Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2010eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
2692

EDIKTUA, 174/06 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Prozedura horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

AUTOA

Epailea: Rebeca Huertos Domingo.

Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamarreko apirilaren hogeita bata.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- Prozedura honetan 2010eko urtarrilaren 11n emandako 2/2010 epaia behar bezala jakinarazi zaio Itziar Fátima Díez Zearsolori.

Bigarrena.- Aipatu ebazpenaren goiburuan, demandatzaileen zerrendan Itziar Díez Cearsolo agertzen da, baina izen zuzena hau da: Itziar Fátima Díez Zearsolo.

Halaber, Ebazpenaren goiburuan datorren demandatuen zerrendan, eta epaitzan eman den kondenatuen zerrendan Itziar Díez Zearsolo agertzen da demandatu gisa, eta pertsona hori ez da demandatu izan.

Hirugarrena.- Itziar Fátima Díez Zearsolok idazkia aurkeztu du 2010eko urtarrilaren 11n, aipatu ebazpenean egindako akats materiala zuzentzeko eskatuz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 267.1 artikuluak -jurisdikzio-ordena guztietara aplika daiteke lege hori- hau ezartzen du: epaitegiek ezin dute ebazpenik aldatu sinatu ondoren; baina argi geratu ez den kontzepturen bat argitu dezakete eta akats materialak zuzen ditzakete.

Artikulu horren 2. paragrafoaren arabera, argitzea edo zuzentzea, ofizioz egin ahal izango da, ebazpena argitaratu osteko bi egunen barruan; bestela, alderdiek edo Fiskaltzak egin ahal izango dute eskaera, epe berean, baina kasu horretan, jakinarazpena egiten denetik kontatzen hasita.

Bigarrena.- Kasu honetan eskaera epearen barruan egin denez, bidezkoa da, xedapen-zatian adierazitakoaren arabera, eskaera hori onartzea.

XEDAPENAK

1.- Prozedura honetan, 2010eko urtarrilaren 11n emandako epaia zuzentzeko Itziar Fátima Díez Zearsolok egindako eskaria onartu egin da, ondoren zehazten den ildotik:

2.- Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko da behin betiko, honela:

- Aipatu ebazpenaren goiburuan, demandatzaileen zerrendan Itziar Díez Cearsolo izena agertzen den lekuan, honako hau esan behar du: Itziar Fátima Díez Zearsolo.

- Ebazpenaren goiburuko demandatu-zerrendatik eta epaitzan emandako kondenatuen zerrendatik ken bedi Itziar Díez Zearsolori buruz egindako edozein aipamen.

Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan eta bidal bedi auto nagusien testigantza.

Inpugnatzeko modua: Auto honen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hori jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (BJLO, 267.7 art.).

Aurreko paragrafoan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak eten egingo dira, ebazpena zuzentzeko eskabidea aurkezten bada; dena den, auto hau jakinarazten den egunaren hurrengo egunetik aurrera zenbatu beharko dira (BJLO, 267.8 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

José Mas Viñas jauna non dagoen ez dakigunez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut ediktu hau.

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2010eko apirilaren 23a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala