Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2010eko maiatzaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia eta Herri Administrazio Saila
2306

AGINDUA, 2010eko apirilaren 12koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Barakaldoko Notario-barrutian Protokoloetako notario-agirizain bat izendatzekoa.

Protokoloetako notario-agirizainen karguen izendapenei buruz Notarioen Erregelamenduko 289. eta 294. artikuluetan esaten denaren haritik, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendariordetza Nagusiak egin duen proposamena kontuan hartuta, Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluan agindutakoarekin bat eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau

EBATZI DUT:

Ángel Félix Nanclares Valle jauna, Barakaldoko notarioa, Barakaldoko Notario-barrutiko Protokoloetako notario-agirizain izendatzea (Juan de Dios Valenzuela García jauna lekuz aldatu delako).

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 12a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala