84. zk., 2010eko maiatzaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
2358
EDIKTUA, 991/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epai irmoa argitara emateari buruzkoa, zeinek indargabetu egiten baitu -zati batez- urtarrilaren 29ko 18/2008 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatiben eremuan lan-arriskuen prebentzio-arloko arau-hausteak egiteagatik zehapenak ezartzeko prozeduraren Erregelamendua onartzen duena.
Honakoa jakinarazten da: Estatuaren Administrazioak Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren urtarrilaren 29ko 18/2008 Dekretuaren aurka (2008ko otsailaren 20ko EHAA) sustatutako administrazioarekiko auzietako 981/08 errekurtsoan epaia eman zen 2009ko maiatzaren 7an. Epaia irmoa bihurtu da, izan ere, Auzitegi Gorenak betetzeke utzi du bere aurka aurkeztutako kasazio errekurtsoa. Dekretu horren bitartez honako erregelamendua onartzen da: Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatiben eremuan lan-arriskuen prebentzio-arloko arau-hausteak egiteagatik zehapenak ezartzeko prozedurari buruzkoa. Epai horretako epaitza hauxe da:
Dekretu horren erabateko deuseztasuna deklaratzea. Eutsi egiten zaio, bere horretan, 4. artikuluari («Zehapen-eskumenak esleitzea»), eta «ikuskatze-lana oztopatzeagatiko arau-hausteak zehatzeko eskumena honako hauek izango dute, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Ikuskaritzak proposaturiko diru-zehapenaren arabera» tartekia baino ez da deusezten.
Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.
Bilbao, 2010eko martxoaren 25a.
IDAZKARI JUDIZIALA.