142. zk., 2010eko uztailaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Barakaldoko Instrukzioko 4 Zenbakiko Epaitegia
3566
EDIKTUA, 677/04 falta-judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Jesús Maria Lebredo Fernándezek, Barakaldoko (Bizkaia) Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, fede eta testigantza ematen dut ondokoaz:
677/09 falta-judizioan epaia eman da, zeina hauxe baita hitzez hitz:
571/2009 EPAIA
Barakaldo, 2009ko abenduaren 10a.
Begoña López Anguitak, Barakaldoko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu falta-judizioaren autoak (677/09), ebasketa bat dela-eta bideratu direnak. Hona hemen alderdiak: Ministerio Fiskala, eta Viadislav Mun eta Sergui Sturza, salatu gisa.
EPAITZA:
Viadislav Mun eta Sergui Sturza, honako honetara kondenatzen ditut, ebasketa bat egin dutelako: bakoitzak, egunero 10 euro ordaindu beharko ditu, 45 egunetan zehar, eta horretaz aparte, erantzukizun pertsonal subsidiarioa ezarriko zaie; erantzukizun horren arabera, ordaintzen ez duten bi kuotako, egun bateko askatasuna kenduko zaie.
Prozedura honetako kostuak demandatuek ordainduko dituzte.
Desegin bitez atzemandako gaiak.
Jakinarazi epaia alderdiei BJLOren 248.4 artikuluan aurreikusitako moduan, eta jakinarazi, halaber, epai hau ez dela irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa ezar daitekeela Probintzia Auzitegian, jakinarazpena egin eta hurrengo bost egunen barruan. Epaitegi honen aurrean egin beharko da errekurtsoa.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta jasota gera dadin eta Sergui Sturza-ri jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen dut idazki hau, Barakaldon (Bizkai), bi mila eta hamarreko maiatzaren hogeita batean.
IDAZKARI JUDIZIALA.