Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2010eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2680

EBAZPENA, 2010eko apirilaren 29koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, zuzendari berak 2010eko martxoaren 2an emandako ebazpena aldatzen da (ebazpen haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasle eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautatze-prozeduran onartu eta kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartu zen).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Agindua 2010eko urtarrilaren 11n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautatze-prozedurako deia egin zen.

Langileriaren Kudeaketako zuzendariak 2010eko martxoaren 2an emandako Ebazpenaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasle eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautatze-prozeduran onartu eta kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartu zen.

Deialdiaren 4. oinarriak 3. paragrafoan ezartzen duenez, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2010eko apirilaren 9ko Ebazpenaren bitartez Alexandra Stefanescu Todorovsky andreak jarritako gorako errekurtsoa baietsi denez, hautatze-prozeduran onartu eta kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda aldatu behar da.

Hori dela eta, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Hautatze-prozeduran parte hartzeko onartu eta kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda honela aldatzea:

Alexandra Stefanescu Todorovsky andrea sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Teknologia espezialitatean, txanda librean.

2. artikulua.- Ebazpen hau Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Interneteko web orrietan argitaratzea, hain zuzen ere helbide hauetan: http://www.irakasle.net eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.

3. artikulua.- Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 29a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


Azterketa dokumentala