Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2010eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ekonomia eta Ogasun Saila
2696

LEHIAKETA. Iragarkia, «Administrazioari interesatzen zaizkion testuak euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara itzultzea» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzeko dena (Espedientea: KBN C02/013/2010).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Ekonomia eta Ogasun Saila.

c) Espedientearen zenbakia: C02/013/2010.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Administrazioari interesatzen zaizkion testuak euskaratzea eta euskaratik gaztelaniara itzultzea.

b) Loteak eta kopurua: administrazio-kontratua 4 lotetan banatuta dago. berariazko klausula administratiboen pleguko karatulako 1. eta 3. puntuetan adierazitakoa.

c) Gauzatzeko lekua: enpresa esleipendun(ar)en instalazioetan.

d) Gauzatzeko epea: gauzatzeko epea kontratua sinatu eta hurrengo egunean hasiko da, behin betiko bermea jarri ostean, eta 2012ko maiatzaren 31 arte luzatuko da.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide daude.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: Lehiaketarako gehieneko aurrekontua edo hala badagokio, gastu adierazlearena, guztira, zortziehun eta hirurogeita bi mila eta hirurogeita zortzi euro eta laurogeita hamazazpi zentimokoa da (862.068,97), eta horri BEZa gehitu behar zaio; hots, ehun eta hogeita hamazazpi mila bederatziehun eta hogeita hamaika euro eta hiru zentimo (137.931,03). Guztira milioi bat euro dira (1.000.000).

1. lotea: 336.000 euro.

2. lotea: 336.000 euro.

3. lotea: 200.000 euro.

4. lotea: 128.000 euro.

5.- Behin-behineko fidantza: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Ekonomia eta Ogasun Saila.

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, Donostia kalea, 1, Lakua II, beheko solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 89 27.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2010eko ekainaren 10a.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, hala badagokio: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: Alderdi hauek kontuan hartuta, lote bakoitzerako pleguetan eskatzen dena:

Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

- Negozioen guztizkoaren gaineko deklarazioa, eta, beharrezkoa bada, kontratu honen helburuari doazkion jardueren arloko negozioen guztizkoaren gainekoa, gehienez ere azken hiru ekitaldiei dagokienez eta kontuan izanik enpresaren sortze-data eta jardueren hasiera-data, betiere negozio-bolumen horren erreferentziak izanez gero.

Gaitasun teknikoa edo profesionala:

- Azken hiru urteotan egindako lanik nabarmenenak edo emandako zerbitzurik aipagarrienak, zerbitzu edo lan horien zenbatekoak, datak eta hartzaile publiko zein pribatuak ere aipatuta. Jasotzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskudun organoak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez kreditatu beharko dira egindako lanak edo zerbitzuak; jasotzailea arlo pribatuko subjektua bada, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresaburuaren deklarazioaren bidez; agintaritza eskudunak zuzenean jakinarazi beharko dizkio kontratazio-organoari ziurtapen horiek.

- Kontratuaren xedea gauzatzeko bideratuko diren giza baliabideak, «Betekizunak» atalean eskatzen diren gutxieneko baldintzen berberak edo handiagoak izan beharko dutenak. Horretarako, kontratua gauzatuko duten langileen izenak jasotzen dituen zerrenda eta haietako bakoitzaren Curriculum Vitaea eta titulazioak aurkeztu beharko dira (betiere administrazio-klausula zehatzen pleguko 12.4.1 puntuarekin bat etorriz). Halaber, enpresa lizitatzailearekin zer nolako lan-harremana duten jaso beharko da.

Betekizunak:

- Lote bakoitzerako karatularen 29.2 puntuan zehaztutakoak, lote bat baino gehiagorako lehiatzen bada.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2010eko ekainaren 11, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza). Ekonomia eta Ogasun Saila.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denboraz eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik kontatzen hasita, zeinari beste 15 egun baliodun gehituko zaizkion SPKLko 136.3 artikuluan aipatutako izapideak (balio ezohikoak edo neurriz kanpokoak) bete behar badira.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.- Eskaintzak irekitzea.

9.1.- Eskaintza teknikoen gutun-azalak irekitzea: balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak (C gutun-azala):

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Ekonomia eta Ogasun Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2010eko ekainaren 18a.

e) Ordua: 10:00.

9.2.- Eskaintza ekonomikoen gutun-azalak irekitzea: eskaintza ekonomikoa eta automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz (B gutun-azala):

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Ekonomia eta Ogasun Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2010eko ekainaren 28a.

e) Ordua: 11:00.

10.- Bestelako argibideak.

Balorazio-irizpideak: modu laburrean aipatzen dira honen ondoren, nahiz eta guztien erredakzio osoa karatularen 30.2 puntuan lortu behar den.

a) Formulak aplikatuz automatikoki baloratzen diren irizpideak:

Eskaintza ekonomikoa: Ponderazioa: 60,00 puntu.

Formula: puntuaziorik altuena emango zaio eskaintza ekonomiko baxuenari (60,00 puntu), eta gainerako eskaintzak merkeenarekiko alderantzizko proportzioan balioetsiko dira.

EB x PH = BEP

BE

Eta:

- EB: Jasotakoetatik eskaintzarik baxuena (prezioa).

- PH: Prezioaren irizpidearen arabera ematen den puntuazio handiena (60,00 puntu).

- BE: Balioetsi nahi den eskaintza (prezioa).

- BEP: Balioetsi beharreko eskaintzari ematen zaion puntuazioa.

Atal honen ponderazioa, guztira: 60,00 puntu.

b) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

1) Karatulari erantsitako testuen itzulpenen kalitate teknikoa. Ponderazioa: 30,00.

1.1.- Euskaratik gaztelaniarako itzulpena: Ponderazioa: 15,00.

1.1.1.- Zuzentasuna: Gehienezko puntuazioa: 5,00 puntu.

1.1.2.- Baliokidetasuna: Gehienezko puntuazioa: 5,00 puntu.

1.1.3.- Egokitasuna: Gehienezko puntuazioa: 5,00 puntu.

1.2.- Gaztelaniatik euskararako itzulpena: Ponderazioa: 15,00.

1.2.1.- Zuzentasuna: Gehienezko puntuazioa: 5,00 puntu.

1.2.2.- Baliokidetasuna: Gehienezko puntuazioa: 5,00 puntu.

1.2.3.- Egokitasuna: Gehienezko puntuazioa: 5,00 puntu.

2) Beste hobekuntza batzuk, hots, beste esleipen-irizpideetan jasota ez dauden prestazio gehigarriak, agindutako obligazioen gainekoak direnak. Ponderazioa: 10,00.

Atal honen ponderazioa, guztira: 40,00 puntu.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.- Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.- Hala badagokio, deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: Kontratatzailearen profila, www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 6a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

IGNACIO MARÍA ALDAY RUIZ.


Azterketa dokumentala