Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2010eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia eta Herri Administrazio Saila
2678

AGINDUA, 2010eko apirilaren 14koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, transferentziak direla-eta beste herri-administrazio batzuetatik etorri diren funtzionarioak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionario izendatzekoa, eta halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta honen Erakunde Autonomiadunetako Kidegoak eta Eskalak Antolatzeko den otsailaren 25eko 1/2004 Legearen II. kapituluan jasotako kidegoetan integratzekoa (Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen lehenengo xedapen gehigarria indargabetu zuen 1/2004 lege horrek).

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak 36.2 artikuluan eta bigarren xedapen gehigarrian ezartzen du transferentzien ondorioz beste herri-administrazio batzuetatik eratorrita euskal herri-administrazioetan sartu diren edo sartzen diren funtzionarioak destinoko administrazioaren funtzionario propio bihurtuko direla eta bertako kidego eta eskaletan sartuko direla lehengo kidego eta zereginekin bat etorriz. Halaber, lehengo kidego edo eskalako taldea gordeko zaie eta norbere graduaren arabera aitortuta dituzten diru-eskubideak ere gordeko zaizkie.

Lege-aurreikuspen horiek orokorrak zirela-eta, hainbat arau prestatzeko beharra sortu zen, beste herri-administrazio batzuetatik zetozen funtzionario guztiak euskal funtzio publikoaren egituran eta antolamenduan benetan integratzeko irizpide uniformeak zehaztu zitezen. Halaxe egin zen uztailaren 24ko 195/1990 Dekretuaren bidez, aipatutako integrazioa burutzeko prozedura agindu baten bitartez finkatu behar dela ezarri baitzuen bertako azken xedapenak.

Horiek horrela, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 1997ko irailaren 26ko Aginduak transferentzien ondorioz beste herri-administrazio batzuetatik etorritako funtzionarioak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kidegoetan integratzeko prozedura zehaztu zuen, baita indargabetu ere lehengo prozedura, alegia, 1990eko azaroaren 23ko Aginduak ezarritakoa.

Ildo horretan, 1997ko irailaren 26ko Aginduaren xedapen iragankor bakarreko bigarren paragrafoak ezartzen du agindu horren aplikazio-eremuko karrerako funtzionarioek, agindua argitaratu aurretik transferituak izan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan jarduneko zerbitzuan edo baliokidean ez egon eta integratu ez direnek, alegia, integratzeko eskaera egin behar dutela. Eskaera hori, aipatutako aginduan ezarritako prozeduraren arabera ebatziko da, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean aurreikusitako moduren bat erabiliz jarduneko zerbitzura bueltatzea eskatzen dutenean.

1997ko irailaren 26ko Aginduan ezarritakoa betez eta eman zaizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Transferentziak direla-eta beste herri-administrazio batzuetatik etorritako hainbat funtzionario, agindu honen eranskineko zerrendan ageri direnak, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko karrerako funtzionario izendatzea, adierazitako kidegoetan.

2. artikulua.- Aurreko artikuluak aipatzen dituen funtzionarioek, jarduneko zerbitzuan badaude, betetzen ari ziren lanpostuetan jarraituko dute, lehengo izaerarekin eta baldintza berdinetan.

Administrazio-bideari bukaera ematen dion agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 14a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

ERANSKINA / ANEXO

(*) D-1/C-2 Administrari Laguntzaileen Kidegoa

D-1/C-2 Cuerpo Auxiliar Administrativo

14895876 Nebreda San Salvador María Elena

(*) Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeko hirugarren xedapen iragankorrak ezarritakoaren arabera eta lege horretako 76. artikuluarekin bat etorriz (apirilaren 13ko BOE), estatutu hori indarrean sartu zenean indarrean zegoen D sailkapen-taldea C sailkapen profesionalaren barruan sartuta geratu da, C2 azpitaldean / De conformidad con lo dispuesto en la Disposición Transitoria Tercera, de la Ley 7/2007, de 12 de abril, del Estatuto Básico del Empleado Público (BOE de 13 de abril), en relación con el artículo 76 de la misma, el Grupo de clasificación D, vigente a la entrada en vigor de dicho Estatuto, se integra en el Grupo de clasificación profesional C, Subgrupo C2.


Azterketa dokumentala