142. zk., 2010eko uztailaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Gobernuaren Ordezkaritza
3574
IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babeserako otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoko arauak haustearren, Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak ezarritako zehapen-ebazpenak jakinarazten dituena, 12/10, 26/10, 36/10 eta 37/10 espedienteetan.
Herritarren Segurtasunaren Babeserako otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoa hausteagatik Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariak ezarritako zehapen-ebazpenak ezin izan zaizkie jakinarazi interesdunei -ondoren aipatzen da nortzuk diren-. Beraz, jakinarazpen balioa izan dezan, zehapen-ebazpen horiek argitara ematen dira, interesdun guztiek horren berri izan dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan ezarritakoaren arabera (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Horretaz gainera, hau ohartarazten zaie:
Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, horren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete barne ministroari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtsoa jarriz gero, zentro honi jakinarazi beharko diote.
Zehapen-espedientea Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritzan dago eskuragarri (Frai Francisco kalea 17, Vitoria-Gasteiz).
- Espedientea: 12/10. José Mateo Sierra Cano. Ebazpen-eguna: 2010-04-29a. Hautsitako artikulua: 25.1). Zehapena: Substantzia kentzea.
- Espedientea: 26/10. Luis Salas Bayón. Ebazpen-eguna: 2010-05-07a. Hautsitako artikulua: 25.1). Zehapena: 301 euro eta substantzia kentzea.
- Espedientea: 36/10. Mimoune Kelai. Ebazpen-eguna: 2010-04-30a. Hautsitako artikulua: 25.1). Zehapena: 315 euro eta substantzia kentzea.
- Espedientea: 37/10. Mohamed Auche. Ebazpen-eguna: 2010-05-15a. Hautsitako artikulua: 25.1). Zehapena: 405 euro eta substantzia kentzea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 20a.
Gobernuaren ordezkaria,
MIKEL CABIECES GARCÍA.