Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2010eko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
2372

AGINDUA, 2010eko apirilaren 19koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari titularrak eta ordezkoak izendatzen dituena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 9. artikuluak, azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazketaren arabera, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren osaketa xedatzen du. Horretaz gain, funtzio publikoaren alorrean eskuduntza duen sailburuari, langile gehien dituzten sailetako langileen kudeaketaz arduratzen diren goi karguetatik Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bost kideak eta idazkaria izendatzeko eskuduntza ematen dio 1.b eta 2. artikuluetan.

Beste alde batetik, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluko antolamendu eta funtzionamenduari buruzko Araubidea agertzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2000ko azaroaren 13ko Aginduaren 8. artikuluak dioenez, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluko osoko bilkura osatzen duten kideen artean egongo dira Funtzio Publikoaren alorrean eskumena duen sailburuak izendatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bost ordezkari.

Horiek horrela eta emandako eskumenak betez, hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Honako hauek izendatzea, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari aritzeko, orain arte horretan ibili direnak ordezkatuz:

- Juan Carlos Ramos Rodríguez jauna, Funtzio Publikoaren sailburuordea.

- Ordezkoa: Javier Gil Pérez jauna, Lan Harremanetarako zuzendaria.

- M.ª Luisa Cuesta Arandilla andrea, Funtzio Publikoaren zuzendaria, Kontseiluko idazkari lanak beteko dituena.

- Ordezkoa: M.ª Angeles Alonso Prieto andrea, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu zuzendaria.

- M.ª Encarnación Echazarra Huguet andrea, Herri Arduralaritzako Euskal Erakundearen zuzendaria.

- Ordezkoa: Rosa Gómez Álvarez andrea, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendaria.

- Esteban Ruiz Alvarez jauna, Osakidetza Ente Publikoaren Giza Baliabideen zuzendaria.

- Ordezkoa: Fernando Toña Guenaga jauna, Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria.

- María Soledad Esteban Galarza andrea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea.

- Ordezkoa: Juan Manuel Aramendi Arteaga jauna, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langile Kudeaketaren zuzendaria.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 19a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala