Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2010eko maiatzaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2307

EBAZPENA, 2010eko apirilaren 21ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2010ean euskal etxeei emango zaizkien dirulaguntzetara biltzeko deia egiten duena.

Euskal etxeentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera (2008ko apirilaren 11ko EHAA), dirulaguntza horietarako deia urtero egingo da ebazpen bidez. Hori dela eta, honen bidez egiten da 2010eko dirulaguntzetarako deia.

Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen 1/2010 Dekretuaren 15.5 artikuluan ezarritakoa aintzat hartuz, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari dagokio bere eskumen-esparruari dagozkion dirulaguntzetarako deialdia egitea.

Horren ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Helburua.

Deialdi honen helburua 2010. urtean euskal etxeei, etxeon federazioei eta konfederazioei emango zaizkien dirulaguntzetara biltzeko deia egitea da, martxoaren 18ko 50/2008ko Dekretuan araututako baldintzetan.

Bigarrena.- Dirulaguntza jaso dezaketen jardueren denbora eremua.

Deialdi honetara biltzen diren programa eta jarduerak 2010. urtean burutu beharko dira eta abenduaren 31rako amaitu beharko dira.

Hirugarrena.- Dirulaguntzaren xede izan daitezkeen gastu eta jarduerak.

1.- Ohiko gastuak eta jarduerak antolatzeko gastuak. IV. kapitulua: diruz lagundu ahal izango dira funtzionamendu gastuak eta baita irabazi asmorik gabeko urteko programa eta jarduera zehatzak, honako jarduera eremu hauetan:

- Gazteria

- Emakumea

- Kanpo irudia eta komunikazioa

- Memoria historikoaren berreskurapena

Euskal etxeen funtzionamendu eta mantentze gastuak (langileen soldatak, gizarte segurantza, bidaia gastuak, ura arindarra, berogailua, zergak, aseguruak, alokairuak eta antzekoak) diruz lagundu ahali zango dira baina ehuneko berrogeita hamarreko (% 50) mugarekin.

2.- Azpiegitura eta ekipamendu gastuak. VII. kapitulua: diruz lagundu ahal izango dira euskal etxeetako azpiegitura eta ekipamendu gastu hauek:

- Katastrofeek eragindako kalteak konpontzea.

- Hesi arkitektonikoak kentzea.

- Gazteentzako guneak egokitzea.

- Gazteentzako guneak egokitzea.

- Gazteen eta emakumeen jarduerak burutzeko teknologiak sartzea.

3.- Kapitulu bakoitzean esleitzen diren dirulaguntzen gutxieneko kopurua 300 eurokoa izango da. Zenbatekoa zehazteko ezarritako formula erabilita ateratzen den zenbatekoa gutxieneko zenbateko hori baino txikiagoa ateratzen bada, ez da dirulaguntzarik emango.

4.- IV. kapitulurako emango diren diru laguntzen gehieneko kopurua 65.000 euro izango da.

Laugarrena.- Baliabide ekonomikoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko aurrekontuetan berariaz ezarritako aurrekontu kredituetatik deialdi honetarako gorde diren diru baliabideak miloi bat laurehun eta hogeitabederatzi mila hirurehun eta larogeita hamabost euro (1.429.395) dira guztira, honela banatuta:

IV. kapitulurako: 1.000.000 euro

VII. kapitulurako: 429.395 euro

Bosgarrena.- Eskabideak aurkezteko lekua eta epea.

Deialdi honetako dirulaguntzetara biltzeko eskabideak I. eranskinean edo www.euskadi.net web orrian jasotako ereduan egingo dira.

Eskaerak helbide honetara zuzendu eta igorriko dira: Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Nafarroa kalea, 2, 01007 Vitoria-Gasteiz, edo Euskadik dituen ordezkaritzetara, ordezkaritzak dituzten herrialdeetan.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan -urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran- adierazitako beste bideak erabili zere aurkeztu daitezke eskabideak.

Eskabideak aurkezteko epea 2010eko ekainaren 4an bukatuko da.

Seigarrena.- Eskabideak baloratzeko eta aukeratzeko irizpideak.

Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 11. artikuluan aurreikusitako Ebaluazio Batzordeak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan eskabideak baloratzeko eta aukeratzeko:

A) Ohiko gastuetarako eta jarduerak antolatzeko gastuetarako (IV. kapitulua):

1.- Euskadirekiko eta beste herrialde batzuetan errotutako euskal gizataldeekiko harreman sozial, ekonomiko eta kulturalak indartzea, Aholku Batzordeak onartutako lau urterako Planarekin bat etorriz (30 puntu gehienez):

a) Inguruko euskal etxeekiko harremanak - 10 puntu gehienez.

b) Euskadirekiko harremanak- 10 puntu gehienez.

c) Beste herrialde batzuetako euskal etxeekiko harremanak - 10 puntu gehienez.

2.- Sendotzeko edo indartzeko garrantzia, barne-kohesioa bultzatuz (35 puntu gehienez):

a) Erakunde eskatzaileak 2008-2011 lau urterako plana prestatu eta onartzea - 20 puntu gehienez.

b) Bazkide kopurua: puntu 1 100 kideko - 5 puntu gehienez.

c) Programatutako jardueraren maila, aurkeztutako ekitaldien zenbatekoa eta garrantzia kontuan izanik - 10 puntu gehienez.

