81. zk., 2010eko maiatzaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
2311
EDIKTUA, kontratuei buruzko 602/09 ohiko prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Driss Zannoutiren aurka, Vete Comunicaciones SLk eskaturik, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian kontratuei buruz bideratutako 602/2009 judizio arruntean epaia eman da, zeinen epaitza hauxe baita hitzez hitz:
221/09 EPAIA
Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.
Lekua: Vitoria-Gasteiz.
Eguna: 2009ko azaroaren 24a.
Alderdi demandatzailea: Vete Comunicaciones SL.
Abokatua: Angel Fernández De Aranguiz.
Prokuradorea: Jesús Arrieta Vierna.
Alderdi demandatua: Driss Zannouti.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: gainerako arruntak (42).
Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, ikusi ditut 602/09 zenbakiko judizio arruntaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeari buruz epaitegi honetan bideratutakoak, banaketa-txandaren arabera egokitu baitzitzaion. Arrieta prokuradoreak egin zuen eskaera, Vete Comunicaciones SLen izenean, Fernández de Aranguiz letraduak lagunduta, Driss Zannouti jaunaren aurka, auzi-iheslaria bera.
EPAITZA
Baietsi egin dut Arrita prokuradoreak, Vete Comunicaciones SLen ordez eta Fernández de Aranguiz letraduak lagunduta, aurkeztutako judizio arrunteko demanda, auzi-ihesean den Driss Zannouti jaunaren aurkakoa (AIZ: 1281302X), diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz. Vete Comunicaciones SLi 76.944,63 euro ordaindu beharko dizkio.
Epaia exekutatzeari dagokionez, zenbateko horrek sortuko ditu Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan aurreikusitako interesak, ebazpen honen egunetik ordainketa guztiz egin arte, baldin eta agindutakoa borondatez betetzen ez bada.
Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, hauxe besterik ez da adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da zainpean utzitako diru-zenbatekoa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurritzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Epaitegiko idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta bederatziko azaroaren hogeita lauan.
Eta Driss Zannouti demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 26a.
IDAZKARIA.