142. zk., 2010eko uztailaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
3565
EDIKTUA, negozio-lokal bat ez ordaintzeagatiko desahuzioari buruzko 1358/09 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Judizioa: desahuzioari buruzko 1358/09 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Jaione Aketxe Egia.
Abokatua: Jesus Angel Bageneta Anguio.
Prokuradorea: Jose Felix Basterrechea Aldana.
Demandatua: Jesus Alberto Ruiz Fernandez eta Alfonso Fernandez Paniagua.
Gaia: negozio-lokal bat ez ordaintzeagatiko desahuzioa.
Judizio horretan epaia eman da. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
1.- Baietsi egiten dut Jaione Aketze Egia tutoreak ordezkatzen duen Jaione Aketze López andrearen izenean eta ordez Basterrechea prokuradoreak aurkeztu duen demanda, Jesús Alberto Ruiz Fernández eta Alfonso Fernández Paniaguaren aurkakoa. Hori dela eta, deklaratzen dut suntsituta dagoela ebazpen honen aurrekarietan adierazitako finkaren errentamendu-kontratua. Beraz, demandatuak etxea uztera kondenatzen ditut eta ohartarazten diet etxetik botako dituztela baldin eta legez jarritako epean etxea uzten ez badute.
2.- Prozesu honetan sortutako kostuak ordaindu beharra ezartzen zaio alderdi demandatuari.
Jesús Alberto Ruiz Fernández eta Alfonso Fernández Paniagua demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4680.0000.03.1358.09. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da zainpean utzitako diru-zenbatekoa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dauka eskuragarri interesdunak.
Barakaldo (Bizkaia), 2010eko maiatzaren 21a.
IDAZKARI JUDIZIALA.