Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2010eko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2353

2/2010 LEGEA, apirilaren 22koa, urriaren 25a Día del País Vasco-Euskadiko Eguna izendatzeari buruzkoa.

Eusko Legebiltzarrak apirilaren 22ko 2/2100 Legea, urriaren 25a Día del País Vasco-Euskadiko Eguna izendatzeari buruzkoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

ZIOEN AZALPENA

Euskadiko Autonomia Estatutua, 1979ko urriaren 25ean erreferendumean onetsia, gure oinarrizko araua da, bai eta autogobernua lortzeko bitartekoa ere, herri-borondatez eta Espainiako 1978ko Konstituzioaren babesean.

Gernikako Estatutua bada egun ere euskal gizartearen barruan lortu den akordiorik zabalena, gutxienez azken mende eta erdian.

Esparru horretan, lehendabiziko aldiz historian, arabarrek, gipuzkoarrek eta bizkaitarrek antolatze instituzional bera daukagu, euskal autonomia garatzea posible egin duen antolatze instituzional bera.

Horregatik, bidezkoa da urriaren 25a Euskadiko jai ofizial gisa ospatzea.

1. artikulua.- Urriaren 25a, Gernikako Estatutuaren onarpenaren urteurrena, «Día del País Vasco-Euskadiko Eguna» izendatzen da. Egun hori jai ofiziala izango da ondorio guztietarako, baita lanekoetarako ere, Autonomia Erkidegoan.

2. artikulua.- Eusko Jaurlaritzak behar diren akordioak hartuko ditu jai hori urtero ospatzeko eta horretarako behar diren ekitaldi instituzionalak programatuko ditu.

AZKEN XEDAPENA

Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondorengo egunean sartuko da indarrean.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 23a.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala