Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2010eko irailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
4146

EBAZPENA, 2010eko uztailaren 16koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Berdintasuna emakumeen elkarteari Lanestosako udalerrian genero berdintasuna susta zedin emandako diru-laguntza itzultzeko prozedura ebazteko dena. Diru-laguntza hori elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko arlo guztietan parte har dezaten bultzatzeko diru-laguntzen deialdiaren babespean eman zen.

Esp. zk.: 81/2009 AS.

Elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko arlo guztietan parte har dezaten bultzatzeko diru-laguntzaren entitate onuraduna den aldetik Lanestosako udalerrian genero berdintasuna sustatzeko Berdintasuna Emakumeen Elkarteari buruzko txostena ikusita,

AURREKARIAK

Lehenengoa.- Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2008ko abenduaren 12ko Ebazpenaren (2008ko abenduaren 29ko EHAA, 248. zk.) bidez, 2009ko ekitaldian elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har zezaten sustatzeko diru-laguntzak ematea arautu zen, eta Lanestosako udalerrian berdintasuna sustatzen duen Berdintasuna emakumeen elkartea 900 euroko diru laguntzaren onuradun gertatu zen.

2008ko abenduaren 12ko Ebazpenaren 14.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki, diru-laguntzaren % 75 (675 euro) hura onartu ondoren ordaindu zen, eta gainerako % 25, diruz lagundutako jarduerek sortutako gastu guztiak egiaztatu ondoren ordainduko litzateke, eta horretarako, adierazitako artikuluan zehartutako egiaztagiri guztiak aurkeztu behar ziren 2010eko otsailaren 28a baino lehen.

Gaurko egunez, elkarte onuradunak ez du oraindik diru-laguntza zertan erabili den justifikatuko duen agiririk aurkeztu.

Bigarrena.- Diru-laguntzaren helburua ziurtatzeko dokumentazioa igorri ez denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2010eko ekainaren 18ko Ebazpenaren bitartez, elkarteak diru-laguntza itzultzeko prozedura hasi zen, eta elkarte onuradunari 15 egun balioduneko epea eman zitzaion egokitzat jotzen zituen alegazioak aurkez zitzan.

Hirugarrena.- Elkarte interesdunari ebazpenaren berri eman zitzaion, eta 2010eko uztailaren 5ean jasotako diru-laguntzaren 675 euroak itzuli zituen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari dagokio itzulketaren prozedura erabakitzeko eskumena, 2008ko abenduaren 12ko Ebazpenaren 17. artikuluan ezarritakoari jarraiki, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.4. artikuluari eta 698/1991 Dekretuaren, abenduaren 17koaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duenaren, 4.2 artikuluari dagokienez. Horiek guztiek ezartzen dutenaren arabera, dirua itzultzeko espedientea abiarazteko, izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna laguntza emateko administrazioko egintza eman zuen bera da.

Bigarrena.- Diru-laguntzaren emakidan ezarritako baldintzetako bat betetzen ez bada, prozedura berezi bat jarraituko da, hain zuzen, dirua itzultzekoa, 2008ko abenduaren 12ko Ebazpenaren 17. artikuluan eta 698/1991 Dekretuaren, abenduaren 17aren, 5. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

Hirugarrena.- Elkarte interesdunak jasotako dirua itzuli izanak eta, horrez gain, emandako epean alegaziorik ez aurkeztu izanak egiaztatzen dute justifikazio epea ez betetzea diru-laguntza emateko baldintzetako bat ez betetzea dela. Horrenbestez, elkarteak itzulketa kausa eragin du, 2008ko abenduaren 12ko Ebazpenaren 16. artikuluan adierazitakoaren arabera.

Horregatik guztiagatik, prozedurako izapidetza guztiak burutu direnez, ebazpen hau eman behar da, aipatutako elkarte interesdunaren aurka hasitako itzulketa prozedura bukatzeko.

Adierazitako arrazoiak eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenak aztertu ondoren honako hau,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Itzulketa prozedura bukatzea, adieraziz Lanestosako udalerrian genero berdintasuna sustatzeko Berdintasuna Emakumeen Elkarteak ez dituela bete emandako diru-laguntzaren baldintzak, ordaindutako zenbatekoak adierazitako epean justifikatzeko eginbeharra ez betetzeagatik, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2008ko abenduaren 12ko Ebazpenean (2008ko abenduaren 29ko EHAA, 248. zk.) egindako deialdiaren bidez emandako diru-laguntzaren erakunde onuraduna zen aldetik. Ebazpen horrek 2009. ekitaldian elkartegintza bultzatzeko eta emakumeen partaidetza Euskal Autonomia Erkidegoko alor guztietan sustatzeko diru laguntzak arautzen zituen.

Bigarrena.- Elkarte interesdunak diru laguntzaren gainerako zenbatekoa (225 euro) jasotzeko eskubidea galdu duela adieraztea.

Hirugarrena.- Ebazpen honen berri ematea Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. artikuluak ezarritakoa betez, jakinaren gainean egon dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, jakinaraziz administrazio-bidea amaitzen duela eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela administrazioarekiko auzietarako epaitegi egokian, ezagutarazi den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. paragrafoetan ezarritakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 16a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.


Azterketa dokumentala