81. zk., 2010eko maiatzaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Gernika-Lumoko Instrukzioko 3 Zenbakiko Epaitegia
2310
EDIKTUA, ebasketari buruzko 156/08 falta-judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Isabel Ruiz Morenok, Gernika-Lumoko Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,
Fede eta lekukotza ematen dut honetaz:
156/08 falta-judizioan epaia eman da, zeinen idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:
5/09 EPAIA
Gernika-Lumo, 2009ko urtarrilaren 23a.
Gernikako Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile Susana Lestón Piñerok ikusi eta aztertu ditu 156/08 falta-judizioko autoak (gaia: ebasketa-falta). Alderdiak: salatzailea: Tomás Sagasti Hormaechea; salatua: Hossin Mirzaei. Ministerio Fiskalak parte hartu du.
EPAITZA
Hossin Mirzaei absolbitzen dut, eta aldeko erabaki guztiak hartzen ditut. Sortutako kostuak ofiziozko deklaratzen ditut.
Aipatu legezko aginduak eta oro har aplika daitezkeen gainontzekoak ikusi dira.
Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian. Epaitegi honen aurrean egingo da errekurtsoa zuzenbidearen araberako alegazio-idazki baten bidez, ebazpena jakinarazi eta bost eguneko epean.
Epai hau, behin betiko epaitu baita auzialdi honetan, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut. Bestalde, epai honen testigantza egingo da autoei eransteko, eta jatorrizkoa epaien liburura eramango da.
Jasota gera dadin, epaia Hossin Mirzaei-ri jakinarazteko -helbidea non duen ez dakigunez gero-, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamarreko martxoaren hamabian.
IDAZKARI JUDIZIALA.