Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2010eko uztailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
3568

IRAGARKIA, Orioko kirol-dartsenan portu-zerbitzuetarako hiru eraikin bukatzeko obrak egiteko lizitazioan parte hartu nahi dutenei jakinarazteko dena (Espedientea: 09/10).

Kontratazio-organo honen ebazpen baten bidez, Orioko kirol-dartsenan portu-zerbitzuetarako hiru eraikin bukatzeko obrak kontratatzeko espedientea onartu zen (Espedientea: 09/10), eta iragarkia 2010eko uztailaren 9ko EHAAn argitaratu zen, 3.368 zenbakiarekin.

Akatsak aurkitu dira obra-proiektuaren «Kalitate-kontrola» eta «Segurtasuna eta Osasuna» partidetako zenbatekoetan. Hori dela eta, zuzendu egin dira, eta espedientea berriro onartu da 2010eko uztailaren 19an. Akats horiek ez dituzte aldatzen, ez lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, ez unitateko prezioak, ez eta neurketak ere.

Hortaz, ez dago lizitazioaren iragarkia berriro argitaratu beharrik, 2010eko uztailaren 9an (3.368 zk.) argitaratutako iragarkian jasotako xehetasun guztiek indarrean jarraitzen baitute.

Horiek horrela, interesdun guztiei jakinarazten zaie dokumentazio osoa, zuzendutako proiektua barne, Azkar kopiadendan eskuratu dezaketela, Donostiako Bizkaiko pasealekuko 17an.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 19a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala