Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2010eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
2684

AGINDUA, 2010eko martxoaren 26koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Donostiako de «Joxemi Zumalabe Fundazioa»ren estatutuetako 30. artikuluan egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.

«Joxemi Zumalabe Fundazioa»ren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzeari buruzko espedientea ikusi eta aztertuta.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2005eko abenduaren 27an idazki bat jaso zen Fundazioen Erregistroan. Fernando Olalde Arbidek «Joxemi Zumalabe Fundazioa»ren ordez eta izenean izenpetutakoa zen, eta Fundazioaren estatutuen aldaketaren inskripzioa eskatzekoa.

Eskabide horri honako agiri hauek erantsi zitzaizkion:

2005eko azaroaren 18an Carlos Trenor Dicentak -Donostiako notario Guadalupe María Inmaculada Adanez Garcíaren aurrean- Fundazioaren erabakia publiko egiteari buruzko eskritura publikoaren kopia baimendua (protokolo zenbakia: 2669)

Bigarrena.- Justizia eta Herri Administrazio Saileko Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariaren 2010eko martxoaren 9ko idazkiaren bidez, espedientea Kultura Saileko Zerbitzu zuzendariari eman zitzaion -404/1994 Dekretuaren 8.3 artikuluan ezarritakoaren arabera-, «Joxemi Zumalabe Fundazioa»ren estatutuen aldaketa erregistroan inskribatzeari buruzko derrigorrezko txostena eman zezan.

Hirugarrena.- Inskripzioaren aldeko txosten hori Justizia eta Herri Administrazio Saileko Erregistroan jaso da 2010eko martxoaren 26an.

Laugarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espedienteak agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legeko 36.3 eta 40. artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4. artikuluan; Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikuluan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4.1 artikuluan.

Bigarrena.- Estatutuen egokitzapena onartzeko eta egokitzapen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartu zuen urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 62. artikuluan eskatutakoak (dekretu hori aplikagarria da, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren Xedapen Iragankorrean ezarritakoaren arabera).

Laugarrena.- Fundazioen estatutuetako aldaketak inskribatzeko oro har eskatutako baldintzez gain, gai horretaz Fundazioko estatutuetan berariaz jasotzen diren arauak betetzen dira.

Ikusita: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartu zuen urriaren 18ko 404/1994 Dekretua, eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak

EBATZI DU:

Lehenengoa.- «Joxemi Zumalabe Fundazioa»ren estatutuetako 30. artikuluan egindako aldaketa onartzea.

Bigarrena.- Fundazioaren estatutuen aldaketa hori agindu honen datarekin inskribatzeko agintzea, Fundazioaren erabakia publiko bihurtzeari buruzko eskrituran ezarritakoaren arabera. Eskritura, Carlos Trenor Dicenta jaunak egin zuen 2005eko azaroaren 18an, Donostiako notario Guadalupe María Inmaculada Adanez García andrearen aurrean (Protokolo-zenbakia: 2669).

Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 26a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala