Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2010eko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
2364

EBAZPENA, 2010eko apirilaren 12koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, unibertsitateko Katedradunak eta unibertsitateko irakasle titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2009ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez egin zen (2009-12-17ko BOE eta 2009-12-23ko EHAA.

2009ko azaroaren 24ko ebazpenaren bidez (2009-12-17ko BOE eta 2009-12-23ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 8. oinarria, 1. eta 2. atalak), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Cesar Luis Folcia Basa jauna, NAN: 16062887-D zenbakiduna, unibertsitateko Katedraduna, jakintza arloa: «Materia Kondentsatuaren Fisika», kodea: CUC8/1-D00063-10, Saila: Materia Kondentsatuaren Fisika. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebakarra (gastelania). Arduraldia: osoa.

Ana Isabel Fernandez Sainz andrea, NAN: 30560779-N zenbakiduna, unibertsitateko katedraduna, jakintza arloa: «Ekonomia Aplikatua», kodea: CUC8/1-D00038-9, Saila: Ekonomia Aplikatua III (Ekonometria eta Estatistika). Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Bilbao. Hizkuntz eskakizuna: Elebakarra (gaztelania). Arduraldia: osoa.

Oscar Castillo Garcia jauna, NAN: 18598566-F zenbakiduna, unibertsitateko irakasle titularra, jakintza arloa: «Kimika Ez-organikoa», kodea: TUC8/1-D00169-14, Saila: Kimika Ez-organikoa.Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna: gaztelania-euskara. Arduraldia: osoa.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian hilabete biko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Leioa, 2010eko apirilaren 12a.

Errektorea.- Eginkizunak eskuordetuta (2009-01-26ko ebazpena, 2009-02-24ko EHAA).

Irakasleen errektoreordea,

JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.


Azterketa dokumentala