Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2010eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
2700

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Osakidetzako Laborategien Plan Zuzentzailea prestatzeko lanak prozedura ireki bidez kontratatzeko lizitazio-espedienteari dagokiona.

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako entitate publikoa, Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 61 52. Faxa: 945 00 63 45.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Erakunde Zentrala - Erosketen, Obren eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetza.

c) Espedientearen zenbakia: G/211/20/1/0893/0001/0000/032010.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Osakidetzako Laborategien Plan Zuzentzailea prestatzeko lanak kontratatzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentrala.

d) Gauzatzeko epea: 12 hilabete, gehienez ere, kontratua izenpetzen denetik aurrera.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.- Espedientearen aurrekontu zenbatetsia: 150.000 euro (BEZik gabe).

a) Kontratuaren aurrekontu zenbatetsia: 150.000 euro (BEZik gabe).

5.- Behin-behineko fidantza: ez.

6.- Behin betiko fidantza: % 5.

7.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentrala.

b) Helbidea: Araba kalea, 45.

c) Herria eta posta-kodea: 01006 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 00 61 52. Telefaxa: 945 00 63 45.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 6 egun lehenago.

8.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus oinarriak.

9.- Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2010eko ekainaren 10a, 13:30a.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian eskatutakoak.

c) Aurkezteko lekua: ikus 1. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

10.- Eskaintzak baloratzeko irizpideak, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan ezarritakoaren arabera.

" Balio-iritziak: % 50.

- Proposatutako lan-metodologiaren kalitatea. Ekipoak eta gaitasunak: 25 puntu.

- Proiektuaren kudeaketa-plana eta lan-programa: 20 puntu.

- Pleguaren hobekuntzak: 5.

" Formulen bidez aplikatzekoak diren irizpideak: % 50.

- Proposamen ekonomikoa (3 puntu, jaitsitakoaren % 1 bakoitzeko). 45 puntu.

- Entregatzeko epea: 5 puntu.

11.- Eskaintzak irekitzea.

A) Aplikatzeko balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea. a) Erakundea: Erakunde Zentrala; b) Helbidea: Araba kalea 45; c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01006; d) Eguna: 2010eko ekainaren 16a; e) Ordua: 11:30a.

B) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea: a) Erakundea: Erakunde Zentrala; b) Helbidea: Araba kalea, 45; c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01006; d) Eguna: 2010eko uztailaren 1a; e) Ordua: 11:00ak.

12.- Bestelako argibideak.

13.- Iragarkien gastuak: 398,52 euro.

14.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

15.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.osakidetza.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 5a.

Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,

ÁLVARO SÁENZ DE VITERI BELLO.


Azterketa dokumentala