141. zk., 2010eko uztailaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
3556
EDIKTUA, hipoteka bat betearazteari buruz bideratutako 566/09 prozeduraren ondoriozkoa.
ANTOLAKETARAKO EGINBIDEA
Eman duen idazkari judiziala: Alejandro López Martínez jauna.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamarreko apirilaren hamalaua.
Jarduketa hauetan burututako enkantean, ondasunak enkante hasieran zuen balioaren % 70etik beherakoa izan da eskaintzarik onena eta, horrenbestez, jakinaraz bekio exekutatuari, hamar eguneko epearen barruan eskaintza hori hobetuko duen beste bat aurkeztu ahal izan dezan, balorazioaren % 70etik gorako zenbateko bat eskaintzeko edo, zenbateko horretatik beherakoa izanik ere, exekutatzailearen eskubideei aurre egiteko aski den zenbateko bat.
Exekutatuen helbidea ezagutzen ez dugunez, jakinaraz bedi ebazpen hau epaitegi honetako iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktuen bidez.
Epaileari eginbide honen berri eman zaio.
Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan idazkia aurkeztuz; hala ere, erabakitakoa bete egingo da. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia, inpugnatzailearen ustez egin den arau-haustea adieraziz; eskakizun horiek bete ezean, inpugnazioa ez da onartuko (PZLb, 224. eta 452. artikuluak).
Ebazpena inpugnatu ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4690.0000.01.0566.09. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berraztertzea). Berraztertzeko eskatzean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Hala agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, 2010eko apirilaren 14ko ebazpenaz, Epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epaiaren jakinarazpen-eginbidea burutzeko.
Barakaldo (Bizkaia), 2010eko apirilaren 14a.
IDAZKARI JUDIZIALA.