Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2010eko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
2378

IRAGARKIA, 687/09 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie María Soledad Sánchez Latorrek 687/09 prozedura laburtuari dagokion auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian, urriaren 16ko 1135/2008 Ebazpenaren aurka jarri zuen gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka. Aipatu ebazpen bidez Zerbitzuetako langileen txanda irekiko behin betiko zerrenda EHAAn argitaratzeko agindu zen, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan izango duten Mendekoen lanbide-taldeko Zerbitzu Orokorrak-Zerbitzuetako Langileen kategorian pertsonal estatutario izateko oposizioaldia gainditu duten txanda irekiko izangaien behin betiko zerrenda, hain zuzen.

Ondorioz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 26a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala