141. zk., 2010eko uztailaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Bizkaiko Probintzia Auzitegia
3555
EDIKTUA, 339/09 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 4. Sekzioa.
Errekurtsoa: 339/09 merkataritzako apelazio-errekurtsoa.
Alderdi apelatzailea: Domingo Tejedor Olmos.
Alderdi demandatua: Ingenieria Kerne SL.
Gaia: arrunta.
Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da eta honelaxe dio hitzez hitz:
208/10 EPAIA
Jaun-andreak:
- Ana Belen Iracheta Undagoitia andrea.
- Ignacio Olaso Azpiroz jauna.
- Lourdes Arranz Freijo andrea.
Bilbao, bi mila eta hamarreko martxoaren zortzia.
Bilboko Probintzia Auzitegiko Laugarren Sekzioan, lehenago aipatutako magistratuek osatutakoan hain zuzen ere, 629/08 prozedura arruntaren autoak ikusi dira, apelazio-mailan ikusi ere. Bilboko Merkataritza-arloko 1 zenbakiko Epaitegitik datoz eta alderdi hauen artekoak dira: apelazio-egile gisa, Domingo Tejedor Olmos demandatua, Smith Apalategui prokuradoreak ordezkatuta eta Iñigo Solaún letratuak zuzenduta; apelatu gisa, Etxeasegur Correduría de Seguros SL demandatzailea, errekurtsoa aurkaratzen eta inpugnatzen ez duena, Elósegui prokuradoreak ordezkatuta eta Iñigo Nieva García letratuak zuzenduta; eta Fermín Posada González de Sarralde eta Ingeniería Kerne SL demandatu auzi-iheslariak, pertsonatu ez direnak. Hori guztia, aipatutako epaitegiak 2009ko martxoaren 12an emandako epaiaren kontra aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren indarrez.
Inpugnatutako epaiarekin lotura duten aurrekariak funtsean adierazitakotzat jo eta onartu egiten dira.
AURREKARIAK
Lehenengoa.- 2009ko martxoaren 12ko epaiak honela dio, hitzez hitz:
«Epaitza: 1.- Baietsi egiten dut Lorena Elosegui Ibarnavarro epaitegietako prokuradoreak Etxeasegur Correduría de Seguros SLren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, honako hauen aurkakoa: Fermín Posada González de Sarralde jauna, Domingo Tejedor Olmos jauna eta Ingenieria Kerne SL»
EPAITZA:
Zati batean baiesten dut Smith Apalategui prokuradoreak Domingo Tejedor Olmos jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Merkataritza-arloko 1 zenbakiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak 2009ko martxoaren 12an emandako epaiaren aurkakoa. Epai hori 629/08 judizio arruntaren autoen gainean eman zen, eta auto horietatik dator erroilu hau. Hortaz, apelatutako epaia ezeztatu egiten dut, eta ondorioz honela geratzen da: batetik, ordaindu beharreko interesak legezkoetara mugatzen dira eta, bestetik, interesak demandaren egunetik aurrera sortutakoak izango dira; gainera, auzialdi honetan sortutako kostuak ez zaizkio inori ezartzen.
Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.
Argitalpena.- Epaia sinatzen duten magistratuek eman zuten, eta magistratu txostengileak irakurri zuen 2010eko apirilaren 12an. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, egiaztatu egiten dut.
Ebazpen honen aurka ez dago inongo errekurtsorik jartzerik.
«Ingenieria Kerne SL»ren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak ebatzi du ediktu hau argitaratzea bulego judizialeko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jakinarazpen-eginbidea burutzeko.
Bilbao (Bizkaia), 2010eko maiatzaren 10a.
IDAZKARI JUDIZIALA.