Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2010eko uztailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 Zenbakiko Epaitegia
3557

EDIKTUA, prekarioko desahuzioari buruzko 134/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegian, Antonia Butron Saez andreak eskatuta, 134/10 hitzezko judizioa bideratu da Nerea Ugalde Butron andrearen aurka, prekarioko desahuzio bat dela-eta. Judizio horren prozeduraren gainean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondokoak baitira:

Bilbao, bi mila eta hamarreko maiatzaren hamaseia.

M.ª Teresa Peña Rodriguez-ek, Bilboko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu denak, ikusi ditu desahuzioari buruzko 134/10 hitzezko judizioaren auto hauek. Nerea Ugalde Butrino andrearen aurka, M.ª Antonia Butron Saez andrearen jaunaren izenean eta ordez, Julio Gonzalez Jimenez jaunak aurkeztutako demanda dela-eta, epaitegi honetan bideratutakoak dira aipatu autoak.

EPAITZA

María Antonia Butrón Sáez andrearen izenean eta ordez, Julio González Jiménez epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dudanez gero, auzi-ihesian den Nerea Ugalde Butrón demandatua honakora kondenatzen dut: Bilboko Salazar Jenerala kaleko 1. zenbakiko beheko pisuko ezkerraldean kokaturiko etxebizitza uztera, libre eta auki-jartzailearen esku largatuaz.

Alderdi demandatuak prozedurak sortutako kostu guztiak ordainduko ditu.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarrita (PZLb 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4726 0000 0134 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da zainpean utzitako diru-zenbatekoa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitaratzea.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Bilbon, 2010eko maiatzaren 17an.

Nerea Ugalde Butron demandatuari behar bezala jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamarreko ekainaren batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala