Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2010eko maiatzaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ekonomia eta Ogasun Saila
2304

EBAZPENA, 2010eko apirilaren 20koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, bidaiarien hiri-garraioaren zerbitzu publikoa emateko Transportes Urbanos de Vitoria SA (Tuvisa) enpresak aurkeztutako 2010eko ekitaldirako tarifak onartzeko dena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak 2010eko apirilaren 20an egindako bilkuran hartu zuen erabakiaren xedapen zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.

ERABAKIA

2010eko martxoaren 11n sarrera eman zitzaion Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan Transportes Urbanos de Vitoria SA (Tuvisa) enpresak aurkeztutako eskariari. Eskari hori bidaiarien hiri-garraioaren zerbitzu publikoaren 2010eko ekitaldirako tarifak berrikustekoa zen.

Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzuari dagozkion tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia-erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikuluari jarraiki (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia).

Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori, otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia) eta 1988ko irailaren 21eko Aginduak (urriaren 4ko EHAA, 185. zenbakia) xedatutakoaren arabera.

Industria eta Merkataritza Sailaren 1988ko irailaren 21eko Aginduaren 5.1 artikuluak honako hau adierazten du: «Baimendutako tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango da». Bestalde, agindu horrek hiri eremuan egindako bidaiarien hiri-garraioaren zerbitzu publikoen tarifak berraztertzeko espedienteek behar dituzten arauak ezartzen ditu.

Aipatutako artikuluaren 2. paragrafoak honako hau adierazten du: «Nahiz eta aurreko idatz-zatian ezarritakoa horrela izan, gorabehera bereziak gertatzen badira, eta gorabehera horiek espedientean egiaztatzen badira, indarraldi txikiagoa duten tarifak onartu ahal izango dira».

Aipatutako arauak inflazioari eustekoak eta ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.

2010. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.

Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:

Lehenengoa.- Transportes Urbanos de Vitoria SA (Tuvisa) enpresak aurkeztutako 2010erako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

(Ikus .PDF)

(*) Salneurria, indarrean dagoen legedia dela-eta, familiaren diru sarreren arabera finkatzen da.

Onartutako tituluek prezio berezia izango dute kategoria orokorreko familia ugarientzat, eta kategoria bereziko familientzat.

Tranbia eta autobusaren arteko transbordoetarako ordaindu beharreko prezioaren % 45eko beherapena adostu da.

Transportes Urbanos de Vitoria SA (Tuvisa) expresaren Administrazio-kontseiluak, garraio publikoa sustatzeko helburuz, urtean egun batean eskaini ahal izango du doako zerbitzua.

Bigarrena.- Erabaki horrek 2010eko maiatzaren 1ean hartuko du indarra.

Ebazpen honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 20a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,

JOSÉ LUIS HUALDE MAYO.


Azterketa dokumentala