Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2010eko uztailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun eta Kontsumo Saila
3564

AGINDUA, 2010eko uztailaren 2koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Agiri Klinikoak Balioetsi, Hautatu eta Garbitzeko Batzordearen osaera aldatzeko dena.

Martxoaren 17ko 45/1998 Dekretuak ospitaleetako larrialdi-zerbitzuetako jarduera klinikoen eta ospitaleetako historia klinikoen erregistroko agirien edukia ezarri eta balorazioa, kontserbazioa eta garbiketa arautu zituen, eta Agiri Klinikoak Balioetsi, Hautatu eta Garbitzeko Batzordea (Kide anitzeko organoa) sortu zuen. Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2009ko abenduaren 3ko Agindu bidez batzorde hori berritu egin zen.

Josu Zaldúa Azurmendi jaunaren ukoa eta Euskadiko Klinika Pribatuen Federazioak Fidel Fuentes Felipe jaunaren alde egindako proposamena jaso direnez gero, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Agiri Klinikoak Balioetsi, Hautatu eta Garbitzeko Batzordean Euskadiko ospitale pribatuen ordezkari gisa kentzea Josu Zaldua Azurmendi jauna.

Bigarrena.- Agiri Klinikoak Balioetsi, Hautatu eta Garbitzeko Batzordean Euskadiko ospitale pribatuen ordezkari gisa izendatzea Fidel Fuentes Felipe jauna.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 2a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


Azterketa dokumentala