Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2010eko uztailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
3573

EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, ondoren aipatutako espedienteari buruzkoa.

María Dolores García García, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak emandako

EDIKTUA

Ezin izan diogu jakinarazi Mercedes Beatriz Garcés Mendoza andreari 2/2008 zenbakiko itzultzeko espedientean (jatorrizko espedientea: H-2006-01-15) emandako ebazpena berak emandako helbidean, nahiz eta bi aldiz saiatu garen. Hori horrela, honako ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta era berean, interesdunari 2009ko maiatzaren 20ko ebazpena eman dela jakinarazten diogu. Ebazpen horren xedapenak horrela dio:

Familia zuzendariak honako hau,

EBATZI DU:

Lehenengoa.- XXXXX381P NAN duen Mercedes Beatriz Garcés Mendoza andreak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari 1.100 euro itzuli behar dizkiola aitortzea.

Idatz-zati honetan zehaztutako diru-kopuru hori gehienez bi hilabeteko epean itzuli beharko da, ebazpen honen jakinarazpenetik zenbatzen hasita, eta diru-sarrera Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintzaren izenean dauden ondoko kontuetan egin beharko da, interesduna bizi den Lurraldearen arabera. Diru-sarrera egiterakoan, itzulpena honako espedienteari dagokiola adierazi behar da:

Jatorrizko H-2006-01-15 espedienteari, eta 2/2008 zk. duen itzultzeko espedienteari.

Hona hemen diru-sarrera egiteko kontu zenbakiak:

Araban: Vital Kutxa

Banku-kontuaren zk.: 2097.0178.12.0015172561

Bizkaian: Bilbao Bizkaia Kutxa

Banku-kontuaren zk.: 2095.0631.55.2131000143

Gipuzkoan: Kutxa

Banku-kontuaren zk.: 2101.0381.09.0002788214

Edozein lurraldetan: Euskadiko Kutxa

Banku-kontuaren zk.: 3035.0012.77.0120900367.

Interesdunari ohartarazten zaio diru-sarrera aipatutako epean egin ezean, premiamendu-bidetik betearaziko dela.

Ebazpen hau interesdunari jakinaraz bekio, eta, orobat, ohartarazi administrazio-bidea ez duela amaitzen. Horrenbestez, badu ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Gaietako sailburuordearen aurrean, eta horretarako hilabeteko epea izango du ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluek xedatzen dutenaren arabera.

Eta Mercedes Beatriz Garcés Mendoza andrearentzat legezko jakinarazpen gisa balio dezan, ediktu hau egin eta sinatu egiten dut, Vitoria-Gasteizen, 2010eko maiatzaren 21ean.

Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,

MARÍA DOLORES GARCÍA GARCÍA.


Azterketa dokumentala