Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2010eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2679

EBAZPENA, 2010eko apirilaren 29koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez argitara ematen da noiz izango diren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2009ko abenduaren 10ean emandako Aginduaren bitartez deitutako hautatze-prozedurako aurkezpen-ekitaldia eta oposaketa-aldiko proba (2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoetan sartzeko hautatze-prozedurako deia egin zen).

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedura deitzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2009ko abenduaren 10ean emandako Aginduaren 6.2 atalean zehazten da zein proba egin behar duten oposaketa-aldian prozedura horretan parte hartuko duten izangaiek.

Agindu horren 7. atalean xedatzen denez, aurkezpen-ekitaldi bat egingo da 2010eko ekainean, eta bertan, prozesuaren garapena azalduko da; izangaiek derrigorrez joan beharko dute bertara, eta ez da onartuko ahalordetzaren bat duten beste pertsona batzuk joatea.

Ebazpen honen bitartez, argitaratzen da zein egunetan izango diren aurkezpen-ekitaldia eta oposaketa-aldiko proba.

Ondorioz, hau:

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Prozesuaren garapenaren berri emateko egingo den aukezpen-ekitaldia egun hauetan izango da, eta bertara izangai guztiek joan beharko dute nahitaez:

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa: 2010eko ekainaren 14an.

Langile Heziketako irakasle teknikoen kidegoa: 2010eko ekainaren 15ean.

Bigarrena.- Oposaketa-aldiko probaren A partea Bilbao Exhibition Centre-n (BEC), Barakaldon (Bizkaia), egin beharko dute 2010eko ekainaren 19an txanda libretik eta ezinduei gordetako txandatik aurkezten direnek.

Hirugarrena.- 2010eko ekainaren 22tik aurrera egingo da txanda libreko eta ezinduei gorderiko txandako probako B partea, bai eta goragoko beste irakasle-kidego batzuetara sartzeko txandetako oposaketa-proba ere.

Laugarrena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko web orrian (http://www.irakasle.net eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) eta lurralde-ordezkaritzetako iragarki-tauletan argitaratuko da zein ordutan eta non izango den aurkezpen-ekitaldia eta zein ordutan izango den oposaketa-aldiko probaren A partea, baita egoki irizten diren beste gai guztiak ere.

Bosgarrena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko web orrian (http://www.irakasle.net eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) eta lurralde-ordezkaritzetako iragarki-tauletan iragarriko da zein ikastetxetan egingo duten probako B partea txanda libretik eta ezinduei gordetako txandatik aurkezten direnek, baita non egingo duten oposaketa-proba goragoko irakasle-kidego batera sartzeko txandatik parte hartzen dutenek ere.

Seigarrena.- Behin epaimahaien jarduerak hasi eta gero, ikastetxe horietan bertan hogeita lau ordu lehenago egingo zaie probako B partea egiteko deialdia txanda libretik eta ezinduei gordetako txandatik parte hartzen duten izangaiei eta oposaketa-proba egiteko deialdia goragoko irakasle-kidego batean sartzeko txandatik parte hartzen dutenei. Era berean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Interneten dituen helbideetan ere emango da horien berri, hain justu ere http://www.irakasle.net eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net helbideetan, herritarrak jakitun egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 29a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


Azterketa dokumentala