Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2010eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
2685

EBAZPENA, 2010eko martxoaren 22koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena; honen bitartez, Afogasca profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakundeari baimena ematen zaio 1027/2007 Errege Dekretuan araututa dagoen eraikinetako instalazio termikoetako txartel profesionala baliozkotzeko ikastaroa emateko.

Esp.-zk./Gaia: SEG/03410.nsa

AURREKARIAK

Bat.- 1995eko otsailaren 2ko ebazpen bidez (1995-04-03ko EHAA) garai hartako Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren ebazpen bidez, alegia, «Asociación A.I. Empresarial de Instaladores de Fontanería, Saneamiento, Gas, calefacción, Mantenimiento, Climatación y Afines de Álava» (Afogasca) erakundeari baimena eman zitzaion Eraikinetako Instalazio Termikoetako espezialitatean, kategoria guztietan, profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa jarduteko. Erakunde horren Erregistroko identifikazio-zenbakia honako hau da: REFPA, A-0008.

Bi.- Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariaren 2007ko abenduaren 5eko ebazpenaren bitartez, Afogascaren baimena berritu zen profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa.

Hiru.- 2010eko martxoaren 10ean, Afogascaren ordezkaritzak prestakuntza-ikastaroa emateko eskabidea aurkeztu zuen; ikastaro hori IC-1 txartel profesionalaren titularrentzat da, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduan araututako eta 1027/2007 Errege Dekretuan onartutako eraikinetako instalazio termikoen txartel profesionala baliozkotzeko. Aipatutako ikastaroa honela banatuta dago: 120 ordu teoriarako eta 40 ordu praktiketarako.

Lau.- 2010eko martxoaren 12an, Arabako Lurralde Ordezkaritzako teknikariek, Afogascak aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, ikastaroko gaiari eta proposatutako irakastorduei buruzko aldeko txostena eman zuten.

Espediente horri ebazpena emateko, honako hauek kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.- Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariari dagokio Ebazpen hau ematea, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Bi.- Alde batetik, industria-segurtasunaren alorrean kualifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua garatzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren 6.2 artikuluaren, eta bestetik, aurretiazko prestakuntza partziala egiaztatzen bada, aipatutako Aginduaren hainbat eranskin aldatzen dituen Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariaren eta Energia eta Meategien zuzendariaren 2007ko urriaren 11ko Ebazpenaren xedapen iragankorraren arabera, baimena eman ahal izango da, salbuespen gisa, aurreikusitako edukia baino maila txikiagoko edukia duen ikastaroa emateko, prestakuntza profesionaleko txartel jakin bat, kasu honetan, eraikinetako instalazio termikoen txartel profesionala lortu izana baliozkotzeko.

Hiru.- Arestian aipatutako 63/2006 Dekretua eta 2006ko apirilaren 10eko Agindua aplikatzeko barne-jarraibideak ematen dituen Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariaren eta Energia eta Meategien zuzendariaren 2007ko martxoaren 9ko ebazpenaren 35. artikuluaren arabera, aurreikusitako edukia baino maila txikiagoko edukia duten ikastaroak, aurretiazko prestakuntza partziala egiaztatzen dutenentzat direnak, baimentzeko Prestakuntza emango duen Erakunde Aitortuak dagokion Zuzendaritzan eskatu beharko du baimen hori; horretarako, ikastaro horren ezaugarrien deskribapena aurkeztu beharko du.

Lau.- Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera, egiaztatuta dago aipatutako enpresak betetzen dituela industria-segurtasunaren alorrean kalifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan ikastaroak emateko gutxieneko gisa eskatzen diren baldintzak, enpresa horien instalazioak Arabako Lurralde Historikoan baitaude.

Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau

EBATZI DUT:

Afogasca prestakuntza-erakunde baimenduari baimena ematea Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduan araututako eta 1027/2007 Errege Dekretuak onartutako IC-1 txartel profesionalaren titularrentzat izango den prestakuntza-ikastaroa emateko, eraikinetako instalazio termikoen txartel profesionala baliozkotzeko. Aipatutako ikastaroa honela banatuta dago: 120 ordu teoriarako eta 40 ordu praktiketarako, eta erakundeak Araban dituen instalazioetan emango da.

Ebazpen honen aurka Gora jotzeko Errekurtsoa jar dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari jakinarazten denetik hilabeteko epearen barruan. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 22a.

Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,

YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala