Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2010eko uztailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Uraren Euskal Agentzia
3554

EBAZPENA, 2010ko ekainaren 30ekoa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena. Honen bidez, lanpostu-zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.

Abenduaren 18ko 233/2007 Dekretuak Uraren Euskal Agentziaren jardueren hasiera arautzen du, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko baliabide pertsonalak eta materialak agentziara atxikitzeko baldintzak ere. Dekretuko 4. artikuluan ezartzen da, halaber, lanpostuen zerrenda onartzeko prozedura.

Hemen argitaratzen den lanpostu-zerrenda horren aldaketa, aipatutako dekretuan ezarritakoaren arabera egin da, eta ezartzekoak diren gainerako arauak ere bete dira; gainera, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan onartuta dauden irizpide orokorrak errespetatu dira.

Horri jarraiki, Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 29an egindako bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Uraren Euskal Agentziako karrerako funtzionarioentzako eta lan-kontratudun langileentzako lanpostu-zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honetako I. eranskinean zehazten den Nekazaritza Ingeniaritza Titulazioa gehitzen da Uraren Euskal Agentziako Jabari Publikoaren Kudeaketarako Zuzendaritzako Baimen, emakida eta isurketa arduraduna plazan (UL10091, 1. dotazioa).

Aipatutako plazaren monografian aurkezten diren funtsezko eremu funtzionalak aztertuta, Nekazaritza Ingeniaritzaren titulazioa egokitzat jo da postu horretarako, betiere Nekazaritza Ingeniaritzaren titulu ofizialeko berezko arau orokorrak aipaturiko funtzioekin alderatu ostean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 30a.

Zuzendari nagusia,

IÑAKI URRIZALQUI OROZ.

I. ERANSKINA / ANEXO I

LANPOSTU-ZERRENDA

RELACIÓN DE PUESTOS DE TRABAJO

Zuzenbide pribatuko Erakunde Publikoa: Uraren Euskal Agentzia

Ente público de derecho privado: Agencia Vasca del Agua

1

Kudeaketa atala: Jabari Publikoaren Kudeaketarako Zuzendaritza Egit. kodea / Cód. orgánico: 36000007

Centro Gestor: Dirección de Gestión del Dominio Público Eremua/Ámbito: 0 Zerb. nagusiak / Servicios centrales

Lanpostua

Puesto Lanpostuaren izena

Denominación del puesto Bete era

Form Pro Titula.

Título Ezag.

Cono. Esp.

Exp. Lan.

Conv. Kateg.

Categ. Dotazioa

Dotación Hizk. esk.

Perf. ling Derr. eguna

Fecha precept. Dedik. erreg.

Régim. dedic. Lantokia

Destino Oharrak

Observaciones

UL10091 Baimena, emakida eta isurketa arduraduna L.L. 700006 685 3 7 16 1 3 2008-01 100% Miñano

C.T. 700007 656

Responsable de autorizaciones y concesiones y vertidos 700009 758

700010

700011

700012

700015

231401


Azterketa dokumentala