Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2010eko uztailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3563

EBAZPENA, 2010eko maiatzaren 11koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko 2010eko bekak eman eta ukatzen dituena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2010eko urtarrilaren 20ko Ebazpenaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru beketarako deia egin zen 2010erako (2010eko otsailaren 15eko EHAA, 30 zk.).

Ebazpen horren 11. artikuluan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebazpen adierazi bat hartuko du bekak emateko eta ukatzeko, eta ebazpena banan-banan jakinarazteaz gain, emandako beken zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Ebazpenaren 9.6 artikuluan ezartzen da Hautaketa Batzordeak ordezkoen zerrenda bat ere proposatu dezakeela, pertsona edo talde onuradunek uko egiten dutenerako.

Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Berdintasunaren alorreko ikerlanetarako 3 beka ematea 2010ean. Ebazpen honen eranskinetan jasotzen dira beka mota bakoitzaren onuradunak. Beka hogeita hiru mila hirurehun eta hogeita hamahiru eurokoa (23.333) izango da pertsona edo talde onuradun bakoitzarentzat.

Bigarrena.- Berdintasunaren alorreko 2010eko ikerlanetarako beken ordezkoak izendatzea. II. eta III. eranskinetan aipatzen dira, bakoitzari dagokion hurrenkeraren arabera.

Hirugarrena.- Berdintasunaren alorreko 2010eko ikerlanetarako bekak ukatzea eranskinetan jasotakoei, adierazten diren arrazoiengatik.

Laugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Bosgarrena.- Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Ebazpenaren aurka interesatuek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 11.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.

I. ERANSKINA / ANEXO I

1. MOTAKO BEKA / BECA TIPO 1

(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA / ANEXO II

2. MOTAKO BEKA / BECA TIPO 2

(Ikus .PDF)

III. ERANSKINA / ANEXO III

3. MOTAKO BEKA / BECA TIPO 3

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala