Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2010eko uztailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
3561

EDIKTUA, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariarena, ondoren azaltzen diren espedienteei buruzkoa.

Mariano Cortés Sáezek, Eusko Jaurlaritzako, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariak, emandako

EDIKTUA

Eskatzaileek helbidea aldatzeagatik edo bestelako arrazoiak direla-eta, posta-zerbitzuak jakinarazpenak Eusko Jaurlaritzari itzuli dizkionez, ez dugu lortu alegazioen tramitea espresuki jakinaraztea ediktu honen bukaeran azaltzen direnei. (1) zeinua daramaten espedienteei uztailaren 16ko 177/2002 Dekretuak ezarritako lana eta familia bateragarri egiteko neurrien diru-laguntza dagokie, eta (2) zeinua daramatenei, berriz, Lanerako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuko laguntzak. Hortaz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dugu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainontzeko xedapenak betetze aldera. Aldi berean, aipatutako eskatzaileei jakinarazten diegu Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariak alegazioen tramitea hasarazi duela, zerrendan azaltzen diren espedienteetan esleitutako diru-laguntzak ordaintzeko. Diru-laguntzen eskatzaileek haurrak zaintzeko lanaldi-murrizketa edo eszedentziaren hasierako baldintzak aldatu dituztenez, laguntza esleitzeko ebazpenean diru-laguntzarentzat kalkulatutako zenbatekoa orain txikiagoa da eskatzaileek jaso duten zenbatekoa baino eta, horregatik egin behar da aipatutako alegazioen tramitea, (1) zeinua daramaten espedienteen kasuan 12.1 artikulua aplikatu behar baita, eta (2) zeinua daramatenetan 53.2 eta 3. artikuluak. Prozedura betetze aldera, ediktu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hamabost eguneko epea ematen diegu eskatzaile interesdunei, ebazpen berria eman baino lehen beraien legezko eskubideak defendatzeko erakutsi eta alegatu nahi duten guztia aurkezteko Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzan (helbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz - PK: 01010), hala zuzenean, nola Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta.

Eskatzaileen zerrenda

Espediente-zenbakia

Expediente Eskatzailea

Titular Zenbatekoa (euroak)

Importe (euros)

(1)

G-1392-4379-2003-CT José Ramón Lopez Rozas 151,23

G-1582-4953-2003-CT Lorena Arteaga Cordero 416,71

(2)

B-3647-8133-2005-CT Arantza Hormaetxe Etxebarria 334,73

A-2067-9505-2005-CT Maria Angeles Infante Gonzalez 722,47

B-271-379-2006-CT Garikoitz Fullaondo Garcia 98,63

B-2455-5181-2006-CT Maite Jaureguizar Bartolome 327,95

A-1449-7568-2007-CT Marta Portela del Rio 432,73

Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 25a.

Enplegu eta Prestakuntzako zuzendaria,

MARIANO CORTÉS SÁEZ.


Azterketa dokumentala