Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2010eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2683

AGINDUA, 2010eko martxoaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Escuela de Química y Electrónica» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Lanbide Heziketako prestakuntza-ziklo berri bat irakasteko baimena aldatzeko eta aurretik baimenduta duen beste bat kentzeko eskatuz Bilboko (Bizkaia) «Escuela de Química y Electrónica» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE), hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren ordenazio orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua (2007ko urtarrilaren 3ko BOE), hezkuntza-sistemaren barruan lanbide heziketaren antolaketako alderdi jakin batzuk garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua, eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- 2010-2011 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode-zenbakia: 48003096.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Escuela de Química y Electrónica».

Titularra: Jesusen Lagundia.

Helbidea: Areilza Doktorea, 32.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: «Instalazio elektriko eta automatikoak» erdi mailako prestakuntza-zikloa eman, eta «Kontsumoko Ekipo Elektronikoak» erdi mailako prestakuntza-zikloa kendu.

Ikastetxearen osaera:

- Lanbide Heziketa:

" Familia: Elektrizitatea eta Elektronika.

- Instalazio elektriko eta automatikoak erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

- Produktu elektronikoen garapeneko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

" Familia: Kimika:

- Analisiko eta Kalitate-kontroleko Laborategiko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

- Ingurumen-kimikako goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

" Familia: Osasuna.

- Diagnosi Klinikoko Laborategia goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

" Familia: Gizarte, Kultura eta Komunitateko Zerbitzuak.

- Atentzio sozio-sanitarioko erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.- Ikastetxeak, ikaspostuen kopuruari, eskola-unitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehienezko erlazioari eta irakasleen titulazio eta espezializazioari dagokienez, indarrean dagoen arautegia bete beharko du.

3. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Zentroko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartez ematen diren laguntzak lortzea.

Bigarrena.- Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 12a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala