Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2010eko maiatzaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
2305

AGINDUA, 2010eko apirilaren 21ekoa, ondoko agindua aldatzeko dena: 2009ko urriaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dira.

2010eko urriaren 20ko Agindua, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dira (2009ko urriaren 20ko EHAA, 201. zk.).

Egiten diren aldaketen bidez,ondoko aginduan xedatutakoa aurreklusterrek egun duten tipologia ezberdinari egokitu nahi da. Delako agindua: 2010eko urriaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dira.

Bestalde, kontsideratutako lehen aurreklusterrei egindako erreferentziak testutik kentzea egoki da, izan ere, aurreklustertzat jotzen enpresa-taldeentzako laguntzak deitzen diren urte orotan gehitu egiten baitira haiek

Horretaz gain, beste balioespen-irizpide bat sartzen da, zeinaren bidez lagundu egiten baita, diruz lagunduko diren aurreklusterren aukeraketa eta irizpideak era logikoago baten ordenatzen. Beste irizpide bat sartu dela-eta, aipatu aginduan araututako laguntzen onuradun izateko behar den gutxieneko puntuazioa doitu egin behar da. Delako agindua: 2009ko urriaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

XEDATU DUT:

Ondoko aginduaren 4. artikuluko 1. paragrafoa aldatu egiten da: 2009ko urriaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dira. Eta aldaketa horren ondorioz idazketa hau izango du aurrerantzean:

1.- «Agindu honetan bildutako laguntzak jaso ahal izango dituzte lehendikoak izanik aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteek, eta bai Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan eratu daitezkeen gainerakoek ere».

Bigarren artikulua.- Ondoko aginduaren 7. artikulua egiten da: 2009ko urriaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dira. Eta aldaketa horren ondorioz, a) 1. paragrafoan aipatu egiten da aurrekluster enpresek burututako jardueraren berezitasuna, b) balioespenak hobeto doitzeko balioespen-irizpide berri bat sartzen da, eta c) aurreko horien ondorioz aldatu egiten da puntuazio-sistema aplikagarria, aurrerantzean idazketa hau izango du:

«7. artikulua.- Baloratzeko irizpideak.

Hautespena egiteko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

1.- Industria-sektore eskatzaileen garrantzia, EAEko BPG industrialarekiko fakturazioari lotuta, eta EAEko industria-enpleguarekiko enpleguari lotuta.

EAEko BPG industrialarekiko fakturazio sektorialaren ehuneko baliorik handiena egiaztatzen duen aurreklusterrari puntuaziorik handiena emango zaio, euskal BPG industrialaren azken estatistika ofizialen datuen arabera, horiek eskuragarri dauden neurrian; gainerako puntuazioak puntuazio gorenarekiko proportzioan emango dira. Enpleguaren kasuan puntuazio-sistema berbera erabiliko da, EAEko industria-enpleguaren azken estatistika ofizialen datuak kontuan izanik.

Salbuespenez, aurreklusterreko enpresek burutzen duten jardueraren berezitasuna dela-eta fakturazioaren portzentajeak analisia aldrebesten badu, balioespen-irizpide hori bakarrik izango da kontuan.

2.- Aurreklusterreko enpresen garrantzia, sektoreko guztizkoaren gaineko fakturazioari eta enpleguari dagokienez, aurreko atalean ezarritako irizpideen arabera.

Kontuan hartzen den sektoreko guztizko fakturazioarekiko enpresa elkartuen fakturazioaren ehuneko baliorik handiena egiaztatzen duen aurreklusterrari puntuaziorik handiena emango zaio; gainerako puntuazioak puntuazio gorenarekiko proportzioan emango dira. Enpleguaren kasuan puntuazio-sistema berbera erabiliko da.

3.- Balio-katearen integrazio-maila aurreklusterretako enpresa-elkarteetan.

Puntuaziorik handiena emango zaio sektoreko balio-katea, hau da, % 100, osatzen duen aurreklusterrari, eta gainerako puntuazioak sektoreko balio-kate bakoitza ordezkatzen duen ehunekoaren arabera emango dira.

4.- Aurreklusterreko enpresen kudeaketako bikaintasun-maila eta beren jardueren etorkizuneko hazkuntzarako ahalmena.

Enpresen bikaintasun mailari dagokionez, honakoak ebaluatuko dira: berrikuntza teknologikoaren gradua, kudeaketako berrikuntzaren gradua eta nazioartekotzearen gradua. Hazkuntza ahalmenari dagokionez, etorkizunerako aurreikuspenak ebaluatuko dira, bai EAEren mailan eta bai estatuaren eta nazioartekoaren mailetan ere.

Aipatu parametroei hobekien egokitzen da aurreklusterrari emango zaio puntuazio handiena, hau da, % 100ekoa. Puntuazio handienarekiko proportzionaltasunaren araberakoak izango dira gainontzeko puntuazioak.

5.- Aurreklusterreko enpresen banaketa Lurralde Historikoetan, sektoreko gainerako enpresek EAEn duten banaketarekin alderatuta.

Enpresa elkartuen lurralde-banaketaren portzentaje (EAEn lehendik direnekiko) hoberena egiaztatzen duen aurreklusterrari emango zaio puntuazio handiena, eta puntuazio handienarekiko proportzionalak izango dira gainontzeko puntuazioak.

6.- Aurreklusterrari dagozkion urteko ekintza-planen ebaluazioa, lankidetza-piramidearen helburu operatiboen arabera, garrantzia txikitik handiagokoa izanik informazio estrategikoa lortu eta hedatzea, erronka estrategikoak eta balizko sinergiak identifikatzea, balizko sinergiak ebaluatzea, eta lankidetzako proiektu estrategikoak sortzera bideratutako interes komuneko taldeak identifikatu eta sustatzea.

Urteko ekintza-planen ebaluazioa aurkeztu diren ekintzen azterketaren arabera egingo da, aipatutako lankidetza-piramidearen helburu operatiboei jarraiki.

Irizpide bakoitzak gehienez ere 10 puntu lortu ahal izango ditu, eta, 6. irizpideari dagokionez, gutxienez, 5, hain justu ere agindu honetan araututako laguntzen onuradun izateko.»

Hirugarren artikulua.- Ondoko aginduaren 15. artikuluko 1. paragrafoko lehen lerroaldea aldatu egiten da: 2009ko urriaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dira; izan ere, 17.1 artikulua aipatzen zen tokian 18.1 artikula aipatu behar baita. Eta aurrerantzean idazketa hauxe izango du:

«- Emandako diru-laguntzaren % 50, onartzen denean edo, hala dagokionean, agindu honen 18.1 artikuluan ezarritako hamabost eguneko epea igarotakoan.»

Laugarren artikulua.- Ondoko aginduaren azken xedapenetarik bigarrena aldatu egitenda: 2009ko urriaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dira; izan ere, ebazpen bat aipatzen baita eta izaten agindu bat da. Eta aurrerantzean idazketa hauxe izango du:

«Bigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.»

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 21a.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala