Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2010eko uztailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Uraren Euskal Agentzia
3560

IRAGARKIA, «Uraren Euskal Agentziako 2010, 2011 eta 2012 ekitaldietako urteko kontuak berraztertzeko kontu-ikuskaritzako zerbitzua» helburu duen zerbitzuari buruzko lizitazioa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena (Espedientea: URA/016A/2010).

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziako Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: URA/016A/2010.

2.- Kontratuaren helburua.

a) Helburuaren deskribapena: Uraren Euskal Agentziako 2010, 2011 eta 2012 ekitaldietako urteko kontuak berraztertzeko kontu-ikuskaritzako zerbitzua.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoan.

d) Gauzatzeko epea: 2013ko ekainaren 30era arte.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: laurogeita lau mila (84.000) euro eta hamabost mila ehun eta hogei (15.120) euro, BEZarenak; guztira, laurogeita hemeretzi mila ehun eta hogei (99.120) euro.

5.- Behin-behineko bermea: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

b) Helbidea: Albert Einstein kalea, 46.

c) Herria eta posta-kodea: Miñao (Araba) 01510.

d) Telefonoa: 945 01 17 00.

e) Faxa: 945 01 17 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2010eko abuztuaren 9a, 12:00ak baino lehen.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, hala balegokio (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: Europako Batasuneko estatu bateko enpresa ez-espainiarrentzat: berariazko klausula administratiboen karatulan zehaztutakoa.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskariak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2010eko abuztuaren 9a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula zehatzen agirian zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren Erregistro Orokorra.

2) Helbidea: Albert Einstein 46 - 3., E-7 eraikina, Miñao (Arabako Teknologi Parkea).

3) Herria eta posta-kodea: Miñao (Araba) 01510.

d) Lizitatzailea bere eskaintzari eustera behartuta dagoen epea: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.- Eskaintzen gutun-azalak irekitzea.

a) Iritzia ematea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea.

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

2) Helbidea: Albert Einstein 46 - 3., E-7 eraikina, Miñao (Arabako Teknologi Parkea).

3) Herria eta posta-kodea: Miñao (Araba) 01510.

4) Eguna: 2010eko abuztuaren 19a.

5) Ordua: 11:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

2) Helbidea: Albert Einstein 46 - 3., E-7 Eraikina, Miñao (Arabako Teknologi Parkea).

3) Herria eta posta-kodea: Miñao (Araba) 01510.

4) Eguna: 2010eko abuztuaren 26a.

5) Ordua: 11:00ak.

10.- Bestelako informazioa.

11.- Iragarkien gastuak: hirurehun eta laurogeita hamazortzi euro eta berrogeita hamabi zentimo (398,52 euro).

12.- Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna (hala badagokio): ez da beharrezkoa.

13.- Hala badagokio, deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko atari informatikoa edo web orria: www.contratacion.info eta www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 21a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑAKI URRIZALQUI OROZ.


Azterketa dokumentala