Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2010eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
2689

EBAZPENA, 2010eko martxoaren 25ekoa, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariak emana. Honen bitartez, 2009ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzei buruzko urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babesean emandako beken onuradun zerrenda argitaratu da.

2009ko urriaren 14ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzei buruzko urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babesean, 2009rako deialdia egin zen, prestatzen ari diren gazte ikertzaileei zuzendutako Programako 6 laguntza emateko eta gazte teknologoen prestakuntza programako 10 laguntza emateko.

Aipatutako artikuluko 13. artikuluko 1. paragrafoan finkatutakoarekin bat eginez, Hautapen Batzordeak proposatuta eta kasuan kasuko ebazpenaren bitartez, deialdiko laguntzak esleitu ziren eta, halaber, horiek interesdunei jakinarazi zitzaizkien.

Urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 13. artikuluko 4. paragrafoan xedatutakoa betez, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- 2009. ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzei buruzko urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babesean emandako beken onuradun zerrenda argitaratzea. Zerrenda ebazpen honen eranskin modura gehitu da.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dute Berrikuntza eta Elikagaien Industriako sailburuordearen aurrean. Horretarako, hilabeteko epea egongo da hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 25a.

Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendaria,

AMAIA BARRENA TELLERÍA.

ERANSKINA / ANEXO

URRIAREN 23KO 185/2007 DEKRETUAREN BABESPEAN 2009KO EKITALDIAN EMANDAKO BEKEN ONURADUNEN ZERRENDA

Teknologoak Prestatzeko Beka Programa / Programa de Becas de Formación de Tecnólogos

Puertas Gonzalez, Ana Isabel

Setien Olarra, Amaia

Aramburu Enetarriaga, Aizkorri

Arriaga Chareyre, Annick

Eguren Medina, Iñaki

Badiola Amillategui, Maddi

Zabala Arreche, Ainhoa

Arantzamendi Egiguren, Alai

Lopez Oceja, Andres

Trifol Guzman, Jon

Doktoratu Aurreko Beka Programa / Programa de Becas Predoctorales

Kortabarria Mantzizidor, Jon

Rodriguez Aurrekoetxea, Ane

Baliño Zuazo, Lander

Sanchez Padial, Celia

Prado Garcia, Raquel

Gamarra Fernandez, David


Azterketa dokumentala