81. zk., 2010eko maiatzaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Euskal Trenbide Sarea
2316
IRAGARKIA, mantentze-zerbitzuen eta sareko teknikarien atalerako ibilgailuak erosteari buruzko kontratua esleitu dela jakinarazteko dena.
1.- Entitate kontratatzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: hornidura.
b) Helburua: mantentze-zerbitzuen eta sareko teknikarien atalerako ibilgailuak erostea.
c) Loteak; bai, 1. lotea: bi furgoneta labur erostea (mantentze-zerbitzuetarako); eta 2. lotea: zortzi furgoneta labur erostea (sareko teknikarientzat).
d) Aldizkari edo egunkari ofiziala eta lizitazio-iragarkiaren argitalpen-eguna: 2010eko urtarrilaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 12. zk.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait balorazio-irizpide betez.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Lehiaketaren gehieneko zenbatekoa: 190.000 euro (BEZik gabe). 1. lotea: 38.000 euro; eta 2. lotea: 152.000 euro.
5.- Esleipena.
a) Eguna: 2010eko martxoaren 26a.
b) Kontratista: 1. lotea, Hispanomoción-Dansa SA, eta 2. lotea, Ibauto 98 SRL.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 1. lotea: 24.725,64 euro (BEZik gabe), eta 2. lotea: 106.924,88 euro (BEZik gabe).
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 60 urte, ezarritako lan-planaren arabera gauzatu beharko da.
6.- Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.
Bilbao, 2010eko apirilaren 14a.
Idazkari nagusia,
ANTONIO AIZ SALAZAR.