Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2010eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ekonomia eta Ogasun Saila
2695

IRAGARKIA, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzarena, «Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren garbiketa-zerbitzua» xede duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzeko dena (Espedientea: KBN C02/019/2010).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/019/2010.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: EAEko Poliziaren Ikastegiko instalazioak garbitzeko zerbitzua.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: EAEko Poliziaren Ikastegiko instalazioak, Arkaute (Vitoria-Gasteiz).

d) Gauzatzeko epea: 2010eko abenduaren 31ra arte, kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide dago.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lizitazioaren gehienezko aurrekontua 1.826.271,19 eurokoa da, eta beste 328.728,81 euro BEZari dagozkionak; 2.155.000 euro orotara.

5.- Behin-behineko fidantza: ez dago behin-behineko bermerik jarri beharrik.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusiko beheko solairua, Donostia kalea 1, Lakua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Telefonoa: 945 01 95 72.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2010eko ekainaren 14a, 10:00ak.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

Eskatutako sailkapena: Taldea: U, azpitaldea: 1, kategoria: D.

Administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 29.1 puntuan ezarritakoaren arabera, Europar Batasuneko kide diren estatuetako enpresa ez espainiarrak, sailkapenik ezean, klausula horretan xedatutakoari atxikiko zaizkie.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2010eko ekainaren 15a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.- Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2.- Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusiko beheko solairua).

3.- Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Eguna: «C» gutun-azalen irekiera: 2010eko ekainaren 22a. B gutunazalen irekiera: 2010eko ekainaren 28a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.- Bestelako argibideak.

Esleitzeko irizpideak:

Eskaintzak baloratzeko irizpideak hainbat dira, eta segidan, labur bada ere, adierazten dira, baina administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 30.2.1 puntuan xedatutakoa bete beharko da beti.

a) Formulak aplikatuz automatikoki baloratzen diren irizpideak: bai.

- Proposamen ekonomikoa: ponderazioa: 90 puntu.

b) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak: bai.

- Laneko metodologia eta zerbitzuaren antolamendua: ponderazioa: 20 puntu.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2010eko maiatzaren 5a.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: kontratatzailearen profila: www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 5a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

IGNACIO MARÍA ALDAY RUIZ.


Azterketa dokumentala