3.- Erakunde eskatzailearen jardun-ibilbidea (25 puntu gehienez).

a) Jarduerak kanpoan duen garrantzia edo oihartzuna: komunikabideak, publikoa, etab. - 10 puntu gehienez.

b) Jarduerak aurrera eramateko azpiegituren egokitasun maila (egoitza, web orria, etab.) - 5 puntu gehienez.

c) Azken urterako jardun-kurba - 10 puntu gehienez.

4.- Burutuko diren programa, ekintza edo jardunen genero-ikuspuntua (10 puntu gehienez).

a) Emakumeen parte hartzea zuzendaritza batzordeetan berdintasun baldintzetan - 5 puntu gehienez.

b) Diskriminazio positibiko jardunak - 5 puntu gehienez.

B) Azpiegitura eta ekipamendu gastuetarako (VII. kapitulua):

1.- Sendotzeko eta/edo handitzeko garrantzia (30 puntu gehienez).

a) Erakunde eskatzaileak 2008-2011 lau urterako plana prestatu eta onartzea- 10 puntu gehienez.

b) Bazkide kopurua: puntu 1 100 kideko - 5 puntu gehienez.

c) Ekitaldia keta difusio kulturala - 5 puntu gehienez.

d) Hartzen duen eremu geografikoaren garrantzia: herria, hiria, eskualdea, herrialdea - 5 puntu gehienez.

e) Presazko konponketak eta martxan dauden obra edo ekipamendu proiektuak - 5 puntu gehienez.

2.- Aurkeztutako proiektuaren bideragarritasuna (35 puntu gehienez).

a) Ibilbide ekonomikoa ekipamendu eta obretan, kontuan izanik aurreko urteetako espedienteen justifikazio maila - 10 puntu gehienez.

b) Norbere baliabideak - 15 puntu gehienez, honen arabera banatuta (ehunekoak zenbaki oso hurbilenera borobilduko dira):

- % 0-25 bitarteko ekarpena - 0 eta 3 puntu artean.

- % 26-50 bitarteko ekarpena - 4 eta 7 puntu artean.

- % 51-75 bitarteko ekarpena - 8 eta 11 puntu artean.

- % 76-100 bitarteko ekarpena- 12 eta 15 puntu artean.

c) Egoitza mota: jabegoan (10 puntu) edo alokairuan (5 puntu).

3.- Proiektuaren premia eta egokitasuna (35 puntu gehienez).

a) Obra edo ekipamenduaren premia maila - 20 puntu gehienez.

b) Premia horri aurre egiteko, aurrekontuaren egokitasun maila, aurrekontuak duen oreka baloratuz euskal etxea koro har duen garrantziaren arabera - 15 puntu gehienez.

Zazpigarrena.- Ebaluazio Batzordea.

Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 11. artikuluan aurreikusitako ebaluazio batzordeak honako kide hauek izango ditu:

- Julián Celaya Loyola jauna, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria, batzordeburua.

- Andoni Martín Arce jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusikoa, bokala.

- Benan Oregi Iñurrieta jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusikoa, bokala.

- María Isabel Etxabarria Pérez andrea, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusikoa, batzordearen idazkaria.

Zortzigarrena.- Prozeduraren ebazpena.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak deialdia ebatziko du ebaluaketa batzordeak proposatutakoaren arabera.

Bederatzigarrena.- Dirulaguntzaren justifikazioa.

Erakunde onuradunek dirulaguntza jaso duen ekintzak sortutako gastuak justifikatzeko agiriak errazago aurkez ditzaten, eta ahal den neurrian erakunde horiei argibideak eskatzen ibili behar ez izateko eta esleitutako dirulaguntzaren azkeneko ordainketa ez atzeratzeko, informazio-orri baten eredua jaso da II. eranskinean; hor adierazi beharko dira aurkeztutako gastuen faktura eta frogagiriak, behar bezala zenbakituta, identifikatuta eta sailkatuta.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 zenbakidun Erregelamenduarekin (EE) bat etorriz, laguntza hauek minimis arauaren barruan daude, edozein pertsona fisiko edo juridikoari emandako dirulaguntza osoa, hiru ekitaldi fiskaletan zehar, ez baita 200.000 eurokoa baino gehiagokoa. Muga honen azpitik dauden dirulaguntza kez baitute merkataritzan eraginik eta/edo ez dute lehia desitxuratzen eta ondorioz ez dira EEko tratatuaren 1. ataleko 87. artikuluaren eraginpean sartzen.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ebazpen honetan aurreikusita ez dagoenerako, euskal etxeentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuan eta Herri Administrazioen araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoan, ezarrita dagoena aplikatuko da.

Bigarrena.- Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Hirugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 21a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.

I. ERANSKINA / ANEXO I

2010. URTEAN EUSKAL ETXEEN, ETXEON FEDERAZIO ETA KONFEDERAZIOEN DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO EREDUA

MODELO DE SOLICITUD DE SUBVENCIÓN PARA CENTRO VASCO, FEDERACIÓN O CONFEDERACIÓN DE CENTROS VASCOS PARA 2010

(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA

JUSTIFIKATZEKO AURKEZTUTAKO AGIRIEN INFORMAZIO-ORRIA.

EUSKAL ETXEAK DIRULAGUNTZA 2010

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala