Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2010eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
2677

EDIKTUA, uztailaren 22ko 181/2003 Dekretuaren aurka ezarritako 2666/03 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa, zeinetan epaia eman baita errekurritutako dekretua zuzenbidearekin bat ez datorrela deklaratzeko eta dekretua baliogabetzeko.

Ediktu honen bidez, ondokoa jakinarazten da: M.ª Dolores Olabarria Cuenca prokuradoreak, Sociedad Ornitológica Lanius - Ornitologi Elkartearen izenean eta ordez, 2664/03 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa sustatu zuen uztailaren 22ko 181/2003 Dekretuaren aurka (181/2003 Dekretua, Gautegiz-Arteaga eta Sukarrieta udalerrietako zati den Kanala auzoa Hirigintza-Planeamenduak Antolatu beharreko Eremu -HPA- bezala zedarritzeko Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamuaren aldaketa onartzen duena). Bada, 2005-05-05ean, epaia eman zen, eta Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salak 2010-02-18an emandako beste epai batek berretsi egin zuenez, epai hori irmo bihurtu da. Hona hemen bertan erabakitakoa:

«Errekurritutako dekretuaren erabateko deuseztasuna deklaratzea, ordenamendu juridikoaren kontrakoa izateagatik».

Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2010eko apirilaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala