Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2010eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
2686

EBAZPENA, 2010eko apirilaren 12koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, Applus Norcontrol SLU behin-behingoz izendatzen duena ura ez diren likidoen neurketa-sistemen (hornigailuak edo banagailuak) metrologia-egiaztapenerako baimendutako erakunde.

Erref.: LAB-01-SUR

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2008ko apirilaren 1ean, Applus Norcontrol SLU enpresari (helbidea: Torrelarragoiti Poligonoa, 7 B lurzatia, Zamudio, Bizkaia) baimena eman zitzaion azaroaren 22ko ITC/3720/2006 aginduan aurreikusitako konponketaren edo aldaketaren ondorengo eta aldizkako egiaztapenaren ondorengo egiaztapen-entseguak egiteko. Agindu horren bitartez, ura ez diren likidoak neurtzeko sistemetan (hornigailuak edo banagailuak) Estatuaren metrologia-kontrola arautzen da.

Bigarrena.- 2010eko otsailaren 19an, José Luis Garcia de Luis jaunak, Applus Norcontrol SLU enpresaren izenean eta haren ordezkari-lanetan (helbidea metrologia-egoitzarako: Zumarren hiribidea, 1 A, 2., 201. bulegoa, Gasteiz) baimen-eskaera aurkeztu zuen Arabako Lurralde Ordezkaritzan azaroaren 22ko ITC/3720/2006 Aginduan aurreikusitako konponketaren edo aldaketaren ondorengo eta aldizkako egiaztapenaren ondorengo egiaztapen-entseguak egiteko. Agindu horren bitartez, ura ez diren likidoak neurtzeko sistemetan (hornigailuak edo banagailuak) Estatuaren metrologia-kontrola arautzen da.

Hirugarrena.- Metrologia-egiaztapenak egiteko baimendutako erakunde izendatua izateko, azaroaren 26ko 1/2007 Zuzentarauan ezarritako baldintzak bete beharko ditu erakunde eskatzaileak (1/2007 Zuzentaraua, metrologia-egiaztapenerako baimendutako erakundeak izendatzeari buruzkoa). Horretarako, OC-I/192-14839 auditoria-txostena aurkeztu da, ENAC erakundeak emana, eta izapideko egiaztapenari buruzkoa (azaroaren 26ko 1/2007 Zuzentarauaren 4. artikuluko 1. puntua).

Espediente honi ebazpena ematerakoan, beharrezkoa izango da honako hauek kontuan hartzea,

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.- EAEko metrologia-kontrola gauzatzeko bitartekoak ezartzen dituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluak zehazten duenez, industria-arloko erakunde eskudunak metrologia-egiaztapenerako erakundeak gaitu ahal izango ditu konponketaren edo aldaketaren ondorengo egiaztapenak eta aldizkako egiaztapenak egiteko.

2.- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren (2009-09-24ko EHAA) 14. artikuluan ezarritakoaren arabera, Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritza da Ebazpen hau hartzeko organo eskuduna.

3.- Neurketa-tresnen metrologia-kontrola arautzen duen oinarrizko legedia honako hauek osatzen dute: ekainaren 28ko 1296/1986 Legegintzako Errege Dekretuak aldatutako metrologiako 3/1985 Legeak, abenduaren 30eko 13/1996 Legea eta abenduaren 30eko 66/1997 Legeak, neurketa-tresnen gaineko Estatuko metrologia-kontrola arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuak, eta jada adierazitako azaroaren 26ko 1/2007 Zuzentarauak.

4.- ITC/3720/2006 Agindua, azaroaren 22koa, ura ez diren likidoak neurtzeko sistemetan (hornigailuak edo banagailuak), Estatuaren metrologia-kontrola arautzen duena. Horren III. eranskinean zehazten dira entseguak, horien egikaritzea, eta onartutako gehieneko akatsak.

Aurreko legezko arauak eta ezarri beharreko gainerako xedapen orokorrak ikusita, eta Industria Zerbitzuko buruak proposatuta, honako hau

EBATZI DUT:

1.- Applus Norcontrol SLU enpresa (helbidea metrologia-egoitzarako: Zumarren hiribidea, 1 A, 2., 201. Bulegoa, Gasteiz) behin-behineko izendatzea ura ez diren likidoak neurtzeko sistemetan (hornigailuak edo banagailuak) egiaztapen-metrologia egiteko erakunde baimendu gisa.

2.- Honako baldintza hauek ezartzea ematen den baimenari:

- Jardun-eremuak Euskal Autonomia Erkidegoko tresnak biltzen ditu.

- Tresnak entseguak gainditzen dituenean, erakundeak egiaztapen burutuaren etiketa jarriko dio. Gainditzen ez baditu, zerbitzurako ez-gaitasuneko etiketa gorria jarriko dio. Hori guztia uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuaren I. eranskinarekin bat etorriz, eta egiaztapena gainditu ez duen tresnari dagokion Lurralde Ordezkaritzari lehenbailehen jakinarazita.

- Dagokion egiaztapena egin ondoren, Applus Norcontrol SLU enpresak tresna zigilatuko du zigiluen bitartez edo, ahal bada eta bortxaezintasuna bermatzen bada, etiketa itsaskor auto-suntsigarrien bitartez.

Kasu guztietan, zigiluek honako inskripzio hauek izango dituzte:

«XX» egiaztapena egin den urtearen azken bi zenbakiei dagokie.

3.- Applus Norcontrol SLU enpresak baimendutako entseguei dagozkien tarifen berri urtero emango dio Zuzendaritza honi.

4.- EAEn baimenduta dauden erakundeen erregistroari dagokionez, Applus Norcontrol SLU enpresari 01-OV-1001 zenbakia esleitu zaio.

5.- Applus Norcontrol SLU erakundeak une oro honako hauetan ezarritako baldintzak bete beharko ditu: uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuan (neurketa-tresnei dagokienez Estatuko kontrol metrologikoa arautzen du), azaroaren 22ko ITC/3720/2006 Aginduan, Industria Idazkaritza Nagusiaren 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenean eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzak ezarri dezakeen beste edozein xedapenetan.

6.- Izendapen hori 2010eko irailaren 30ean iraungiko da eta interesdunak beste izendapen bat eska dezake data hori heldu aurretik, betiere Industria Idazkaritza Nagusiaren 2007-11-29ko Ebazpenean -azaroaren 26ko 1/2007 Zuzentaraua (metrologia-egiaztapenerako baimendutako erakundeak izendatzen ditu) argitaratzen duenean- ezarritako baldintza guztiak betetzen baditu.

7.- Izendatutako erakundearen jardunen gainean ikuskatu, esku hartu eta kontrolatzeko eskumena Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzari dagokio, baita Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzari ere. Horretaz gain, baimena lortzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko ikuskapenak egin ahal izango dituzte.

8.- Aurkeztutako dokumentuetan ebazpen honen ondoren gertatutako edozein aldaketa Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio, eta baimena berretsi edo, hala badagokio, baliogabetu ahal izango du.

9.- Indarreko legedian aurreikusitakoez gain, baimen hau baliogabetzeko kausak izango dira baimenean ezarritako aginduak ez betetzea, ziurtagiria etetea edo kentzea, eta baimena eman deneko zirkunstantziak nabarmen aldatzea.

10.- Urtero, eta urtearen lehen hiruhilekoan, Metrologia-egiaztapenerako baimendutako erakundeak Arabako Lurralde Ordezkaritzari igorriko dio egindako jarduerak eta izandako gertakariak biltzen dituen memoria.

Ebazpenak ez du administrazio-bidea agortzen, eta haren aurka Gora jotzeko Errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 12a.

Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,

YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala