Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2010eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2681

EBAZPENA, 2010eko apirilaren 30ekoa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, zuzendari beraren 2010eko martxoaren 10eko Ebazpena aldatzen da (ebazpen haren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautatze-prozedurako B.2 ariketaren ordez unitate didaktikoaren ezagutzak baloratzeko txostena egiteko eskatu eta eskaera hori baietsi eta ezetsi zaien parte-hartzaileen behin betiko zerrenda).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Agindua 2010eko urtarrilaren 11n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautatze-prozedurako deia egin zen.

Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2010eko martxoaren 10eko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautatze-prozedurako B.2 ariketaren ordez unitate didaktikoaren ezagutzak baloratzeko txostena egiteko eskatu eta eskaera hori baietsi eta ezetsi zaien parte-hartzaileen behin betiko zerrenda onartu zen.

Alexandra Stefanescu Todorovsky andreak gorako errekurtsoa jarri zuen Langileriaren Kudeaketako zuzendariak 2010eko martxoaren 2an emandako Ebazpenaren kontra, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasle eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautatze-prozeduran onartu eta kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartu zuen ebazpenaren kontra.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2010eko apirilaren 9ko Ebazpenaren bitartez gorako errekurtso hori baietsi zen. Beraz, Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2010eko apirilaren 29ko Ebazpenak onartu egin zuen, hautatze-prozeduran.

B.2 ariketaren ordez, unitate didaktikoaren ezagutzak baloratzeko txostena egiteko eskatu zuen Alexandra Stefanescu Todorovsky andreak.

B.2 ariketaren ordez unitate didaktikoari buruzko ezagutzak baloratzeko txostena egiteko eskabidea onartzeko, Alexandra Stefanescu Todorovsky andreak bete behar dituen baldintzak aztertu, eta baldintza horiek betetzen dituela egiaztatu ostean, eskaera hori onartua duten izangaien behin betiko zerrenda aldatu behar da.

Hori dela eta, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- B.2 ariketaren ordez unitate didaktikoari buruzko ezagutzak baloratzeko txostena egiteko eskatu eta eskaera baietsi edo ezetsi zaien parte-hartzaileen behin betiko zerrenda honela aldatzea:

Alexandra Stefanescu Todorovsky andrea sartzea B.2 ariketaren ordez unitate didaktikoaren ezagutzak baloratzeko txostena egitea onartua dutenen zerrendan. Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako irakasleak; espezialitatea: Teknologia; txanda: librea.

2. artikulua.- Ebazpen hau Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Interneteko web-orrietan argitaratzea, hain zuzen ere helbide hauetan: http://www.irakasle.net eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.

3. artikulua.- Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 30a.

Langileariaren Kudeaketako zuzendaria,

JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


Azterketa dokumentala