84. zk., 2010eko maiatzaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
2373
127/2010 DEKRETUA, apirilaren 27koa, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluan izandako berritze partzialaren ondorioz, bertako zenbait kide kendu eta berriak izendatzea xedatzen duena.
Azaroaren 24ko 9/1982 Legeak, hau da, Energiaren Euskal Erakundea sortzekoak 8. eta 9. artikuluetan xedatzen duenaren arabera, erakunde horren lehendakaria eta menpeko elkarteetako lehendakariez gain, Euskal Autonomiaren Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisa ariko diren bost pertsona izango dira Zuzendaritza Kontseiluan, eta bai energia edo industriaren arloan prestigio handiko pertsonen artean hautatutako beste hainbeste ere.
Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko martxoaren 9an egindako bilkuran Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza Kontseilua berritzeko Erabakia hartu zuen, eta Eusko Legebiltzarraren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Batzordeak 2010eko apirilaren 19an oniritzia eman zion erabaki horri. Hortaz, azaroaren 24ko 9/1982 Legeko 9. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, bidezkoa da Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza Kontseiluko kideak kargutik kentzea eta berriak izendatzea, bertan izandako berritze partzialaren ondorioz.
Horrenbestez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta, eta 2010eko apirilaren 27an egindako bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren, honakoa
XEDATU DUT:
1. artikulua.- Ondokoak Energiaren Euskal Erakundeko Kontseiluko kide kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea:
- Eduardo Arteta Arnaiz jn.
- Jesús Abrisqueta Aguirre jn.
- Xabier Irala Estévez jn.
- Lucio Delgado Irazola jn.
2. artikulua.- Energiaren Euskal Erakundeko Kontseiluko kide honako hauek izendatzea:
- Juan Ignacio López Gandásegui jn.
- Marcelino Oreja Arburua jn.
- Xabier Viteri Solaun jn.
AZKEN XEDAPENA
Argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko apirilaren 27an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza
eta Turismoko sailburua,
BERNABÉ UNDA BARTUREN.