudeaketa- eta administrazio-teknika funtsezkoenak erabiltzea.

4.- Kirolaren irakaskuntzan eta/edo entrenamenduan diharduten ikastetxeak kudeatzeko, zuzentzeko eta administratzeko teknikak erabiltzea.

5.- Kirol-jarduerak planifikatzeko eta programatzeko kontzeptuak aplikatzea kirol-klub batean.

6.- Kirol-babesaren sustapenerako eta finantziaziorako baliabideak erabiltzea. Kirol-kudeaketarako egokitutako sistema informatikoak erabiltzea.

Edukiak:

1.- Kirol profesionalari buruzko arautegia.

2.- Atzerriko kirolariak eta teknikariak. Espainian lanbidean aritzeko baldintzak.

3.- Espainiako kirolariak eta teknikariak. Espainiatik kanpo lanbidean aritzeko baldintzak.

4.- Kirol-zerbitzuetako enpresen kudeaketa.

5.- Kirol-jardueren eta -ekitaldien kudeaketa.

6.- Kirolaren irakaskuntzan eta/edo entrenamenduan diharduten ikastetxeen kudeaketa, zuzendaritza eta administrazioa.

7.- Kirol-zerbitzuetako enpresa batean edo kirol-klub batean lan-arriskuak eragiten dituzten faktoreak.

8.- Enpresa txikien kudeaketara egokitutako aplikazio informatikoak.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Kirolari profesionalen lan- eta zerga-erregimenen funtsezko alderdiak deskribatzea.

2.- Europar Batasuneko herrialdeetako kirolari eta entrenatzaile nazionalek Espainian lanbidean jarduteko bete behar dituzten baldintzak zehaztea.

3.- Kasu praktiko batean, kirol-klub edo -eskola bat sortzeko, finantzatzeko eta denboraldi batean kudeatzeko proiektu bat diseinatzea.

4.- Ezaugarri egokiak dituen kasu praktiko bat izanik, kirol-ekitaldi baten antolaketa diseinatzea.

5.- Behar bezala zehaztutako jarduera-programa bat abiapuntutzat hartuta:

5.1.- Programari ondoen egokitzen zaion antolamendu-egitura deskribatzea.

5.2.- Programa gauzatzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta horiek kontratatzeko modua definitzea.

5.3.- Programa gauzatzeko beharrezkoak diren baliabide materialak definitzea.

5.4.- Programa egiteko aurrekontu bat egitea.

6.- Kirol-zerbitzuetako enpresa batean, lan-arriskuak identifikatzea, honako hauek zehaztuta:

6.1.- Eragile materialak.

6.2.- Ingurumen-ingurunea edo -inguruneak.

6.3.- Lanpostuen ezaugarriak.

6.4.- Langileen ezaugarriak.

6.5.- Lanaren antolaketa eta ordenamendua.

7.- Aplikazio informatikoak erabiltzea kirol-zerbitzuen enpresa batean, honako hauek kontrolatzeko:

7.1.- Kontabilitatea.

7.2.- Langileen altak eta bajak.

7.3.- Zergen ordainketa.

7.4.- BEZaren kudeaketa.

5.- KIROL-ERRENDIMENDU HANDIAREN PSIKOLOGIARI BURUZKO MODULUA

Helburuak:

1.- Goi-mailako lehiaketako kirolarien premia psikologikoak zein diren jakitea.

2.- Kirolarien errendimendua optimizatzeko estrategia psikologikoak aplikatzea.

3.- Beste entrenatzaile batzuk zuzentzeko eta kirolaren zientzietako espezialistekin lan egiteko beharrezkoak diren ezagutza eta trebetasun psikologikoak barneratzea.

4.- Kirol-arloko psikologoaren berariazko eskumenak identifikatzea eta entrenatzailearen rol psikologikotik bereiztea.

Edukiak:

1.- Goi-mailako lehiaketako kirolarien premia psikologikoak.

2.- Goi-mailako lehiaketako kirol-entrenamenduaren psikologia.

3.- Trebetasun psikologiko nagusiak lehiaketako kirolean.

4.- Lehiaketetarako berariazko prestakuntza.

5.- Entrenatzailearen eta kirol-psikologoaren arteko harremana.

6.- Entrenatzailearen funtzionamendu psikologikoa.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Goi-lehiaketan jarduten duen kirolari baten oinarrizko motibazioa hobetzeko estrategia psikologikoak erabiltzen dituzten adibideak sortzea.

2.- Kasu praktiko batean, goi-mailako lehiaketako kirolean agertzen diren egoera estresagarri nagusiak adieraztea, eta entrenatzaileak egoera estresagarri nagusiak kontrolatzeko zein jarraibide ezarri behar dituen adieraztea.

3.- Adibide zehatzak abiapuntutzat hartuta, egoera jakin baterako lidergo-estilorik egokiena bereiztea.

4.- Kasu praktiko bat abiapuntutzat hartuta, entrenatzailearen jarreraren alderdi positiboak eta taldeak hobeto funtzionatzeko komeni diren aldaketak adieraztea.

5.- Talde-lanaren eskema bat egitea eta, bertan, beste laguntzaile batzuen rolak (entrenatzaileenak eta kirolaren zientzietako adituenak) eta guztien arteko funtzionamendu-dinamika definitzea.

6.- Entrenatzailearen lan psikologikoaren eta kirol-psikologoaren lanaren arteko elkarreragina kontuan hartuko duen lan-programa bat diseinatzea.

6.- ERRENDIMENDU HANDIKO KIROLAREN SOZIOLOGIARI BURUZKO MODULUA

Helburuak:

1.- Goi-mailako kirol-jardunaren berezko arazoak identifikatzea.

2.- Kirol-bizitza amaitu ostean kirolariek egokitzeko izaten dituzten arazoak zein diren jakitea.

3.- Ikuskizun-kirolak eta errendimendu handiko kirolak gizartean duen garrantzia, eta horrek goi-mailako lehiaketako kirolariarengan duen eragina ezagutzea.

4.- Kirolean aplikatutako gizarte-ikerketako metodoak ezagutzea.

5.- Gizarteak kirol-jardunaren gainean agertzen dituen joerak identifikatzeko teknikak erabiltzen jakitea.

Edukiak:

1.- Kirolarien errendimenduan eragina duten kanpoko eta barruko faktoreak.

2.- Goi-mailako kirolarien gizarte-arazoak.

3.- Kirolean aplikatutako gizarte-ikerketako teknikak.

4.- Kirol-jardunaren joerak identifikatzeko teknika soziologikoak.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Goi-mailako kirolariaren errendimenduan eragina duten gizarte-faktoreak deskribatzea.

2.- Goi-mailako kirolariak kirol-bizitzan izaten dituen arazorik esanguratsuenak zehaztea.

3.- Kirolean aplikatutako gizarte-ikerketako teknikak deskribatzea.

4.- Gizarteko komunikabideen jarraipena eginez, XXI. mendeko Espainiako kirol-jardunaren joerak identifikatzea.

II BLOKE ESPEZIFIKOA

1.- LANBIDE-GARAPENARI BURUZKO MODULUA III

Helburuak:

1.- Lanbidearen jardunean eskubaloiko goi-mailako kirol-teknikariak dituen erantzukizun zibilak eta penalak jakitea.

2.- Eskubaloiko goi-mailako kirol-teknikariaren eskumenak, funtzioak, zereginak eta erantzukizunak jakitea eta zehaztea.

3.- Eskubaloi-entrenatzaileak ariketa fisikoko beste profesional batzuekin lanean aritzean zer zeregin dituen identifikatzea.

4.- Espainian eta nazioartean eskubaloiko dopinaren arloan dauden arautegiak jakitea.

5.- Enpresa txiki bat antolatzeko eta kudeatzeko irizpideak aplikatzea.

6.- Eskubaloiko ekitaldiak eta jarduerak antolatzea.

7.- Eskubaloi-taldeen proiektuak egiteko eta abian jartzeko sistemak aplikatzea.

Edukiak:

1.- Lanbidearen jardunean eskubaloiko goi-mailako kirol-teknikariak dituen erantzukizun zibilak eta penalak.

2.- Eskubaloi-entrenatzailearen lanbide-ingurunea. Eskubaloiko goi-mailako kirol-teknikariaren eskumenak.

3.- Entrenatzaileen Eskola Nazionala. Kirol-teknikarien zuzendaritza eta koordinazioa.

4.- Eskubaloi-entrenatzaileak ariketa fisikoko beste profesional batzuekin duen harremana.

5.- Dopina.

6.- Eskubaloiaren irakaskuntzan eta/edo entrenamenduan aritzen diren erakundeen kudeaketa, zuzendaritza eta administrazioa.

7.- Ekitaldiak eta lehiaketak antolatzea.

8.- Kirol-proiektuak. Eskubaloiaren alderdi soziokulturalak. Asoziazionismoa eskubaloian. Ikerkuntza eskubaloian.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Eskubaloiko goi-mailako kirol-teknikariaren berezko funtzioak eta zereginak deskribatzea, eskumen hauei dagokienez:

1.1.- Lehiaketako taldeen entrenatzaile izatea.

1.2.- Eskubaloiaren irakaskuntza programatzea eta zuzentzea.

1.3.- Eskubaloiko kirol-teknikariak zuzentzea eta koordinatzea.

1.4.- Eskubaloi-eskolak zuzentzea.

2.- Eskubaloi-entrenatzaileak ariketa fisikoko beste profesional batzuekin lankidetzan aritzean zer zeregin dituen deskribatzea.

3.- Eskubaloiko lehiaketa baten kasu praktiko bat izanik, dopinari buruzko Espainiako eta nazioarteko araudiaren aplikazioa azaltzea.

4.- Eskubaloiaren irakaskuntzan edo entrenamenduan aritzen diren erakundeen merkataritza- eta kirol-jarduerak planifikatzeko eta antolatzeko sistemak aplikatzea.

5.- Behar bezala zehaztutako kasu praktiko batean, eskubaloiko kirol-ekitaldi baten antolaketa diseinatzea:

5.1.- Ekitaldiaren antolaketa-egitura deskribatzea.

5.2.- Ekitaldia gauzatzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta horiek kontratatzeko modua definitzea.;

5.3.- Ekitaldia gauzatzeko beharrezkoak diren baliabide materialak definitzea.

5.4.- Programan adierazitakoa gauzatzeko aurrekontu bat egitea.

5.5.- Ekitaldia finantzatzeko modua definitzea.

5.6.- Programan adierazitakoa gauzatzeko aurrekontu bat egitea.

5.7.- Kirol-klub batean edo kirol-elkarteren bateko sail batean, eskubaloia garatzearekin zerikusia duen jarduera-plana egiteko beharrezko informazioa definitzea, bai eta hori abian jartzeko irizpideak eta prozedurak ere.

6.- Behar bezala zehaztutako jarduera-programa bat abiapuntutzat hartuta:

6.1.- Programari ondoen datorkion antolaketa-egitura deskribatzea.

6.2.- Ekitaldia gauzatzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta horiek kontratatzeko modua definitzea.

6.3.- Programa gauzatzeko beharrezkoak diren baliabide materialak definitzea.

6.4.- Programan adierazitakoa gauzatzeko aurrekontu bat egitea.

6.5.- Eskubaloiarekin zerikusia duten jarduerak planifikatzeko, programatzeko eta antolatzeko sistemak aplikatzea.

2.- TALDEEN ZUZENDARITZAREN MODULUA II

Helburuak:

1.- Taldeen prestakuntza, kohesio eta zuzendaritzarako ereduak aukeratzea eta aplikatzea.

2.- Goi-mailako taldeen entrenamenduak eta partidak zuzentzeko beharrezkoak diren alderdiak ezagutzea.

Edukiak:

1.- Kolaboratzaile-talde bat sortzea. Dauden giza baliabideak. Talde-lana. Jokalari-talde bat sortzea. Aukeraketa-irizpideak. Dauden baliabideak kudeatzea. Taldea antolatzea.

2.- Entrenamendua antolatzea. Entrenamendua zuzentzea. Entrenamendua kontrolatzea eta ebaluatzea. Entrenamendurako baliabide osagarriak. Partidak eta lehiaketak zuzentzea. Partida prestatzea. Entrenatzailearen esku-hartzea lehiaketaren aurretik, lehiaketa jokatu bitartean eta lehiaketa amaitu eta gero. Partida ebaluatzea eta kontrolatzea. Erasoko jokoaren eta defentsako jokoaren ereduak eraikitzea.

3.- Teknologia berriak eta haien aplikazioa. Berrikuntza-prozesuak eskubaloian.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Eskubaloi-entrenatzailearen kolaboratzaileak diren teknikariek osatutako taldearen ezaugarriak zehaztea, eta taldea osatzen dutenen funtzioak definitzea.

2.- Ezaugarri jakin batzuk dituen eskubaloi-talde baten entrenatzaile baten kasu teoriko bat izanik, hauek zehaztea:

2.1.- Jokalariak hautatzeko irizpideak.

2.2.- Dauden baliabideak kudeatzeko irizpideak.

2.3.- Taldearen kohesioa sustatzeko jarduerak.

2.4.- Taldearen barruan komunikazioa egon dadin eta taldeko kideak motibatuta egon daitezen lortzeko jarduerak.

2.5.- Kirol-taldea antolatzeko eskema bat.

3.- Ezaugarri jakin batzuk dituen eskubaloi-talde baten entrenatzaile baten kasu teoriko bat izanik, hauek zehaztea:

3.1.- Entrenamendu bat antolatzeko eta garatzeko beharrezkoak diren baliabideak.

3.2.- Kirol-taldea zuzentzeko metodoak.

3.3.- Entrenamendua kontrolatzeko eta ebaluatzeko metodoak.

4.- Ezaugarri jakin batzuk dituen eskubaloi-talde baten entrenatzaile baten kasu teoriko bat izanik, hauek zehaztea:

4.1.- Partida behar bezala prestatzeko funtsezkoak diren jarduerak.

4.2.- Entrenatzailearen esku-hartzeak eta jarduerak lehiaketaren aurretik, lehiaketa jokatu bitartean eta lehiaketa amaitu eta gero, partidaren ezaugarrien eta garapenaren arabera.

4.3.- Erasoko jokoa eta defentsako jokoa eraikitzeko irizpideak, kontzeptu objektiboen arabera. Azterketa estatistikoa taldea zuzentzeko irizpideak jartzeko aplikagarria ote den zehaztea.

3.- ESKUBALOIKO BANAKAKO PRESTAKUNTZA TEKNIKO ETA TAKTIKOARI BURUZKO MODULUA

Helburuak:

1.- Eskubaloi-jokalariei buruz egindako azterketa biomekanikoak interpretatzea.

2.- Biomekanikak ematen dituen tresnak erabiltzea jokalarien errendimendua kontrolatzeko.

3.- Eskubaloiko elementu tekniko-taktikoak aztertzea eta interpretatzea.

4.- Banakako teknika eta taktikaren ezagutzan sakontzea.

5.- Jokalariek banakako elementu tekniko-taktikoak erabiltzean duten errendimendua zehazten duten faktoreak identifikatzea, bai eta goi-mailako eskubaloi-jokalari eta -taldeen errendimendua kontrolatzeko irizpideak ere.

Edukiak:

1.- Biomekanika erabiltzea eskubaloi-jokalarien errendimendua kontrolatzeko.

2.- Eskubaloiko banakako elementu tekniko-taktikoak aztertzea goi-mailako kirol-jardunean.

3.- Banakako teknika eta taktika eskubaloian.

4.- Erasoa goi-mailako eskubaloian. Erasoko jokoari buruzko helburu eta gogoeta orokorrak. Jaurtiketak.

5.- Banakako eskakizun tekniko-taktikoak. Metodologia praktikoa eta erasoko hainbat postu lantzea.

6.- Baloia eramatea: moldatzea, erabiltzea, pasatzea, hartzea eta bote eragitea. Banakako eskakizun tekniko-taktikoak ekintzetan. Erasoko postuak. Eskakizun tekniko-taktikoak eta esku-hartze oinarriak. Banakako oinarrizko baliabide taktikoak.

7.- Buruz buruko jokoaren eraso-ikuspegia. Defentsa goi-mailako eskubaloian. Defentsako jokoari buruzko helburu eta gogoeta orokorrak.

8.- Aurkariaren aurrean nola jokatu: defentsako lekualdaketak, markaketak, eta baloiarekiko ekintza.

9.- Defentsako postuak. Eskakizun tekniko-taktikoak eta esku-hartze oinarriak.

10.- Atezaina. Jaurtiketei emaniko erantzuna. Atezainak defendatzeko eginiko beste jarduera batzuk. Atezainak erasoan eginiko jarduerak.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Eskubaloian egiten diren mugimendu-keinu espezifikoen ikerlan biomekaniko erreal batean, azterketa biomekanikoak interpretatzea.

2.- Goi-mailako eskubaloi-jokalarien irudietan, teknika-akatsak hautematea, zergatik gertatu diren azaltzea, eta horiek hobetzeko ariketak proposatzea. Talde jakin bateko eskubaloi-jokalarien aurrerapen teknikoa ebaluatzeko irizpideak aplikatzea.

3.- Defentsako nahiz erasoko postuetan banakako teknika eta taktika hobetzeko entrenamendu espezifikoak programatzea.

4.- ERASOKO ETA DEFENTSAKO JOKO KOLEKTIBOARI BURUZKO MODULUA II

Helburuak:

1.- Goi-mailako eskubaloiaren erasoko taktika kolektiboaren funtsak ezagutzea.

2.- Erasoko hainbat joko-sistema aztertzea, bai eta goi-mailako eskubaloian nola aplikatzen diren ere.

3.- Eskubaloiko erasoko entrenamendu taktiko kolektiboa planifikatzeko metodologia aplikatzea goi-mailako kirol-jardunean.

4.- Goi-mailako eskubaloiaren defentsako taktika kolektiboaren funtsak ezagutzea.

5.- Defentsako hainbat joko-sistema aztertzea, bai eta goi-mailako eskubaloian nola aplikatzen diren ere.

6.- Eskubaloiko defentsako entrenamendu taktiko kolektiboa planifikatzeko metodologia aplikatzea goi-mailako kirol-jardunean.

Edukiak:

1.- Erasoko joko kolektiboa II. Erasoko joko kolektiboa eraikitzeko logika. Erasoko jokoaren printzipio orokorrak eta espezifikoak, jokalariaren jarrerarako erabakigarri. Jokalariak joko kolektiboan duen jarreraren azterketa. Baliabide taktiko kolektiboak.

2.- Joko-sistemak. Eredu taktiko kolektibo konplexuak: zirkulazio konplexuak eta prozedura taktikoak.

3.- Joko-sistemak: 3-3 eraso-sistema pibotarekin. 3-3 eraso-sistema bi pibotekin. 2-4 eraso-sistema bi pibotekin. Sistemak eraldatzea: 3-3 sistema; 2-4. Baliabide sinpleak, oinarrizkoak eta konplexuak sartzea joko-sistemetan. Baliabide taktikoak erabiltzea egoera berezietan. Jaurtiketa librearen konbinazio taktikoak. Goitiko jokoaren erabilera taktikoa. Erasoko jokoaren lehenengo eta bigarren faseak. Kontraerasoa. Eraso-modu orokorrak defentsa-formazio desberdinetarako. Zonakako defentsen aurrean egin beharreko erasoaren oinarrizko gogoetak eta printzipioak. 6-0 eta 5-1 defentsen aurkako erasoak.Defentsa misto konbinatuaren aurkako erasoa.

4.- Defentsako joko kolektiboa II. Defentsako joko kolektiboa eraikitzeko logika. Defentsako jokoaren printzipio orokorrak eta espezifikoak. Jokalariak jokoan dituen jarrerak. Oinarrizko baliabide taktiko kolektiboak. Defentsako hainbat joko-mota.

Estrategia operatiboa. Baliabide edo eredu taktiko erreaktiboak. Aurkari-aldaketak eta lerradurak. Kontrablokeoak. Hesi dinamikoak. Defentsa-ekimeneko baliabide taktiko aktiboak: flotazioa, ez-pareari eraso egitea, eta bi baten aurka. Jokalekuko jokalariek eta atezainak elkarrekin taldean jokatuz sortutako defentsa-baliabideak. Joko-sistemak. 6-0 defentsa-sistema, eta sistemaren aldaerak. 3-2-1 defentsa-sistema, eta sistemaren aldaerak. 4-2 defentsa-sistema, eta sistemaren aldaerak. 5-1 defentsa-sistema, eta sistemaren aldaerak. Joko-sistema mistoak edo konbinatuak.

Banakako defentsa-sistemak. Eredu operatibo konplexuak jokalari-kopuruan desberdintasunak daudenean: defentsan kopuruz gehiago direnean, eta defentsan kopuruz gutxiago direnean.

5.- Defentsa-sistemak txandatzea partida batean. Defentsara biltzea.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Defentsako eta erasoko baliabide taktikoen helburuak eta kontzeptuak ezagutzea eta ulertzea. Egoera bereziak eta erabili beharreko eredu operatiboak ezagutzea eta ulertzea.

2.- Goi-mailako eskubaloi modernoan erabiltzen diren joko-sistemak deskribatzea eta azaltzea, haien ezaugarriak azaltzea eta sistema bakoitzean jokalariek dituzten zereginak ezartzea, bai eta jokoaren egoera bakoitzean aplikagarriak diren edo ez ere. Goi-mailako eskubaloi modernoan gehien erabiltzen diren joko-sistemen aldaerak zehaztea.

3.- Lehiaketa jakin batean parte hartzen duen eskubaloi-talde baten kasu praktiko batean, aurkako taldeak joko-sistema jakin bat erabiltzen duelarik:

3.1.- Erasoko eta defentsako jokoaren antolaketa zehaztea eta justifikatzea.

3.2.- Erabiliko den joko-sistema definitzea.

4.- Joko kolektiboaren eta erasoko eta defentsako joko-sistemen entrenamendua planifikatzeko irizpideak zehaztea.

5.- Entrenamendu taktikoa eta erasoko eta defentsako joko-sistemak planifikatzea goi-mailako eskubaloi-talde batentzat, ezarritako kirol-helburuen arabera, eta plangintza hori banakako teknika eta taktika entrenatzeko plangintzarekin, taktika kolektiboa entrenatzeko plangintzarekin eta prestakuntza fisikoa entrenatzeko plangintzarekin lotzea.

5.- ESKUBALOIKO ENTRENAMENDUAREN METODOLOGIARI BURUZKO MODULUA

Oinarrizko prestakuntza-helburuak.

1.- Eskubaloi-taldeen epe luzeko entrenamenduak planifikatzea kirol-helburuen arabera.

2.- Eskubaloiko kirol-entrenamendu espezifikoa planifikatzeko sistema aurreratuak aplikatzea.

3.- Eskubaloi-jokalarien jarraipena eta kontrola eramateko irizpideak ezartzea.

4.- Eskubaloi-taldeen banakako entrenamendu tekniko-taktikoa eta entrenamendu taktiko kolektiboa egitea errendimendu handian pentsatuz.

5.- Eskubaloiaren jardunean esku hartzen duten parametro fisiologikoak, fisikoak, antropometrikoak eta psikikoak ezagutzea.

Edukiak:

1.- Entrenamenduaren eta lehiaketaren arteko lotura eskubaloian.

2.- Plangintza eta haren diseinua hainbat mailatan. Plangintzaren funtzioak. Plangintzan eragiten duten faktoreak. Diseinu-ereduak. Plangintzaren garapena. Plangintzaren elementuak. Plangintzaren garapena prestakuntza-etapen arabera.

3.- Eskubaloi-jokalariaren egoera fisikoaren ebaluazioa. Goi-mailako entrenamenduaren ebaluazioa eta kontrola.

4.- Banakako entrenamendu tekniko-taktikoa. Entrenamendu taktiko kolektiboa. Entrenamendu integratu fisiko-tekniko-taktikoaren metodologia. Banakako entrenamendu tekniko-taktikoa eta entrenamendu taktiko kolektiboa ahalik eta onenak izatea errendimendu handiaren eremuan. Metodologia bereziak: banakako entrenamendua. Berritzeko estrategiak eta baliabide didaktikoak. Entrenamendua gazteekin. Errendimendu handiko entrenamendua. Errendimendu handiaren ezaugarriak. Faktore erabakigarriak. Entrenatzeko ereduak eta baliabideak errendimendu handian.

5.- Jokoa goi-mailako eskubaloian. Eskubaloiaren mugimendu-eskakizunen azterketa. Azterketa metodologikoa zailtasunaren ikuspuntutik. Entrenamenduaren edukien alderdi metodologiko espezifikoak.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Goi-mailako eskubaloi-talde baten kasua izanik:

1.1.- Epe laburrerako eta ertainerako kirol-helburuak finkatzea.

1.2.- Epealdi olinpiko baterako entrenamendua planifikatzea.

1.3.- Kirolarien entrenamendua planifikatzea kirol-denboraldiaren barruko aldi baterako.

1.4.- Banakako entrenamendurako parametroak finkatzea.

1.5.- Ezaugarri jakin batzuk dituen goi-mailako eskubaloi-talde baten kasua izanik, kirol-denboraldiaren barruko aldi baterako eta kirol-helburuak ezarrita daudela, programa hauek zehaztea eta justifikatzea:

1.5.a.- Entrenamendu integratu fisiko-tekniko-taktikoa.

1.5.b.- Atsedena eta errekuperatzeko metodoak.

6.- PRESTAKUNTZA FISIKOARI BURUZKO II

Helburuak:

1.- Eskubaloiaren entrenamendua planifikatzen, antolatzen eta kontrolatzen ikastea.

2.- Goi-mailako eskubaloi-jokalariaren prestakuntza fisikoa planifikatzeko, antolatzeko eta kontrolatzeko sistema aurreratuak aplikatzea.

3.- Goi-mailako eskubaloiari dagozkion trebetasun fisiko espezifikoak garatzeko metodoak eta baliabideak ezagutzea.

4.- Goi-mailako eskubaloiaren jardunean esku hartzen duten parametro antropometriko, fisiologiko eta psiko-sozialak ezagutzea.

5.- Goi-mailako eskubaloian nekea errekuperatzeko baliabideak zehaztea.

6.- Eskubaloian nekea errekuperatzeko metodo eta baliabide espezifikoak ezagutzea.

Edukiak:

1.- Eskubaloi-entrenamendua planifikatzea, antolatzea eta kontrolatzea. Entrenamenduaren plangintzan eragiten duten aldagaiak.

2.- Urteko plangintza diseinatzea.

3.- Errendimendu handiko jokalariaren etapak. Prestakuntza fisikoa errendimendu handiko ereduan. Eskubaloiari dagozkion mugimendu- eta energia-beharrak. Lehiaketan eginiko energia-gastuaren azterketa.

4.- Errendimendua taldeko kiroletan. Eskubaloiaren eredua errendimendu handiaren arloan.

5.- Eskubaloi-jokalariaren mugimendu-parametroak eta parametro fisiologiakoak ebaluatzea. Aztertzea eskubaloiaren lehiaketako jarrerak, orokorrak eta, noski, espezifikoak.

6.- Nekea eskubaloian. Motak, ezaugarriak eta errendimenduan duen eragina. Nekea ebaluatzeko baliabide objektiboak eta subjektiboak.

7.- Eskubaloian nekea errekuperatzeko metodo eta baliabideak.

8.- Epealdi bakoitzean errendimendua eta egoera fisikoa kontrolatzeko sistemak eta baliabideak. Eskubaloiari dagokion abiadura espezifikoa garatu, abiadura horri eutsi eta hura kontrolatzeko metodoak eta baliabideak, eta bereziki azeleratzeko gaitasuna. Eskubaloiari dagokion indar espezifikoa garatu, indar horri eutsi eta hura kontrolatzeko metodoak eta baliabideak.

9.- Eskubaloiari dagokion erresistentzia espezifikoa garatu, erresistentzia horri eutsi eta hura kontrolatzeko metodoak eta baliabideak. Eskubaloiari dagokion malgutasun espezifikoa garatu, malgutasun horri eutsi eta hura kontrolatzeko metodoak eta baliabideak.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Kirol-errendimenduari dagokionez ezaugarri jakin batzuk dituen eta lehiaketetan parte hartzen duen goi-mailako eskubaloi-talde baten kasu praktikoa izanik:

1.1.- Kirol-denboraldi bateko egokitzapen fisikoaren plangintza egitea eta justifikatzea.

- Denboraldiko ekintza-plana denboran ezartzea, jokalarien egokitzapen fisikorako zikloen helburuak eta edukiak zehaztuz, kontuan hartuta entrenamendu-aldiak eta lehiaketetan parte hartzeko aldiak.

- Jokalarien errendimendu fisikoa kontrolatzeko irizpideak ezartzea.

- Taldeko jokalarien errendimenduaren jarraipena egiteko metodologia proposatzea.

- Goi-mailako eskubaloiari dagozkion trebetasun fisiko espezifikoak garatu, haiei eutsi eta haiek kontrolatzeko metodoak eta baliabideak aukeratzea.

7.- JOKO-ARAUEI BURUZKO MODULUA III

Helburuak:

1.- Joko-arauak aprobetxamendu taktiko eta estrategiko hobea izateko erabiltzea.

2.- Joko-arauak partiden garapenari laguntzeko interpretatzea.

Edukiak:

1.- Eskubaloiko joko-arauak. Araudiaren helburuak. Egoera-arauak. Arauzko zikloa eta erabakiak hartzea. Zigor teknikoak. Zigor diziplinarioak eta progresibotasuna. Jokoa eta joko-denbora. Joko geldoa. Akta: taldea, jokalaria eta ofizialak. Jokalariak. Atezaina, ate-eremua eta ateko sakea. Baloia jokatzeko erak. Urratsak eta bikoitzak. Sakeak eta jaurtiketak. Partidako azkeneko jaurtiketa libreak. Arbitroak, idazkaria eta kronometratzailea. Aldaketak egiteko eremuaren araudia. Arauekin lotutako joerak eta egiten zaizkien aldaketak.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Joko-arauak ulertzea eta interpretatzea. Europan nahiz munduan arauetan zer joera dauden jakitea.

2.- Estatuko kategorietan jokatzen duen eskubaloi-talde baten kasu praktiko bat izanik, eraso- eta defentsa-ekintzen estrategia joko-arauen erabilera taktikoan oinarrituta ezartzea eta justifikatzea.

3.- Goi-mailako bi talderen arteko eskubaloi-partida bat behatzeko kasu praktiko batean, araudiaren erabilera zuzena aztertzea elementu taktiko gisa.

8.- ESKUBALOIKO SEGURTASUNARI BURUZKO MODULUA II

Helburuak:

1.- Eskubaloiko instalazioak eta tresnak egiteko erabiltzen diren materialen ezaugarriak ezagutzea, eta jakitea zer eragin izan dezaketen lesioen sorreran.

2.- Goi-mailako eskubaloi-jokalarien entrenamenduan aplika daitezkeen segurtasun-neurriak zehaztea.

3.- Entrenatzaileek jokalarien lesioen tratamenduan zer parte-hartze maila izan behar duten definitzea.

4.- Kirolarien nutrizioa eta hidratazioa egokiak izan daitezen erabili beharreko irizpideak zehaztea.

5.- Eskubaloian ohikoenak diren lesioak ezagutzea, bai eta lesio horiek prebenitzeko baliabideak ere.

6.- Goi-mailako eskubaloian ohikoenak diren lesioak prebenitzea.

Edukiak:

1.- Eskubaloiko instalazioak eta tresnak egiteko erabiltzen diren materialak. Lesioen sorreran duten eragina.

2.- Goi-mailako eskubaloi-jokalarien entrenamenduan aplika daitezkeen segurtasun-neurriak.

3.- Entrenatzaileak lesioen tratamenduan izan behar duen parte-hartzea.

4.- Nutrizioa eta hidratazioa eskubaloian. Nutrizioa, hidratazioa eta laguntza ergogenikoak goi-mailako lehiaketako kirolariarengan.

5.- Eskubaloiko lesio ohikoenak. Lesioen prebentzioa.

6.- Goi-mailako eskubaloian gainkarga dela-eta gertatzen diren lesio ohikoenak. Eskubaloian zeharkako agenteak direla-eta gertatzen diren lesio ohikoenak.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Eskubaloiko instalazioak egiteko erabiltzen diren materialak zehaztea, eta jakitea zer eragin duten lesioen sorreran.

2.- Entrenamendu-saioetan zehar ager daitezken arrisku-egoerak deskribatzea.

3.- Eskubaloi-entrenamenduetan zehar sortutako lesioen arretan entrenatzailearen zeregina zein den definitzea.

4.- Mediku batek diagnostikatutako lesio baten kasuan, teknikariak lesionatuen errekuperazioan izan behar duen parte-hartzea adieraztea.

5.- Eskubaloi-jokalariek entrenamendu- eta lehiaketa-garaian dituzten hidratazio- eta nutrizio-beharrak deskribatzea.

6.- Eskubaloiko lesio edo traumatismo ohikoenak adieraztea, bai eta lesio eta traumatismo horiek prebenitzeko kontuan hartu beharreko alderdiak ere.

7.- Horiek eragiten dituzten kausak. Sintomak. Jarduteko arauak. Eragiten duten faktoreak.

8.- Goi-mailako eskubaloian gainkarga dela-eta lesio ohikoenak zein izaten diren zehaztea, bai eta sortzeko mekanismoak, lesio horiek prebenitzeko modua, eta aplika dakizkiekeen konpentsazio-ariketak ere.

9.- Goi-mailako eskubaloian zeharkako agenteak direla-eta lesio ohikoenak zein izaten diren zehaztea, bai eta sortzeko mekanismoak zein diren eta lesio horiek prebenitzeko modua ere.

BLOKE OSAGARRIA

KIROLAREN IRAKASKUNTZARAKO ETA ENTRENAMENDURAKO TRESNA INFORMATIKOEI BURUZKO MODULUA

Helburuak:

1.- Nabigatzailea eta haren funtzio aurreratuak erabiltzen jakitea.

2.- Posta elektronikoa eta haren funtzio aurreratuak erabiltzen jakitea.

3.- Irudiak eta soinuak manipulatzeko trebetasunak eta teknikak lantzea.

4.- Multimedia-ediziorako bitartekoei buruzko oinarrizko ezagutzak barneratzea.

5.- Multimedia-lengoaiak eta -teknikak erabilita, kirolaren irakaskuntzarako teknologia berriek eskaintzen dituzten aplikazioen berri edukitzea.

6.- Kirol-espezialitatearen irakaskuntza edo entrenamendurako multimedia-euskarriak erabiltzen jakitea.

7.- Web-orriak eta multimedia-aplikazioak azkar eta erraz lortzeko dauden aukerak ikastea.

Edukiak:

1.- Internet bidezko nabigazioa eta posta elektronikoa.

1.1.- Telefonozko konexioaren konfigurazioa: konexio-motak.

1.2.- Nabigatzailearen deskribapen orokorra.

1.3.- Nabigatzailearen konfigurazioa.

1.4.- Informazioaren deskarga.

1.5.- Interneteko bilaketak.

1.6.- Postaren oinarrizko funtzionamendua.

1.7.- Posta elektronikoko kontu baten konfigurazioa.

1.8.- Mezuak bidaltzea eta jasotzea.

1.9.- Helbide-liburua.

1.10.- Nabigazioaren eta posta elektronikoaren aukera aurreratuak.

2.- Multimedia-aurkezpenak.

2.1.- Irudien tratamendua: sarrera.

2.1.1.- Irudien digitalizazioari buruzko oinarrizko printzipioak: eskaneatzea.

2.1.2.- Irudien formatuak.

2.1.3.- Irudien bihurketa.

2.1.4.- Irudi-motak.

2.1.5.- Geruzen bidezko lana.

2.1.6.- Irudien optimizazioa.

2.2.- Soinuen tratamendua: sarrera.

2.2.1.- Grabatzeko oinarrizkoak.

2.3.- Web-orrien diseinua eta formatu-motak: sarrera.

2.3.1.- Plangintza.

2.3.2.- Oinarrizko orriak ulertzea.

2.3.3.- Orriak sortzeko oinarrizko kontzeptuak.

2.3.4.- Nabigatzaileen arteko desberdintasunak.

2.4.- Lehen web-orria.

2.4.1.- HTML lengoaia bistaratzea.

2.4.2.- Orriaren egitura.

2.4.3.- Testua idaztea.

2.4.4.- Karaktere bereziak erabiltzea.

2.4.5.- Irudiekin lanean.

2.4.6.- Hiperestekak gehitzea.

2.5.- Testu-formatua.

2.5.1.- Testuaren atributuak eta lerrokatze-moduak.

2.5.2.- Letra-tamaina.

2.5.3.- Paragrafoak eta tituluak.

2.5.4.- Lerro banatzaileak.

2.5.5.- Komando logikoak.

2.5.6.- Zerrendekin lan egitea.

2.6. Argitalpena.

2.6.1.- Argitalpenaren faseak.

2.6.2.- Argitaratzeko aukerak.

2.6.3.- Aldaketen argitalpena.

2.7.- Multimedia-elementuak gehitzea.

2.7.1.- Irudiak eta bideoa erabiltzea.

2.7.2.- Soinuak eta musika erabiltzea.

2.8.- Taulak txertatzea.

2.8.1.- Taula baten egitura.

2.8.2.- Ertzak eta lerroak.

2.8.3.- Gelaxken arteko tarteak.

2.8.4.- Koloreak erabiltzea.

2.8.5.- Taularen dimentsioak.

2.8.6.- Zutabe-kopurua.

2.8.7.- Gelaxkak batzea.

2.9.- Garapen elkarreragilea inprimakiekin.

2.9.1.- Inprimakiak editatzea.

2.9.2.- Inprimaki-kudeatzaile bat konfiguratzea.

2.10.- Efektu bereziak.

Ebaluazio-irizpideak:

1.- Informazioa bilatzeko nabigatzaile bat konfiguratzea eta erabiltzea.

2.- Posta elektronikoko kontu baterako beharrezkoak diren osagaiak identifikatzea, ezagutzea, bereiztea eta konfiguratzea.

3.- Posta elektronikoko mezuak jasotzea, bidaltzea eta biltegiratzea, bitarteko aurreratuak erabilita.

4.- Irudiak eta soinua hartzeko aukera ematen duten gailu fisikoak eta programa informatikoak erabiltzea, horiek gero informatikaren bidez tratatu ahal izateko. Eta irudiak eta soinua biltegiratzeko zer formatu dauden jakitea, bai eta horiek erabiltzea eta optimizatzea ere.

5.- Multimedia-aplikazio bat garatzeko beharrezkoak diren prozesuak eta faseak identifikatzea, eta aplikazio sinpleak garatzeko aukera ematen duten bitarteko informatikoak erabiltzea.

6.-Kasu praktiko bat abiapuntu izanik, kirol-ariketa edo ariketa fisiko batekin zerikusia duen proiektu bat egitea, multimediako teknologia berriak eta euskarriak erabilita.

PRESTAKUNTZA PRAKTIKOKO BLOKEA

Helburua

1.- Martxoaren 5eko 361/2004 Errege Dekretuaren 5. artikuluan adierazitakoez gain, eskubaloiko goi-mailako kirol-teknikariaren Prestakuntza Praktikoko Blokearen xedea da ikasleek prestakuntza-aldian barneratu dituzten gaitasunak praktikoki garatzea, prestakuntza teorikoan eta praktikoan barneratutako ezagutzak eta trebetasunak benetako egoeran aplikatuz, bai eta behar besteko esperientzia lortzea ere honako hauek eraginkortasunez egiteko:

1.1.- Eskubaloi-jokalarien eta eskubaloi-taldeen entrenamendu-saioak eta goi-mailako lehiaketetako parte-hartzea programatzea eta zuzentzea.

1.2.- Goi-mailako eskubaloi-jokalarien egokitzapen fisikoa programatzea eta zuzentzea.

1.3.- Eskubaloiaren kirol-irakaskuntza programatzea eta zuzentzea.

1.4.- Beheragoko mailako kirol-teknikarien jarduerak programatzea eta koordinatzea.

1.5.- Eskubaloiko sail, atal edo eskola bat zuzentzea.

Garapena.

1.- Eskubaloiko goi-mailako kirol-teknikariaren prestakuntza praktikoan, ikasleak jarraitutasunez joan beharko du eskubaloiko goi-mailako kirol-teknikariak egin beharreko jardueretara, aurrez zehaztutako denbora-aldi batean, izendatutako tutore baten ikuskapenpean, eta horretarako zehaztutako taldearekin. Prestakuntzaldi hori garatzeko, ondokoak egin beharko dira:

1.1.- Eskubaloi-jokalariak entrenatzeko saioak, Prestakuntza Praktikoko Blokeari dagokion denbora guztiaren % 25etik % 30era bitartean.

1.2.- Eskubaloi-jokalarien egokitzapen fisikorako saioak, Prestakuntza Praktikoko Blokeari dagokion denbora guztiaren % 10etik % 20ra bitartean.

1.3.- Taldeak zuzentzeko saioak, Prestakuntza Praktikoko Blokeari dagokion denbora guztiaren % 20tik % 25era bitartean.

1.4.- Eskubaloiko kirol-irakaskuntza programatzeko eta zuzentzeko saioak, Prestakuntza Praktikoko Blokeari dagokion denbora guztiaren % 20tik % 25era bitartean.

1.5.- Beheragoko mailako kirol-teknikarien jarduera programatzeko eta koordinatzeko saioak, Prestakuntza Praktikoko Blokeari dagokion denboraren % 15etik % 20ra bitartean.

1.6.- Eskubaloiko eskola bat zuzentzeko saioak, Prestakuntza Praktikoko Blokeari dagokion denbora guztiaren % 10etik % 15era bitartean.

2.- Prestakuntza Praktikoko Blokeak hiru fase hauek izango ditu: behaketa-fasea, lankidetza-fasea eta jardun ikuskatuaren fasea.

3.- Hiru faseak amaitzean, ikasleak praktiken memoria egingo du, eta tutoreak eta prestakuntza eman dion ikastetxeak ebaluatuko dute.

Ebaluazioa

1.- Prestakuntza Praktikoko Blokean «gai» eta «ez-gai» kalifikazioak baino ez dira emango. «Gai» kalifikazioa lortzeko, honako hauek bete beharko dituzte ikasleek:

1.1.- Fase bakoitzerako ezarritako orduen % 80ra joatea, gutxienez.

1.2.- Lan-saioetan parte-hartze aktiboa izatea.

1.3.- Saio bakoitzean prestakuntza-helburuak lortzea.

1.4.- Hizkera garbia eta terminologia espezifiko zuzena erabiltzea.

1.5.- Praktiken memoria behar bezala aurkeztea.

1.6.- Praktiken memoria gutxienez atal hauetan egituratzea:

1.7.- Ikastetxearen egitura eta funtzionamenduaren deskribapena, praktiketan erabilitako instalazio eta espazioen deskribapena, eta praktikaldian izandako talde edo taldeen deskribapena.

1.8.- Praktiken garapena: saio bakoitzeko praktikei buruzko jarraipen-fitxak, faseen arabera taldekatuta.

1.9.- Praktiken autoebaluazioari buruzko txostena.

1.10.- Tutorearen ebaluazio-txostena.

AMAIERAKO PROIEKTUA

Helburua

Amaierako proiektuaren xedea da egiaztatzea ikasleak prestakuntza-prozesuan eskuratutako ezagutza teoriko eta praktikoak barneratu dituela eta horiek integratzeko, sintetizatzeko eta aplikatzeko gai dela, eta, horren ondorioz, eskubaloiko goi-mailako kirol-teknikariaren eremu propioan jarduera profesional bat gauzatzeko gai dela.

Garapena.

1.- Amaierako proiektuan, lan monografiko bat sortu eta egin beharko da, eta, bertan, jasotako prestakuntzaren honako alderdi hauek landuko dira:

1.1.- Eskubaloi-jokalarien eta -taldeen entrenamendua.

1.2.- Eskubaloi-jokalariek osatutako taldeen zuzendaritza teknikoa.

1.3.- Eskubaloi-jokalarien egokitzapen fisikoa.

1.4.- Kirol-teknikarien zuzendaritza.

1.5.- Eskubaloi-eskolen zuzendaritza.

1.6.- Eskubaloiaren irakaskuntza.

2.- Amaierako proiektuak honako zati hauek izango ditu:

2.1.- Sarrera, helburuak, materiala eta metodoak, emaitzak, eztabaida, ondorioak eta erreferentzia bibliografikoak.

Ebaluazioa

1.- Amaierako proiektua zenbakizko eskalan kalifikatuko da; zehazki, batetik hamarrera arteko nota jarriko zaio, zenbaki hamartarrik gabe. Bost puntuko kalifikazioak edo hortik gorakoak, biak barne, hartuko dira positibotzat, eta gainerakoak, negatibotzat.

2.- Honako hauek baloratuko dira proiektuan:

2.1.- Lan originala egitea.

2.2.- Hizkera argia eta terminologia espezifiko zuzena erabiltzea.

2.3.- Proiektuaren aurkezpena eta egituraketa zuzena izatea.

2.4.- Proiektua egokia eta bideragarria izatea.

2.5.- Berrikuspen bibliografiko osatu bat egin izana (30 erreferentzia bibliografiko, gutxienez).


Azterketa dokumentala